2019ko Arabako bertsolari Txapelketako 18kotea erabakita

Asteburu honetan, 2019ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken hiru kanporaketak jokatu dira, Bastida, Agurain eta Murgian. Honenbestez, erabakita geratu da otsailean hasiko den Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duen18kotea. Bost kanporaketa  hauetatik hamahiru bertsolari sailkatuko dira txapelketara. 2017ko txapelketako bost finalistak sailkatuta daude zuzenean. Hauek dira: Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio […]

Read More… from 2019ko Arabako bertsolari Txapelketako 18kotea erabakita

´7ak bat´ antzezlanaren aurrestreinaldia igandean Donostian

Sorkuntza kolektiboa ardatz, Zazpi Bekatuen kontzeptu orokorrean oinarritzen da obra. “Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?…” Galdera horiei guztiei erantzuteko, zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango dio Atx teatroak 7ak bat ikuskizun berrian: “groteskoa, basatia, gupidagabea…”, dela dio antzerki konpainiak. […]

Read More… from ´7ak bat´ antzezlanaren aurrestreinaldia igandean Donostian

Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute Iruñean

Behingoz lelopean, mobilizaziorako deia egin du Kontseiluak datorren larunbaterako, Iruñean. Hizkuntza-politikaren alorrean Nafarroan bizitzen ari den egoerak bultzada berria emateko aukera zabaldu duela uste du Kontseiluak. Une honetan, “behingoz, euskaldun guztiak bereizkeriarik gabe, berdin hartuko dituen egoera sortzeko aukera ikusten dugu. Nafarroako Parlamentuan Euskararentzat Lege berria lantzen den abagunea probestuta, euskaldunok indar egingo dugu herritar […]

Read More… from Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute Iruñean

Dena prest igandean, Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinez jaiarako

Iñigo Aritza Ikastolak igande honetan Nafarroa Oinez 2018 antolatzeko erronka hartu du esku artean. Erronka handia dela ikastola txiki batentzako diote: Iñigo Aritzak 370 ikasle baino ez ditu, eta Burundako lau herriei ematen die zerbitzua, Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordia. Nafarroa Oinezeko lekukoa eramaten duen laugarren aldia izango da ikastolarendako. Izan ere, 1981ean, Altsasukoa izan […]

Read More… from Dena prest igandean, Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinez jaiarako

Udagoieneko Osterak zuzeneko zortzi emanaldirekin dator, urriaren 27tik aurrera

Hemeretzi urte bete berritan eta hogeigarren edizioan begia jarrita, aurtengo Ostera berezia dator, ziklo berri baten iragarle. “Haize freskoa dator euskarazko sortzaileen aniztasuna eszenatokietan erakusteko asmoz”, aurreratu du Euskaltzaleen Topaguneak, ekimeneko antolatzailea denak. Publikoaren eta sortzaileen arteko konexioa plaza berrietan, formatu txiki eta handietan; Bizkaia osoan zehar zabaldu nahi du Udagoieneko Osterak herrialde horretan euskaraz […]

Read More… from Udagoieneko Osterak zuzeneko zortzi emanaldirekin dator, urriaren 27tik aurrera

Eskean Kristören ‘Zaldiak negarrez’ aurkezpen kantua entzungai

Eskean Kristök azaroaren 9an aurkeztuko du Beste belaze batzuen gozoan izeneko disko berria, taldearen hirugarrena. Iragarri dutenez, Igorreko Kiñu gaztetxean eskainiko dute kontzertua eta bertan grabatu dituzten hamar kantuak entzun ahal izango dira lehenengoz. Arratiakoak hala ere, Zaldiak negarrez, euren aurkezpen kantua argitaratu dute bideoklip eta guzti. Talde bizkaitarrak 2012. urtean argitaratu zuen lehenengo maketa eta, […]

Read More… from Eskean Kristören ‘Zaldiak negarrez’ aurkezpen kantua entzungai