Herrialdeetako eskolartekoak martxan dira

Euskal Herri osoan egingo dira eskolartekoak ekainera bitartean. Finala ekainaren 14an izango da Arantzan eta herrialde bakoitzetik sailkatutako gazteek jokatuko dute honetan. Gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera emateko asmoz, lehenengo eskolarteko saioak iristen dira udaberriaren atarian. Hala, urtaroak irauten duen bitartean gazteak bertsotan entzuteko aukera izaten da urtero herrialdeetako eskolartekoen bidez. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen […]

Read More… from Herrialdeetako eskolartekoak martxan dira

Juan Mari Beltranek Manuel Lekuona 2024 saria jaso zuen atzo, Oiartzunen

Soinuenea-Herri Musikaren Txokoaren sortzailearen lana goraipatu nahi izan zuten epaimahaikideek, musika ondare tradizionala berreskuratu, babestu eta transmititzeagatik. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria Juan Mari Beltran Argiñena musikari, musikologo, konpositore, etnografo eta irakasleari emateko ekitaldia izan zen Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan atzo. Euskal musikaren eta folklorearen esparru anitzetatik etorritako jende ugarik, lagunek eta erakundeetako ordezkariek Juan Mari […]

Read More… from Juan Mari Beltranek Manuel Lekuona 2024 saria jaso zuen atzo, Oiartzunen

Lur Gallastegi idazleak ‘Zurriola Beach Hostel’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Zurriola Beach Hostel ostatua duela mende bateko bi familien bizipenen agertokia da eta haien ondorengo gazte batzuen borroka ere jasotzen du, hiriaren turistikazio basatiaren aurka. Lur Gallastegi idazle eta irakasleak euskarazko haur eta gazte literatura generoaren bildumara liburu berri bat gehitu du: Zurriola Beach Hostel izenburuko eleberria. Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu du nobela berria eta […]

Read More… from Lur Gallastegi idazleak ‘Zurriola Beach Hostel’ gazteentzako eleberria kaleratu du

Telmo Iruretaren ‘De agua y arena’ film laburrean oinarritutako ‘Interview: Urez eta hondarrez’ ikuskizuna estreinatuko dute Donostian

Emanaldia apirilaren 2an izango da Victoria Eugenia Antzokian eta sarrerak salgai daude jada Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako leihatiletan eta DKren webgunean. Tentazioa konpainiak Telmo Iruretaren De agua y arena film laburrean oinarritutako Interview: Urez eta hondarrez ikuskizuna estreinatuko du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Emanaldia euskaraz izango da, apirilaren 2an, asteazkena, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Mireia Gabilondok zuzendu du ikuskizuna eta azaldu […]

Read More… from Telmo Iruretaren ‘De agua y arena’ film laburrean oinarritutako ‘Interview: Urez eta hondarrez’ ikuskizuna estreinatuko dute Donostian

‘Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia opera’ erakusketa irekiko dute ostiralean Tolosako Topic Museoan

Erakusketa Anbigu aretoan egongo da ikusgai maiatzaren 18ra arte. Antolatzaileen esanetan, aukera paregabea eskainiko du XX. mendeko artista honek Migel Joakin Eleizegiren (1818-1861) historia eta mitoa txotxongiloaren artearen bidez nola berrinterpretatu zituen ezagutzeko. Topic Tolosako Txotxongiloen Interpretazio Zentroak Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrenaren (1924-2014) harira eta txotxongilo-diseinatzaile gisa gutxien ezagutzen den alderdiari eskainitako erakusketa berezia irekiko […]

Read More… from ‘Nestor Basterretxea eta Altzoko Handia opera’ erakusketa irekiko dute ostiralean Tolosako Topic Museoan

Euskaltzaindiak ‘Denboraren gurpilean’ liburua eta ‘Berba-mintzoak’ bilduma aurkeztu ditu

Bilduma etnografikoa da eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) obran jasotako lekukotasun oparoan du oinarri. Euskaltzaindiak eta Laboral Kutxak Denboraren gurpilean liburua aurkeztu dute gaur Akademiaren Bilboko egoitzan. Gainera, liburuak bilduma berri bat estreinatu du, hain zuzen, Berba-mintzoak bilduma. Liburu-sorta berri honen helburua da Euskaltzaindiak aurreko mendearen 80ko hamarkadan abiarazi zuen Euskararen Herri Hizkeren Atlasa […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Denboraren gurpilean’ liburua eta ‘Berba-mintzoak’ bilduma aurkeztu ditu

Kimuak 2025 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia zabalik da

Kimuak programaren 2025eko ediziora film laburrak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik. Kimuak film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko Kimuak 2025 programa publikoan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Programaren aurtengo ediziora film laburrak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik. Programak 1998az geroztik Euskal Herrian ekoiztutako film laburren nazioarteko hedapena sustatzea du […]

Read More… from Kimuak 2025 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia zabalik da

Euskal Herriko 17 ekoizpen Nantesko zinemaldian

Bederatzi film luze eta 2024ko Kimuak bildumako zazpi film labur. bi film luze, gainera sail lehiakorrean arituko dira: Marco eta Azken Erromantikoak. Nantesko zinemaldiaren baitan urtero egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloa Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetakoa da. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen atal honek urteko euskal ekoizpen nabarmenen eta, […]

Read More… from Euskal Herriko 17 ekoizpen Nantesko zinemaldian

Sehaska-kantak entzunez, denboran kulunkatzeko aukera emango du Bercer le Temps talde kanadarrak Hernanin

Ahoz Aho jaialdiaren baitan, Lullyng Time soinu-instalazio parte-hartzailea  egongo da apirilaren 4an eta 5ean Plaza Berrian eta Txillida Lekun. Ahoz Aho, ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren eskutik, ekimen berezi batez gozatzeko aukera izango dute Hernanin apirilaren 4an eta 5ean: Kanadako Bercer le Temps taldearen Lullyng Time soinu-instalazioa, mundu osoko sehaska-kantak entzuteko aukerarekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, “soinu-instalazio parte-hartzaile […]

Read More… from Sehaska-kantak entzunez, denboran kulunkatzeko aukera emango du Bercer le Temps talde kanadarrak Hernanin

Apirilaren 6tik 30era izango da Kulturaldia Baigorrin

Urtero bezala, apirilaren 6an Baigorrin abiatuko den Kulturaldiaren ekitaldi nagusia izango da Nafarroaren Eguna, hilaren 27an. Basaizea kultur batasunak Nafarroaren Eguna aurkeztu du Kateekin ateak hauts lemapean. Urtero bezala, apirilaren 6an Baigorrin abiatuko den Kulturaldiaren ekitaldi nagusia izango da Nafarroaren Eguna, hilaren 27an. Kulturaldiak Baigorriko eskualdean orotariko euskarazko ekitaldiak eskaintzea du helburu: antzerkia, kantaldia, eztabaida, […]

Read More… from Apirilaren 6tik 30era izango da Kulturaldia Baigorrin