Ahotseneak Kobetamendin jotzeko deialdia zabaldu du

Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin zuzeneko berezia eskainiko du, mundu mailako hamabost gonbidaturekin batera. Hauek dira oholtzara igoko diren musikarietako batzuk: El Drogas, Leire Iseo (Iseo & Dodosound), David Ruiz (La MODA), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Iñaki Altolagirre Matxet (Sega Sound Killers, Jousilouli, Naizroxa). Gaueko 21:00etan hasiko da zuzenekoa eta aurretik, 16:30etik […]

Read More… from Ahotseneak Kobetamendin jotzeko deialdia zabaldu du

Alkizako Sormen Kabian izena emateko epea zabalik

Argazkia: Iaz hautatutako ‘Txiki Keixeta’ proiektua Fagus Alkiza interpretazio zentroak Sormen Kabia izeneko artistentzako egonaldia antolatu du Alkizan bertan.  Bigarren deialdi honek joan den urtekoak bezala, kultura eta ezagutzak elkarbanatzeko, esperimentatzeko eta difusiorako gune bat izatea du helburu eta artearen sorkuntza gizarteratzeko eta sortzaileen lanari ikusgarritasuna emateko tresna izan nahi du Gipuzkoa osorako. Egitasmoak, Gipuzkoako […]

Read More… from Alkizako Sormen Kabian izena emateko epea zabalik

Klasikoen Irakurketa jarraituan Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ irakurriko dute

Ikasleon Jaia ospakizunaren barruan, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideek Anjel Lertxundiren  Otto Pette  liburuari eskainiko diote etenik gabeko irakurraldia datorren ostegunean, Arriaga antzokian. Idazleak 1994an argitaratu zuen eleberria eta ekimenaren antolatzaileek liburuak euskal prosari egindako ekarpena azpimarratu nahi izan dute, eta egileari berari ere ondo merezitako omenaldia egin. Lertxundi “egungo euskal idazle nagusienetakoa” dela adierazi dute. […]

Read More… from Klasikoen Irakurketa jarraituan Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ irakurriko dute

‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ programa aurkeztu dute

Argazkiak: Jorge Oteiza Fundazio Museoa Bi argitalpen eta erakusketa bat, besteak beste, biltzen dituen Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969 izeneko programa aurkeztu dute gaur Jorge Oteiza Fundazio Museoak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek.  Orioko eskultoreak orain dela 50 urte, 1969ko ekainetik urrira bitartean, kokatu zituen bere lekuan santutegiaren fatxadarako diseinatu zituen hamalau apostoluak. Hauek […]

Read More… from ‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria, 1950-1969’ programa aurkeztu dute

Jokoz Kanpo festibala larunbatean, Ezpeletan

Datorren larunbatean, ekainak 1,  Jokoz Kanpo festibalaren 10. edizioa egingo dute Ezpeletan Pinpulka elkartearen eskutik eta iragarri dutenez, aurten ere, karrika arteen inguruko hainbat ikusgarri preziatzeko aukera izango da. Hauek izango dira jaialdian parte hartuko duten artista eta konpainietako batzuk: Docteur Troll, Burdin & Gilles Rhode, So.K, Pastors of Muppets, Suak, La Fabrique Affamée, Mecanica […]

Read More… from Jokoz Kanpo festibala larunbatean, Ezpeletan

‘Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak’ ikastaroa antolatu dute Donostian

Belaunaldiz belaunaldi egiten den transmisioaz ere hitz egingo da abuztuaren 22an eta 23an izango den eskolan. Matrikula merkeago egiteko aukera hilaren 31ra arte egongo da zabalik. Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? galdera horiek eta bidean sortzen diren gehiago erantzuten ahaleginduko dira aurten Mintzola Ahozko […]

Read More… from ‘Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak’ ikastaroa antolatu dute Donostian

‘Puka eta Mateoren oilarra’ liburua argitaratu du Jokin Mitxelenak

Puka eta Mateoren oilarra liburua idatzi eta ilustratu du Jokin Mitxelenak (Donostia, 1962). Egileak berak bideo bat grabatu du lan berriaren nondik norakoak azalduz. Bertan, Puka artzain-txakurraren inspirazio izan den txakurra ageri da, eta Mitxelenak bere margo eta arkatzekin paperera nola eraman duen azaltzen du.   Puka artzain-txakurraren lagunek gaurkoan ez daukate plan onik. Marina […]

Read More… from ‘Puka eta Mateoren oilarra’ liburua argitaratu du Jokin Mitxelenak

Euskal Herriko artistak izango dira nagusi EHZn, ekainaren 28tik 30era

Irisarri herrian egingo dute aurtengo edizioko Euskal Herria Zuzenean festibala, ekainaren 28tik 30era eta dagoeneko egitarau osoa aurkeztu dute. Hauek izango dira oholtza gainean ikusi ahal izango ditugun taldeetako batzuk: Iseo & Dodosound, Anari, Nizuri Tazuneri, Niña Coyote eta Chico Tornado, Liher, Willis Drummond edo Gari & Maldanbera, Oihan Oliarj-ines zuberotarraren Oihaneko Zühainetan eta Ray […]

Read More… from Euskal Herriko artistak izango dira nagusi EHZn, ekainaren 28tik 30era

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ekainaren 8an, Saran

Informazioa: Bertsozale.eus Pasa den asteburuan ospatu zen Bizkaiko Eskolartekoa; bat-bateko saioa eginda ezagutu genituen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan arituko diren ordezkari bizkaitarrak, eta osatu da oholtzaratuko den talde osoa. Sara prestatzen ari da ekainaren 8rako. 13 parte-hartzaile izango ditu 2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Txapelketak. Edonola ere, beste hainbat lagunek ere hartu dute parte lurraldez […]

Read More… from Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ekainaren 8an, Saran

Yoseba Peña: “Magia polita sortu da denon artean”

Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko sentikaria estreinatu dute Zarautzen. Taula gainean Iraia Elias aktorea, Rafa Rueda musikaria eta Nahikari Gabilondo bertsolaria, abiapuntu modura galdera bat: “Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?”. Peñak iazko azaroan argitaratu zuen Hariak eleberria, bertan belaunaldien arteko bidaia egiten du eta horretarako, hiru emakumeren bitartez, 1930 […]

Read More… from Yoseba Peña: “Magia polita sortu da denon artean”