Araian hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an

Arabako Bertsozale Elkarteak, Zalduondoko Lazarraga Jauregian, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du. Ekimen honek Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan du. Eraikitako zubiek eta urteetan pausuz pauso eginiko lanak duen garrantzia goraipatuz. Hiru zalduondarrek hartu dute hitza. Lehenengoa, Oihane Perea 2017ko txapelduna izan da eta Txapelketari hasiera eman dion testua irakurri du. Ondoren Bernardo […]

Read More… from Araian hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an

30 filmek osatuko dute 2019ko Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofiziala

18 herrialdetako 30 film bildu dituzte Ikuspuntu jaialdiko 13. edizioko Sail Ofizialean parte hartzeko. 2019ko martxoaren 11tik 16ra bitartean egingo da ekimena Iruñean, eta Sail Ofizialeko 30 filmetatik 29 egongo dira lehian. Aurtengo edizioa bestalde, orain arteko nazioartekoena izango dela diote arduradunek. Herrialde hauetako filmak egongo dira ikusgai: Euskal Herria, Kanada, Txile, Argentina, Alemania, Ingalaterra, […]

Read More… from 30 filmek osatuko dute 2019ko Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofiziala

Literatura beltza sustatzeko III. (H)ilbeltza beka aurkeztu dute

(H)Ilbeltza elkarteak sustaturiko eta Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak babesturiko bekak urte batean sorkuntza eta hurrengoan itzulpengintza saritzen du. Lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen, Miel A. Elustondok irabazi zuen eta aurtengo (H)ilbeltzan aurkeztu dute. Iaz Patricia Highsmithen The blunderer nobela itzultzeko deialdia egin zen, eta Josu Barambonesek irabazi zuen; urte amaieran kaleratuko da euskaraz. […]

Read More… from Literatura beltza sustatzeko III. (H)ilbeltza beka aurkeztu dute

Hodei Beltzen azpian, Ituren, Aurtitz eta Zubietako inauterietan jende andana bildu da

Hodei beltzek Iturengo zerua estali zuten joan den astelehenean, gauza bera gertatu zen asteartean Zubietan. Malerreka eskualdeko herri hauetan inauteriak ospatu zituzten eta euriak atsedenik hartu ez bazuen ere, jende andana bildu eta festa giroa nagusitu zen beste urte batez.  Ikusi hemen hartutako irudi batzuk. […]

Read More… from Hodei Beltzen azpian, Ituren, Aurtitz eta Zubietako inauterietan jende andana bildu da

Tuteran emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari

30 bertsolarik eman dute izena, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izango dira Erriberan abiatuko den ibilbidean. Guztira, lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute otsailaren 9an hasiko den txapelketa. Iruñeko Anaitasunan berriz,  azken puntua jarriko zaio, martxoaren 23ko finalean. Hastear da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Otsailaren 9an abiatuko da Tuteran, eta martxoaren 23an bukatuko […]

Read More… from Tuteran emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari

Hutsa bikoak agur esan du

Zortzi urteko ibilbidearen ostean, Hutsa bikoak agur esatea erabaki du . Maria Riverok eta Eriz Perezek sortutako taldeak lau disko kaleratu ditu eta han eta hemen ibili dira kontzertuak eskaintzen. Bizipen ederrak izan dituztela nabarmendu dute sare sozialen bidez. “Aspaldi etenalditxo bat iragarri genuen bueltatzeko asmoarekin, baina bizitzak beste leku batzuetara eraman gaitu eta gaur […]

Read More… from Hutsa bikoak agur esan du

Bederatzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

Martxoaren 18an hasi eta apirilaren 17ra bitartean, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua. Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena eta zirkuitua beraien herrian izatea nahi dutenek, otsailaren 7ra arte izango dute eskaera egiteko aukera, onako kontaktuetan: leire@topagunea.eus 674345756 Honakoak dira  XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak: Begi […]

Read More… from Bederatzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

Urtarrilaren 31tik aurrera antzerkiak hartuko ditu Bilboko Zazpi Kaleak

Urtarrilaren 31tik otsailaren 21era, ostegunero, ‘Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia’ jaialdia antolatuko da Bilbon. Euskaltzaindiaren mendeurrenaren baitan antolatzen den egitasmo kultural berriak hiru helburu nagusi ditu: Alde batetik, euskarazko antzerkia hauspotu (lanen hizkuntza euskara izango da), antzerkilariei beren lanak erakusteko guneak eskaini eta zazpi Kaleetako giroan eragin eta Bilboko kultura aukerak zabaldu. Formatu txikiko […]

Read More… from Urtarrilaren 31tik aurrera antzerkiak hartuko ditu Bilboko Zazpi Kaleak

Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga: “Gazteak oso identifikatuta sentituko dira”

Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, Kamikaz kolektiboak Käffka izeneko antzezlana sortu du. Miren Gaztañagak, Amancay Gaztañagak eta Erika Olaizolak osatzen dute antzerki konpainia eta eurek idatzi dute obra. Taula gainean, bost euskal aktore: Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren. Käffka hilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon 6 aretoan. […]

Read More… from Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga: “Gazteak oso identifikatuta sentituko dira”

Emakumezko Antzerkigile Amateurren 1. Topaketa antolatu dute Bilbon

Emakumezko Antzerkigile Amateurren 1. Topaketa antolatu dute datorren urtarrilaren 26 eta 27rako Bilborocken, goizeko 11:00etatik 14:00etara, sarrera librearekin. 2010ean lanean hasi zenetik, Teatro dell’Arte konpainia amateurrak arreta berezia eskaini dio emakumeari antzeztu dituen artelanetan. Halaber, eta horrekin bat etorriz, Mujer: Arte y Esencia izeneko eztabaidarako gune digitala sortu zuten. Bertan, hainbat egilek, emakumeak Artearen historian […]

Read More… from Emakumezko Antzerkigile Amateurren 1. Topaketa antolatu dute Bilbon