Saharar gazte bati buruzko ‘Tito’ dokumentalaren estreinaldia Getxon

Saharar gazte bati buruzko Tito izeneko dokumentalaren estreinaldia izango da, datorren larunbatean, urtarrilak 12, 18:30ean, Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan. Yago Mateok zuzendutako lana sortzaileak berak 2016ko Eman minutu bat Refugio lehiaketan lortutako sariarekin finantzatu da. Edizio hura Bailemos un Walls ikus-entzunezko piezarekin irabazi zuen. Tito dokumentalak begirada desberdin batetik jorratzen du errefuxiatu sahararren lekualdatzea […]

Read More… from Saharar gazte bati buruzko ‘Tito’ dokumentalaren estreinaldia Getxon

“Luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du Zinegoak jaialdiko aurtengo edizioak

Zinegoak jaialdiko aurtengo edizioak “bakoitzak nahi duen modukoa izatea eta adieraztea” aldarrikatuko du, “nahi duen moduan eta nahi duen lekuan”. Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du gaur. Edizio honetan jaialdiak “genero-adierazpena” landuko du kartelaren bidez. Cassandro el Exótico borrokalari mexikarraren erretratu bat da irudiaren protagonista nagusia. […]

Read More… from “Luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du Zinegoak jaialdiko aurtengo edizioak

Gaur abiatuko da Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia

Denetara 20 film dokumental proiektatuko dituzte urtarrilaren 12ra bitartean Donostiako Antzoki Zaharra eta Trueba aretoetan. Sail Ofizialak erakutsiko ditu lehiaketan parte hartuko duten lanak, beste hiru sailetan berriz, lehiaz kanpokoak izango dira. “Hamaika hilabetez galdetu diogu gure buruari nor garen, zer jaialdi nahi genuen, norantz jo nahi genuen. Hamaika hilabetez jardun dugu behatzen eta aztertzen […]

Read More… from Gaur abiatuko da Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia

MARKELIÑEK ‘JULIETAS, ROMEO CIRCO’ ikuskizuna estreinatuko du gaur

(Argazkia: Gerardo Sanz) Gabonetako jaiak amaitu eta berehala, Markeliñe konpainia aretoko bere ikuskizun berria Zornotza Aretoan estreinatuko du gaur: “JULIETAS, Romeo Circo”. Oraingo honetan, Bizkaiko konpainiak literaturako klasiko bat Romeo eta Julieta erabiliko du berriro ere, lan berritzailea eta garaikidea aurkezteko. Komediatik dramara doan ibilbidea, gaztetasunetik heldutasunera doan bidaia, zirkuaren eta antzerkiaren lengoaiaren bitartez. Romeo eta […]

Read More… from MARKELIÑEK ‘JULIETAS, ROMEO CIRCO’ ikuskizuna estreinatuko du gaur

Ishot!U lelopean, bi kontzertu gau Arrasateko gaztetxean

Itziarren Semeak eta Glaukoma igoko dira oholtzara gaur, bihar berriz, La Furia eta Pikete Lerroa taldeek joko dute ordu berean. Urtarrilaren 5ean zen egitekoa Ishot!u elkartasun jaialdia Arrasateko polikiroldegian, baina azken orduko tramite administratiboak zirela medio, bertan bera geratu da ekimena. Antolakuntzak sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu  eta ekimen hau babesten aritu diren musika talde zein […]

Read More… from Ishot!U lelopean, bi kontzertu gau Arrasateko gaztetxean

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Ezinaren atzetik’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

2019.urtean disko osoa argitaratuko ez duen arren, bi hilabetero single berri bat argitaratuko du taldeak. Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak bideoklip berri batekin eman dio hasiera 2019 urteari. Ezinaren atzetik izeneko kantu berri honekin aurten taldeak izango duen lan eredu berria aurkeztu nahi izan du. Urko Gonzalezek (FDLN talde ohiaren MCak) eta David Rodriguez […]

Read More… from Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak ‘Ezinaren atzetik’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du

Hatortxu Rock: “Elkartasun eta emozioz jositako bi gau”

(Argazkia: Hatortxu Rock) Hatortxu Rock prest dago jada 22. edizioari hasiera emateko. Aurten jaialdia hasi baino egun bat lehenago irekiko dute karpa, izan ere, Vendetta taldeak bere hamar urteko ibilbidearen azken kontzertua eskainiko du gaur gaueko 22:30ean. “Azken hamarkada honetan, une ugari elkarbanatu ditugu Vendettak eta Hatortxu Rockek, eta taldearen azken akordeetan haien alboan egon […]

Read More… from Hatortxu Rock: “Elkartasun eta emozioz jositako bi gau”

Urtarrilaren 26an izango da 2019ko Bertso Eguna, Barañainen

Donostiatik kanpo abiatu zuen bideari segika, berriro ere kokalekuz aldatuko da Bertso Eguna. Azkena Mungian egin zen, eta urtebete ibilian eginda Barañainera helduko da urtarrilaren 26an. 50. Bertso Eguna izango da datorren hau. Bertsozale Elkartearen arabera, egun osoko egitaraua prestatu dute eta, tartean, bazkaria eta bertso emanaldia izango dira. Horietarako txartelak eskuragai jarri dira www.bertsosarrerak.eus […]

Read More… from Urtarrilaren 26an izango da 2019ko Bertso Eguna, Barañainen

Ane Labaka: “Emakumeei esker aldaketa handiak gertatu dira bertsolaritzan”

    (Musika: Olatz Salvador) ‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ infografia batean jaso dute Ane Labaka, Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eta Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok. Egileek modu grafiko eta artistiko batean, azken lau hamarkadetan izandako ekarpenak eta eraldaketak bildu dituzte. […]

Read More… from Ane Labaka: “Emakumeei esker aldaketa handiak gertatu dira bertsolaritzan”