‘K/LE’ kale kultura jaialdia izango da Iruñean asteburu honetan

Egitarauak jasotzen dituen jardueren artean daude, besteak beste, kale artearen inguruko azoka, rap eta poesia emanaldia, hip-hop dantzak, batukada eta animazioarekin kalejira edota erraldoiak. Geltoki Elkarteak antolatuta, jaialdiak kale kultura eta artea balorean jartzea du helburu; “unibertsala, parte-hartzailea, bat-batekoa, mestizoa, dinamikoa, nomada… K/LE-k iruñerriko kultura eta arte herrikoian barneratu nahi du, gaur egungo adierazpen artistiko […]

Read More… from ‘K/LE’ kale kultura jaialdia izango da Iruñean asteburu honetan

Nerea Azurmendi kazetariak eta Asisko Urmeneta ilustratzaileak ‘Donostia’ gida liburua aurkeztu dute euskara ikasleentzako

Durangoko Azokan Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidak ere aurkeztuko dituzte. Hiri bakoitzetik idazle edo kazetari bat hautatu dute ibilbide bat proposatu dezan. Elkar argitaletxearen Arian irakurgai mailakatuen bildumako parte da aurkeztu duten Donostia gida, euskarazko B1 mailako ikasleek erabil dezaten sortu dute Nerea Azurmendi kazetariak eta Asisko Urmeneta eta Dom Campinstronek […]

Read More… from Nerea Azurmendi kazetariak eta Asisko Urmeneta ilustratzaileak ‘Donostia’ gida liburua aurkeztu dute euskara ikasleentzako

Arabako emakume sortzaileak ezagutzera emateko asmoz EmART beka jarri du martxan ARTgia guneak

Hautaketa prozesua ikasketa prozesua bihurtzeko helburuarekin, urriaren 24, 25 eta 26an, ARTgiak aurkeztu nahi duten pertsona guztientzako hiru formakuntza saio eskainiko ditu. Emakume gazte eta artista arabarrei zuzendutako beka da EmART.  Antolatzaileen arabera, programaren izenaren erroak (Em) berak esaten duen bezala, emakumeari egiten dio erreferentzia. “Sortzaile hauek arte garaikidearen parte izan eta sentitzea eta artista […]

Read More… from Arabako emakume sortzaileak ezagutzera emateko asmoz EmART beka jarri du martxan ARTgia guneak

Edurne Azkarate: “Oso argi daukagu gazteak antzokietara gonbidatu behar ditugula, ulertu dezaten beraienak ere badirela”

Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek ‘Zaldi Urdina’ antzezlana estreinatuko dute datorren ostiralean Luhuson. Heroinak Euskal Herrian izan duen eragina du ardatz obrak. Ximun Fuchs eta Ainara Gurrutxagaren gidaritzapean, hainbat aktore ikusiko ditugu oholtza gainean, Edurne Azkarate eta Ander Lipus dira horietako bi. […]

Read More… from Edurne Azkarate: “Oso argi daukagu gazteak antzokietara gonbidatu behar ditugula, ulertu dezaten beraienak ere badirela”

‘Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna’ erakusketa abenduaren 28ra arte Donostian

Gerra Zibilaren 80. urteurrenarekin bat egiten du erakusketak. Zazpi eremutan banatu dute Gerra Zibila Gipuzkoan; Erresistentzia eta Duintasuna erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. “Pertsonaren adoreak sortzen ditu eremu horiek, gerraren gertakizunen gainetik, eta ondare inmateriala berreskuratzeko eta memoria kolektiboa berridazteko lan luze batean kokatzen dira”, arduradunen arabera. Bizitza historiak atalean, gertakizun historiko ezagunetan protagonista izan ziren […]

Read More… from ‘Gerra Zibila Gipuzkoan: Erresistentzia eta Duintasuna’ erakusketa abenduaren 28ra arte Donostian

Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Proiektuak abenduaren 9ra arte aurkeztu daitezke. Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XIV. Tene Mujika beka jarri dute matxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkeztu beharko ditu: biografiak, kronikak, […]

Read More… from Historia hurbilaz idazteko Tene Mujika beka martxan

Estitxu Pinatxo: “Disko berrian kutsu beltza nabari da”

Estitxu Pinatxo beratarrari txikitatik datorkio musikarekiko zaletasuna. 31 urterekin ibilbide oparoa egina du; telebista saio, talde eta hainbat proiekturi jarri dio ahotsa. Gaur egun bi proiektu ditu eskuartean: Dama Beltzak eta azaroan kaleratuko duen ‘Haize gorri batek’ izeneko bere lehen bakarkako diskoa. […]

Read More… from Estitxu Pinatxo: “Disko berrian kutsu beltza nabari da”

‘Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi’ jardunaldia urriaren 19an, Azpeitian

Jardunaldi hauek elkargune bat izan nahi dute, aurrera begira kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruan hausnarketa eta eragin gunea bilakatzeko asmoz. Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren berariazko irakaskuntza murriztu da, kultur […]

Read More… from ‘Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi’ jardunaldia urriaren 19an, Azpeitian

Lau sortzaileren lanak GaztEKaitza II erakusketan bildu dituzte Donibane Garazin

Hainbat teknika nahasten dituzten obrek Donibane Garaziko Apezpikuen Presondegiko gelak partekatuko dituzte Urriaren 4tik Azaroaren 1era bitartean. Bost urte pasatu dira Itzal Aktiboa arte garaikidearen hedapenaren aldeko artisten kolektiboak GaztEkaitza aurrenekoz antolatu zuenetik eta garai hartan elkartu zituen sortzaileen lanak berriro ere bildu nahi izan ditu, bost urte horietan zein bide hartu duten, zein aldaketa, […]

Read More… from Lau sortzaileren lanak GaztEKaitza II erakusketan bildu dituzte Donibane Garazin

[BIDEOA] ‘Hori zen dena’ liburua kaleratu du Goiatz Labandibar idazleak

Lotura afektiboa duten harremanak ditu hizpìde narrazio bildumak. Hamasei dira Hori zen dena (Alberdania) liburua osatzen duten piezak, 15+ 1 zehazki esanda, “irakurleak berehala antzemango du zergatik”. Hamasei narrazio dira, eta ez ipuin, azpimarratu nahi izan du Goiatz Labandibar idazleak (Oiartzun, 1985), hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: “egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Hori zen dena’ liburua kaleratu du Goiatz Labandibar idazleak