‘Egunon’ abestiarekin agur esango du Guda Dantza taldeak

Talde bizkaitarrak ekainaren 21ean emango du azken zuzenekoa Bilboko Kafe Antzokian. Enkante etxe batean daude Guda Dantzako taldekideak euren bideoklip berrian, Egunon abesten ageri dira, baina oraingoan, agur esateko, pop eta house erritmo nahasien artean. Hamahiru urteko ibilbidearen ostean Uribe Kostako musikariek taldea desegitea erabaki baitute. Boskoteak dionez, kantu honen hitzetan ez dago handinahikeriarik, “ironiaz, […]

Read More… from ‘Egunon’ abestiarekin agur esango du Guda Dantza taldeak

Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 20tik 23ra

Dantza, antzerkia, narrazioa eta zinema bilduko dituen egitaraua prestatu dute. Bertako Fest jaialdiaren edizio berri batek tokiko sorkuntza Gasteizko Baratza aretora hurbilduko du berriz ere otsailaren 20tik 23ra bitartean. Jaialdia iaz grabatutako dokumentalaren aurkezpenarekin abiatuko da, Baratza aretoan garatutako proiektuaren lehen hamar urteak oroitzeko. Emanaldia otsailaren 20an izango da, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. […]

Read More… from Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 20tik 23ra

‘Klandestinak’ Iruñeko emakumeen historiari buruzko zikloa aurkeztu dute

Otsailaren 21etik ekainaren 6ra bitartean izango da zikloa, Iruñeko mikroespazio kulturalen sare sortu berrian. Mikroguneak, Iruñeko mikroespazio kulturalen sare sortu berriak, Klandestinak zikloa aurkeztu du. Ekimen honen bidez, hiriko hainbat emakume-kolektiboren istorio isildu eta ahaztuak berreskuratu eta ikusarazi nahi dituzte hamar saiotan. Azaldu dutenez, “espazio handietako kultur eta aisialdi eskaintzatik urruntzen den jarduera programa da, […]

Read More… from ‘Klandestinak’ Iruñeko emakumeen historiari buruzko zikloa aurkeztu dute

‘Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak’ kontzertu solidarioa egingo dute martxoaren 8an, Donostian

Mendebaldeko Saharako herriak bizi duen egoeraren berri ematea da emanaldi honen helburua. Mikel Azpirozek, Maite Larburuk edota Travellin’ Brothers taldeak hartuko dute parte Donostiako Antzoki Zaharrean izango den zuzeneko honetan. Club 44k eta Donostia Kulturak kontzertu solidarioa antolatu dute Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak izenpean. Hitzordua martxoaren 8an, larunbata, izango da Donostiako Antzoki […]

Read More… from ‘Kantuan harresiaz gaindi: Saharar herriaren aldeko abestiak’ kontzertu solidarioa egingo dute martxoaren 8an, Donostian

‘Errotatiba’ eta ‘Noizko Basoa’ film laburrak emango dituzte gaur Iruñeko Kondestablen

Iratxe Fresneda eta Mikele Landa zinemagile bizkaitarrak dira bi film hauen egileak eta proiekzioen ondoren beraiekin solastatzeko aukera egongo da. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako programaren bigarren izango da gaur, hilak 12, Kondestable Civivoxean. Bi film labur proiektatuko dituzte: Iratxe Fresnedaren (Arrigorriaga, 1974) Errotatiba, eta Mikele Landaren (Bilbo, 1995) Noizko Basoa. 19:00etan hasiko da, […]

Read More… from ‘Errotatiba’ eta ‘Noizko Basoa’ film laburrak emango dituzte gaur Iruñeko Kondestablen

Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

Apirilaren 21etik 26ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Mikele Urroz, Garazi Etxaburu, Dejabu, Aitzol Iraola, Metrokoadroka eta Ander Lipusen eskutik. Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 21etik 26ra bitartean izango da Aulestin, eta bertan, antzerkilariak […]

Read More… from Artedrama Euskal Laborategian izena emateko epea zabalik da

‘Hitzaurrea’ soinu-esperientzia digitala estreinatuko dute martxoaren 10ean, Bilbon

Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatuko dute kaleetan barna. Parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia propioa bizitzeko aukera izango du, mugikorrarekin webgune batera konektatu, aurikularrak jantzi eta bere herriko kaleetara atera ondoren. Bilboko Loraldia jaialdiak iaz emandako Sormen Digitaleko Bekari esker Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak Hitzaurrea soinu esperientzia digitala sortu dute. […]

Read More… from ‘Hitzaurrea’ soinu-esperientzia digitala estreinatuko dute martxoaren 10ean, Bilbon

‘Emakume zientzialariak argira’ erakusketa zabaldu dute gaur, Donostian

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren harira (otsailak 11) antolatu dute erakusketa hau Cristina Enea Fundazioak eta Elhuyarrek. Dorotea Barnes kimikaria (Iruñea, 1904-2003), Jeanne Baret botanikaria (La Comelle, Frantzia, 1740-1807), Lurdes Ansa zientzia-materialen edizio-arduraduna (Andoain , 1961), Maria Jesus Esteban matematikaria (Alonsotegi, Bizkaia, 1955), Uxue Lazcano biologo konputazionala (Bergara, Gipuzkoa, 1995) edota Suzuko Ainhoa Tamura […]

Read More… from ‘Emakume zientzialariak argira’ erakusketa zabaldu dute gaur, Donostian

Arabako Artxiboak ‘Zesarra Gasteizen’ erakusketa paratu du Gasteizko Kordoi Etxean

Erakusgai dauden dokumentuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: 1537ko Arabako Ordenantzak –Karlosek berak sinatutakoak–, 1522an Aguraingo hiribilduari eman zitzaion erregeren pribilegioa, edo 1518an Rotterdamgo Erasmok enperadoreari eskainitako Printze kristau baten heziketa lanaren Veneziako edizioa. Arabako Artxiboak Zesarra Gasteizen izeneko erakusketa ireki du Gasteizko Kordoi Etxean, Karlos I.a enperadorearen irudia eta Arabarekin izan zuen harremana gogorarazteko. […]

Read More… from Arabako Artxiboak ‘Zesarra Gasteizen’ erakusketa paratu du Gasteizko Kordoi Etxean

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan

Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa. Euskal Kultur Erakundeak, Zukugailua, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Departamenduko Hezkuntza Nazionaleko Zerbitzuak eta Ikas euskal pedagogia zerbitzuarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta lehen mailako […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan