Euskarazko irakurketa eta sorkuntza literarioa ardatz Iruñean antolatu duten literatura zikloan

Maiatzaren 14ra arte iraungo du zikloak, eta arratsaldez egingo dituzte aurkezpenak, Karrikiri elkartean. Karrikiri elkarteak eta Iruñeko Udalak euskararen eta sorkuntza literarioaren inguruko hainbat jarduera antolatu dituzte elkarlanean. Zehazki, bost libururen aurkezpena egingo dute. Maiatzaren 14ra arte iraungo du zikloak, eta arratsaldez egingo dituzte aurkezpenak, Karrikiri elkartean (Xabier kalea 4, Alde Zaharra). Sarrera librea izango […]

Read More… from Euskarazko irakurketa eta sorkuntza literarioa ardatz Iruñean antolatu duten literatura zikloan

Iruñeko Udal Musika Eskolak ikasle berriek 2025-2026ko ikasturterako izena emateko epea ireki du

Maiatzaren 16ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Iruñeko Udal Musika Eskola Bereziak gaur, apirilak 28, ireki du ikasle berriek 2025-2026ko ikasturterako izena emateko epea. Eskola honen bidez, musika ikasketa ez-arautuak eskaintzen zaizkie 7 urtetik gorako haurrei, gazteei eta helduei, betiere behin-behinean izena eman aurretik Iruñean erroldatuta badaude. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “ez da beharrezkoa […]

Read More… from Iruñeko Udal Musika Eskolak ikasle berriek 2025-2026ko ikasturterako izena emateko epea ireki du

Kanterriren aurtengo ikastaroan Benito Lertxundiren kantagintza aztertuko dute

Uztailaren 4an eta 5ean izango da aurtengo ikastaroa, Oiartzungo udaletxeko batzar areto nagusian. Interesa dutenek maiatzaren 8ra arteko epea izango dute izena emateko epea zabalik. Kanterri euskal kantagintzaren inguruko egitasmoak laugarren ikastaroa antolatu du uztailaren 4 eta 5erako, Kantari historikotzat naukate, Benito Lertxundiren kantagintzaz izenburupean. Antolakuntzak nabarmendu duenez, oraingoan Orioko musikariaren kantagintza aztertuko dute, “ahalik eta ertz […]

Read More… from Kanterriren aurtengo ikastaroan Benito Lertxundiren kantagintza aztertuko dute

Gotzon Barandiaranek ‘Galbahea’ liburuko poemak entzuteko eran grabatu ditu

Audio-liburu honetarako, besteak beste, Ainara Lasa, Josu Landa, Uxue Alberdi, Harkaitz Cano, Iraia Etxebeste, Jose Luis Otamendi, Itziar Ugarte, Oier Guillan, Leire Lopez Ziluaga, Iratxe Retolaza, Itxaro Borda eta Gorka Urbizu aritu dira poemak errezitatzen. 2024ko maiatzean Gotzon Barandiaran idazleak Galbahea poema-liburua kaleratu zuen Susa argitaletxearen eskutik. Oraingoan, liburuko horretako poemak entzuteko eran grabatu ditu […]

Read More… from Gotzon Barandiaranek ‘Galbahea’ liburuko poemak entzuteko eran grabatu ditu

Senpere Irriz jaialdiaren lehen edizioa antolatu dute asteburu honetarako

Erick Baert, Marine Leonardi, PV, Majid, Timothe Poissonnet, Emy edota Tom Baldetti umoregileek hartuko dute parte Ipar Euskal Herriko lehen umore jaialdi honetan. Sarrerak salgai daude jada. CFC Production ekoizpen etxeak Senpere Irriz izeneko jaialdia antolatu du lehen aldiz. Apirilaren 18tik 20ra bitartean izango da Ipar Euskal Herriko lehen umore jaialdi hau, Senpereko Larreko kulturgunean. […]

Read More… from Senpere Irriz jaialdiaren lehen edizioa antolatu dute asteburu honetarako

‘Poetak maiatzean’ jaialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, Gasteizen

Nazioarteko Poesia Jaialdi honen helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Arabako txoko guztietan poesia hedatzea. Maiatzaren 5ean, abiatuko da Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XIII. edizioa. Aurtengo programazioak 70 jarduera baino gehiago bilduko ditu Gasteizen eta 20tik gora Arabako hainbat udalerritan.  Honako hauek izango dira poesiarekin egindako hitzordura joango direnetako batzuk: […]

Read More… from ‘Poetak maiatzean’ jaialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, Gasteizen

Maiatzaren 10ean abiatuko da Señora Sariketaren bosgarren edizio berezia, Eskoriatzan

Bosgarren urteurrena edizio berezia egiteko baliatu du antolakuntza lan-taldeak eta plazan ez dabiltzan bertsolariak izango dira sariketan parte hartuko dutenak, bertso plazara salto egiteko bide “hertsia” arrakalatu nahi dute horrela. Bost urte igaro dira hainbat bertsolarik eta bertsozale feministek Señora Sariketa martxan jarri zutela eta urteurrena ospatzeko asmoz, edizio berezia aurkeztu dute Laudion. Azaldu dutenez, […]

Read More… from Maiatzaren 10ean abiatuko da Señora Sariketaren bosgarren edizio berezia, Eskoriatzan

Hatortxu Rockek azken ediziorako abestia eta bideoklipa plazaratu ditu ‘Bi t’erdi’ izenpean

Auzolanean sortutako abestia da ‘Bi’terdi’. Mattin Zeberio, Malentxo Zeberio, Maitane Iruiñ, Pello Reparaz, Juantxo Arakama, Betti Albor eta Battitt Etchart dira letraren sorkuntzan aritu diren musikariak. Mauleko Txingili’K taldearen eta Patxi Cazenave Maskakeko abeslariaren ahotsak gehitu zaizkie egitasmoari. Uztailaren 24tik 27ra bitartean, merezitako agurra eman nahi diote Hatortxu Rock jaialdiari eta, horretarako, hamargarren eta hogeigarren […]

Read More… from Hatortxu Rockek azken ediziorako abestia eta bideoklipa plazaratu ditu ‘Bi t’erdi’ izenpean

Apirilaren 23tik 27ra izango da, Tolofolk musika jaialdia Tolosan

Emanaldien artean, azken egunean, jaialdirako propio antolatutako kontzertua nabarmentzen da. Honetan, Erramun Martikorenak, Elene Arandiak, Mixel Ducauk, Garazi Esnaolak eta Oreka TX taldeak hartuko dute parte, arratsaldeko 19:00etan, Berdura plazan. Tolofolk musika-jaialdiaren bosgarren edizioa izango da hilaren 23tik 27ra bitartean, Tolosan. JeaJeaka Kultur Elkarteak antolatuta, folk musikaren alorreko puntako musikari eta taldeez gozatzeko aukera eskainiko du, […]

Read More… from Apirilaren 23tik 27ra izango da, Tolofolk musika jaialdia Tolosan

Arabako Ahozko Memoriaren Artxiboa martxan

Aukeratutako zenbait adinekok Arabako azken ehun urteetako oroitzapenak kontatu dituzte, gure herrien eta biztanleen XX. mendeko erretratua osatzeko. Orain arte 60 ordu baino gehiagoko grabazioak jaso dira Arabako Mendialdean, Añanan eta Gorbeialdean, eta pixkanaka gainerako kuadrillak eta herriak sartuko dira      Arabako ahozko memoriaren transmisioa eta kontserbazioa bermatzeko Arabartxibo proiektua jarri du martxan Vital Fundazioak. “Bizipen […]

Read More… from Arabako Ahozko Memoriaren Artxiboa martxan