‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak

Laukotearen zortzigarren estudioko lana da Zabaldu ateak eta hamar kantuz osatuta dago, oinarrian bere betiko rock estiloa nabari da. Letrei dagokienez, bizitza da lan osoaren gai nagusia, Xabi Camarero abeslariak idatzi ditu Iñaki Lazkanoren laguntzarekin. Lan berrirako Pello Ramirez eta Alex Sardui musikariak ere izan dituzte lagun bi kantutan. Taldeak bi urte eman ditu sormenean […]

Read More… from ‘Zabaldu ateak’ diskoa aurkeztu du Urtz taldeak

Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteen egonaldia Lasturren egingo da

Informazioa eta argazkia: Bertsozale Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteentzat egonaldirako izen ematea zabalik dago. Seigarren urtez Lasturren ospatuko da bertso eskoletako 14 eta 20 urte bitarteko gazteentzat antolatutako egonaldia. Aurtengoa apirilaren 5etik 7ra izango da eta ostiral iluntzean Eskolarteko bat-bateko finalarekin emango zaio hasiera. Asteburuan berriz, ekintza ugari izango dira burutuko direnak, besteak beste, bertso bazkaria eta […]

Read More… from Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteen egonaldia Lasturren egingo da

Emakume borrokalari, ausart, eraldatzaile eta langileen ahotsak bildu dituzte liburu batean

Maria Orcasitas eta Andrea Perales irakasleek eta Angela Garcia marrazkilariak Errebelde 50 bider bilduma argitaratu dute. Txikitatik entzuten ditugu istorioak. Gazteluetan dauden printzesen istorioak, umeak jaten dituzten sorginenak… baina sarri askotan beren komunitatean eta komunitatearentzako lan egin duten emakumeen historiak falta zaizkigu, emakume errealak, eredugarriak, erreferenteak direnak. Maria Orcasitas eta Andrea Perales irakasleek eta Angela […]

Read More… from Emakume borrokalari, ausart, eraldatzaile eta langileen ahotsak bildu dituzte liburu batean

Gasteizko ‘Berdearaba’ argazki-erakusketa zabalik da

Berdearaba argazki-erakusketa ireki dute Gasteizko Independentzia kalean, Arabako lurraldean sustatutako hamar jarduera berriztatzaile eta jasangarriak ezagutarazteko asmoz. Proiektua Fotogasteiz hiriko argazkilarien elkarteak sortu du eta martxoaren 10era arte martxan dagoen Asteklima, EAEko Klima-aldaketaren astearen jardueretako bat da. Erakusketa hilaren 9ra arte Independentzia kalean egongo da; Horren ostean, Loma jeneralaren plazan ikusteko aukera egongo da martxoaren […]

Read More… from Gasteizko ‘Berdearaba’ argazki-erakusketa zabalik da

Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera argitaratu du

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Kontrako eztarritik izeneko saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministan. Alberdik hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu Lisipe bildumaren bosgarren alerako. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; “bertsolaritza praktika sozial bat delako eta praktika […]

Read More… from Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ saiakera argitaratu du

‘Disoluzio agiriak’ poema liburua plazaratu du Jose Luis Otamendik

Une honek beste poesia molde bat behar duela dio Jose Luis Otamendik eta horren ondorioa da, hain zuzen ere, eskuartean dugun Disoluzio agiriak (Susa) poema liburua. Azpeitiarrak bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu bilduma honetan, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du, betiko Otamendi izateari utzi gabe. Zahartzen ari den […]

Read More… from ‘Disoluzio agiriak’ poema liburua plazaratu du Jose Luis Otamendik

‘1362 km euri’. Historiak ukatu eta ezabatu dituen emakumeen ahotsa

Uztailetik uztailera, urte oso baten, Garazi Goiak (Segura, 1978) eta Goizalde Landabasok (Bilbo, 1970) elkarri idatzitako gutunak batzen ditu 1.367 km euri liburuak (Elkar). Gutun liburua da idazle bi hauena, nahiz eta tituluak beste bi arrazoiri erantzuten dien: gutunak elkartrukatze horretako garai batean egindako euria alde batetik, eta bestetik, Goia eta Landabasoren arteko distantzia, Bilbotik […]

Read More… from ‘1362 km euri’. Historiak ukatu eta ezabatu dituen emakumeen ahotsa

Bullying-ari buruzko eleberria ondu du Iñigo Dierezek

Gazteei zuzendutako beldurrezko eleberria da Katu (Elkar), Iñigo Antsorrena Dierezek (Azkoitia, 1993) Iñigo Dierez izen artistikoarekin sinatu duena. Eleberriak Asier du protagonistetako bat, bullying-a jasaten ari da eskolan, bere gelako hiru ikaskidek bizitza izorratzen diote eta edozer egiteko prest dago haietaz libratzeko. Bat-batean, amets bat balitz bezala, katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko […]

Read More… from Bullying-ari buruzko eleberria ondu du Iñigo Dierezek

Txalaparta jaialdia egingo dute Algortan martxoaren 9tik 30era

Ttan Ttakun jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute martxoaren 9tik 30era Algortako Azebarri Kultur Elkartean, bertan txalapartari buruzko solasaldiak eta eskola magistralak eskainiko dituzte. Josep Sancho Masipek txalapartarientzako ikastaroa eskainiko du jardunaldien lehenengo egunean eta berarekin batera, Karlos Galan hasiberriei erakutsiko die txalaparta jotzen. Hil horren 12an berriz, txalaparta jotzeko topaketa irekia izango da. Hirugarren jardunaldian, […]

Read More… from Txalaparta jaialdia egingo dute Algortan martxoaren 9tik 30era