Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Han Kang idazle korearraren Barazkijalea eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2025eko amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Gema Lopez Las Heras itzultzaileak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar Fundazioak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; […]

Read More… from Gema Lopez Las Herasek irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Gazteek egiten duten antzerkiari erreparatuko dio Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdiak

Zazpigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an), eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira. Aurten ere indartsu dator Lautan Hiru antzerki-jaialdia. Urtero legez, Bilboko Zazpikaleetako euskal giroa suspertu nahi dute antolatzaileek, eta, bide batez, euskal antzerkilariei plaza berriak eskaini beraien lanak erakuts ditzaten. Aurreko aldietan bezala, lau astez eta ostegunetan egingo […]

Read More… from Gazteek egiten duten antzerkiari erreparatuko dio Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdiak

Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Aurtengo edizioa martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan. Besteak beste, Ekain Irigoienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko gaua filmek osatuko dute bilduma. 2025eko edizioaren aurrestreinaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da, martxoaren 6an. Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, bi hamarkada baino gehiago beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmez betetzen. “Euskal […]

Read More… from Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Otsailaren 4an abiatuko da 2025eko Bertsoaroa Iruñean

Sei emanaldi izango dira guztira, Iruñeko hainbat gunetan. Bertsoaroaren 34. edizioa ate joka dugu Iruñean. Otsailaren 4an hasi eta 27ra arte luzatuko da aurtengoan. Tartean, sei emanaldi izango dira, hiriko hainbat espaziotan. Urtero bezala, Bertsoaroak unean uneko bertsolaritzaren berri, kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu. Programazioaren baitan, bi bertso jaialdi izango dira: Bertso Trama eta […]

Read More… from Otsailaren 4an abiatuko da 2025eko Bertsoaroa Iruñean

‘Geuretik Sortuak’ ekimenak inoiz baino egitasmo gehiago hautatu ditu hirugarren ediziorako

Literatura, komikigintza, zinegintza eta antzerkigintza alorretako 30 proiektu aukeratu dira eta sortzaileek, beka baten bitartez, egonaldiak egingo dituzte 30 herritan edo herri multzotan. Udalbiltzak Geuretik Sortuak kultur egitasmoaren hirugarren edizioan parte hartuko duten sortzaileak eta euskal udalerriak ezagutzera eman ditu, Iruñeko Kondestable aretoan antolatutako ekitaldian. Iazko urrian beka deialdia zabaldu eta abenduan osatu zen balioespen […]

Read More… from ‘Geuretik Sortuak’ ekimenak inoiz baino egitasmo gehiago hautatu ditu hirugarren ediziorako

Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia aurkeztu du

Gazteen sormena sustatzea da programaren helburu nagusia. Ekainaren 23tik 27ra egingo den egonaldian, parte-hartzaileek lanerako espazioak, profesionalen tutoretza, ostatua eta Lekeitioko Sormen Astearen jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. Loraldiak gazteei zuzendutako kultur sormen-egonaldien deialdia aurkeztu du, 30 urtetik beherakoentzat. Egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta euskarazko kultur-proiektuak sortzeko eta garatzeko espazio bat […]

Read More… from Loraldia Elkarteak gazteei zuzendutako udako sormen egonaldia aurkeztu du

Markos Goikoleak, Idoia Garzesek eta Kepa Ibarrak irabazi dituzte XXII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 40 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik hamasei euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik. Markos Goikolea Iruñeko antzerkigile eta gidoilariak Destiny Driver euskarazko lanagatik irabazi du XXII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sarietako bat, Idoia Garzes izan da Euskarazko Soinu Fikzioko Gidoi Labur Onenari saria irabazi duen […]

Read More… from Markos Goikoleak, Idoia Garzesek eta Kepa Ibarrak irabazi dituzte XXII. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Tabakalerak ‘Eremu magnetiko lehor bat’ erakusketa ireki du, giza hauskortasunari buruzko gogoeta artistikoa

Martxoaren 30era arte egongo da ikusgai Tabakalerako 2 erakusketa-aretoan. Eremu magnetiko lehor bat izenpean, urteko lehen erakusketa aurkeztu du Donostiako Tabakalera zentroak. Santiago F Mosteyrin artistaren erakusketa indibiduala da eta Garazi Pascual eta Ivan Gomez dira komisarioak. Erakusketa-proposamenak hauskortasuna aztertzen du ikuspegi sentsorial, tekniko eta tematikoetatik, eta ikusgaiaren eta inplizituaren arteko harremanei buruz gogoeta egitera […]

Read More… from Tabakalerak ‘Eremu magnetiko lehor bat’ erakusketa ireki du, giza hauskortasunari buruzko gogoeta artistikoa

MusikagazFest jaialdiak 10 talde eta bakarlari baino gehiago bilduko ditu urtarrilaren 25ean, Zornotzan

Kai Nakai, Larru eta Lagunak, NAZ, DJ Kene eta Albina Stardust dira parte hartuko duten artista eta taldeetako batzuk.  Datorren larunbatean, urtarrilak 25, Zornotza MusikagazFest 2025 jaialdiaren agertoki bilakatuko da. Antolatzaileen esanetan, “euskal musika sortzaile gazteen lana indartzeko diseinatutako jaialdia da hau, gazteen talentua sustatzeko eta artista berriei ikusgarritasuna eskaintzeko, alegia”. Aurtengoan, hamar emanaldi baino […]

Read More… from MusikagazFest jaialdiak 10 talde eta bakarlari baino gehiago bilduko ditu urtarrilaren 25ean, Zornotzan

46. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da

Parte hartzaileek apirilaren 22ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Irailaren 13an, berriz, irabazleen berri emango du epaimahaiak. Literatura sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz, Kutxa Fundazioak 2025. urteari dagokion 46. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du. Bi urtez behin antolatzen da sariketa hau eta euskarazko zein gaztelaniazko idazleei zuzenduta dago. Parte […]

Read More… from 46. Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietara lanak aurkezteko epea zabalik da