Irulegiko Eskua Iruñeko Nafarroako Museoan jarri dute ikusgai

Eskua eta ‘Loizuko gizona’ piezak 2021ean aurkitu zituen 60 ikertzailez osatutako talde batek. Nafarroako Museoaren Historiaurreko aretoaren birmoldaketarekin batera, bi pieza berri aurkeztu dituzte gaur: Irulegiko Eskua eta ‘Loizuko gizona’ bezala ezagutzen den giza eskeletoa. Maria Chivite Lehendakariak pieza horien garrantzia azpimarratu du, eta herritarrak animatu ditu horiek ezagutzera eta horietatik ikastera, “iragana ulertzeak gure […]

Read More… from Irulegiko Eskua Iruñeko Nafarroako Museoan jarri dute ikusgai

TopAraba, Arabako euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmoa martxan da

Kulturguneak Araban bizi diren kultur diziplina anitzetako norbanako sortzaileak harremanetan jarri nahi ditu, eta horretarako baliabide ekonomiko, tekniko eta materialak eskainiko dizkie. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak TopAraba egitasmoa abiatu du. Kultura diziplina ezberdinetako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea ditu helburu. Egitasmo honekin diziplinarteko […]

Read More… from TopAraba, Arabako euskal kulturaren sormena sustatzeko egitasmoa martxan da

Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Urtarrilaren 24ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da Laburbiraren 2025ko edizioa. Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hala, urtarrilaren 24ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria, nahiz amateurra izan. Egitasmoan aurkeztu ahal izateko pelikulak euskaraz sortu […]

Read More… from Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Hasiera berri bat Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretzeko

Euskaltzaleen Topagunea Taupa euskaltzaleen mugimendua izango da aurrerantzean. Hala, euskara elkarteen topagune izan beharrean, euskaltzaleen mugimendua izango da. Egitasmo berria larunbatean aurkeztu zuten Bilboko Kafe Antzokian eta bertan, hasiera berri bat irudikatu dutela adierazi zuten han bildutakoek, “Taupa, euskaltzaleen mugimendua izango gara, eta Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretuko ditugu. Izena ez ezik, izana ere aldatzera […]

Read More… from Hasiera berri bat Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretzeko

Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenan emango du azken kontzertua

2025eko urriaren 4ean izango da zuzenekoa eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai www.muguruzafm.eus webgunean. Kortatu taldeak 1.988ko urriaren 1ean egin zuen Azken Guda Dantza kontzertu gogoangarri hura Iruñean. Orain, Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenako oholtza gainean bere azken kontzertua emango duela iragarri du. Kasu honetan 2025eko urriaren 4an izango. Modu honetara agurtuko du bere […]

Read More… from Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenan emango du azken kontzertua

Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia abiatu dute

Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea du helburu bekak. Proiektuak abenduaren 17tik otsailaren 17ra bitartean bidali ahal izango dira paradisuzinemabeka@elkar.eus edota Elkar Musika. Haizpea industriagunea 1. 20150 Aduna. Gipuzkoa helbideetara. Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia jarri dute martxan. Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea […]

Read More… from Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia abiatu dute

Haurrei zuzendutako ‘Ezki Kontu-Kontari’ telesaila eta ikuskizuna estreinatuko dute otsailean

0 eta 9 urte bitarteko umeengan kulturarteko ikaskuntza eta balio etiko, sozial eta iraunkorren garapena sustatzea da helburu nagusia. Gookapi plataformak Ezki Kontu-Kontari telesaila estreinatuko du 2025eko otsailean Gookapi.eus webgunean. Ezki, iratxo bidaiaria, munduan zehar ibili da hamaika kultura eta herrialdetako kondairak zein jakituria jasotzen. Orain, baso magikora itzulita, gauero kontu-kontari aritzen da sutondoan, ikasitakoa […]

Read More… from Haurrei zuzendutako ‘Ezki Kontu-Kontari’ telesaila eta ikuskizuna estreinatuko dute otsailean

Maider Uriartek irabazi du Donostia Kultura Irratiaren ‘Hamaika entzuteko!’ lehiaketa

Oscar Sipanentzat izan da bigarren saria. Lan saridunak DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezi batean ezagutzera emango dituzte gaur, abenduak 16. Donostia Kulturak antolatutako Irratiaren Hamaika entzuteko! lehiaketara aurkeztutako lanen artean, Maider Uriarte Doiz kazetariaren Azken farozaina lana onena dela erabaki du epaimahaiak aho batez. “Pieza erakargarria eta orekatua da, erritmo onekoa, soinu-efektuak modu eraginkorrean […]

Read More… from Maider Uriartek irabazi du Donostia Kultura Irratiaren ‘Hamaika entzuteko!’ lehiaketa

Alaia Martinek jantzi du txapela Donostia Arenan

Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu zuen oiartzuarrak. Donostia Arena bertsozalez bete zen atzo. Bertsozale Elkartearen arabera, 6.500 lagun elkartu ziren bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; 15:30ean zabaldu zituzten ateak eta aulkiak betez joan ziren bertsozaleak, 17:00etarako dena prest zegoen: antolatzaileak, gai-jartzaileak, epaileak, bertsozaleak eta, zortzi protagonistak: Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat […]

Read More… from Alaia Martinek jantzi du txapela Donostia Arenan

Lutxo Egia eta Ximun Fuchsen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Lutxo Egiaren Guardasol gorria eta Ximun Fuchs eta Axut! kolektiboaren Lurrez estali. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Lutxo Egia eta Ximun Fuchsen antzezlanak Ganbila bilduman