Gaur goizean aurkeztu dute Loraldia jaialdiaren bosgarren edizioa, Sentikariz blai! lemapean. Bilboko Festibalaren edizio honen aurkezpena egiteko antolatzaileek formatu berritzailea erabili dute tranbia erabiliz eta honek ibilbidea burutzen zuen bitartean, Ane Pikaza aurkezleak Loraldiaren programazioaren gakoak kontatu dizkie bertaratutakoei. Bosgarren edizio honek euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan. Oraingoan, Sarrionandia eta Artze, besteak beste. […]
Bilboko Loraldia Festibala aurkeztu dute
