Azaroaren 14an abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Edizio honetan 20 konpainiaren 20 ikuskizun eskainiko dira. Azaroaren 17ra arte luzatuko da jaialdia eta dantza, antzerkia eta zirkua publiko posible guztietara eramatea du helburu. Donostiako espazio eta hizkuntz eszeniko berrien jaialdiaren seigarren edizioa azaroaren 14tik 17ra bitartean egingo da aurten. Arte bizien lau eguneko jaialdian, prestakuntza eta bitartekaritza jarduerez gain, proposamen eszeniko garaikideak izango […]

Read More… from Azaroaren 14an abiatuko da Donostiako LABO XL Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdia

Izaskun Graciak ‘Basokoa’ lehen eleberria euskaraz kaleratu du

Landa eremuan girotutako beldurrezko istorio bat ondu du idazleak Alberdania argitaletxearen eskutik. Lehen eleberria aurkeztu du Izaskun Gracia idazleak (Bilbo, 1977) Basokoa izenpean. Orain arte, euskal poeta gisa ezagutu izan dugu, izan ere, hiru poema liburu argitaratu ditu orain arte. Egileak aitortu du Basokoa “oso liburu berezia” dela. “Alde batetik, erronka izan da euskaraz idatzi […]

Read More… from Izaskun Graciak ‘Basokoa’ lehen eleberria euskaraz kaleratu du

Judit Neddermannek eta Izarok ‘Neurean/La Meva Llengua’ abestia aurkeztu dute

Hizkuntzen errebindikazio kantu bat da, eta esker ona ematen die hizkuntza gure egunetara irits zitezen hitz egiten jarraitu zuten arbasoei. Neurean/La Meva Llengua musikari katalanaren disko berriaren aurrerapen kantua da. Bertan, Euskal Herriko emakume artista nagusiez inguratuta egongo da eta bi kultura eta hizkuntzen arteko lotura egitea du xede. Judit Neddermann kantautore katalanak Neurean/La Meva […]

Read More… from Judit Neddermannek eta Izarok ‘Neurean/La Meva Llengua’ abestia aurkeztu dute

Amagoia Mujikak irabazi du Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren euskarazko sari nagusia, ‘Azazkalak’ lanarekin

Akzesitak Oskar Azkona Garcia bilbotarrarentzat Trail running kontaketagatik eta Maitane Perez Argote nafarrarentzat, Lurrikarak lanagatik izan dira. Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan egin dute Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 41. edizioaren sari-banaketa. Euskarazko modalitatean, Amagoia Mujika Telleriak jaso du sari nagusia, Azazkalak lanarekin. Akzesitak Oskar Azkona Garcia bilbotarrarentzat Trail running kontaketagatik eta Maitane Perez Argote nafarrarentzat, Lurrikarak […]

Read More… from Amagoia Mujikak irabazi du Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren euskarazko sari nagusia, ‘Azazkalak’ lanarekin

Ostiralean abiatuko da Tzan Tzan Fest jaialdiaren zortzigarren edizioa Gasteizen

Dantza garaikidearen jaialdia Barrundian eta Baratza aretoan izango da urriaren 18tik 20ra bitartean. Gasteizko Baratza aretoak antolatuta, dantzarekin emango diote amaiera urriari, Tzan Tzan Fest jaialdiaren zortzigarren edizioaren eskutik. Oraingo honetan jaialdia hiru egunez luzatuko da eta orotara sei pieza labur ikusi ahal izango dira Barrundian eta Baratza aretoan. Ostiralean emango diote hasiera jaialdiari Barrundiako […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Tzan Tzan Fest jaialdiaren zortzigarren edizioa Gasteizen

Ainara Elgoibar eta Usue Arrieta izango dira Museo Bikoitza programaren hurrengo artistak

Maddi Barberrek aukeratu ditu bi artista hauek programan parte har dezaten. Donostiako San Telmo Museoak, Ainara Elgoibar eta Usue Arrieta, Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatuak aurkeztu ditu. Programaren ezaugarrietako bat da edizio bateko artistak hurrengo ediziokoa gonbidatzen duela proiektuan parte hartzera. Hala, Maddi Barberrek hautatu ditu Elgoibar eta Arrieta hurrengo urtebetean proiektuan lan […]

Read More… from Ainara Elgoibar eta Usue Arrieta izango dira Museo Bikoitza programaren hurrengo artistak

Bastida ikastola laguntzeko egingo da Arabako ikastolen aldeko 2025eko jaia

Olarizun izango da egun handia ekainaren 15ean, zortzi ikastolek bat eginda, eta urte osorako egitaraua ere izango du. Azken edizioetan egin duten bezala, Araba Euskaraz urtea aurkeztu dute Gasteizen. Jaia ekainaren 15ean izango da, Gasteizko Olarizun, baina urteko ekitaldiei urriaren 18an emango diete hasiera, Bastidan. Izan ere Arabar Errioxako Bastida ikastola laguntzeko egingo da hurrengo Araba Euskaraz. […]

Read More… from Bastida ikastola laguntzeko egingo da Arabako ikastolen aldeko 2025eko jaia

Zabalik da Gipuzkoako Gazteak Auzolanean programan parte-hartzeko deialdia

Egitasmo honen bidez, gazteei proiektu kolektiboak garatzeko laguntza eskaini nahi zaie. 18 eta 30 urte arteko gazteek urriaren 25era arte aurkeztu ditzakete haien proiektuak. Proiektu kolektibo bat sortu eta garatu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei babesa emateko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gazteak Auzolanean diru-laguntza-programaren edizio berri abiatu du aurten ere. Hala, sustatzaileek […]

Read More… from Zabalik da Gipuzkoako Gazteak Auzolanean programan parte-hartzeko deialdia

Tabakalerak online erreserba-sistema berria jarri du abian eta Makusi artxibo-plataforma berritu du

Zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzea dute helburu bi berrikuntza hauek. Tabakalerak zerbitzu eta baliabideetarako sarbidea hobetzeko online erreserben sistema berria martxan jarri du eta Makusi artxibo-plataforma berritu du. Baliabide hauekin, Donostiako zentroak beste urrats bat eman du bere zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzeko eta esperientzia azkarragoa eta eraginkorragoa eskaintzeko konpromisoan. Online erreserba-sistema berriari dagokionez, eskuragarri dauden baliabide […]

Read More… from Tabakalerak online erreserba-sistema berria jarri du abian eta Makusi artxibo-plataforma berritu du

Euskal Zine Bilera urriaren 16tik 21era egingo da Lekeition

Belaunaldi berriak ikus-entzunezkoen alorrera gehiago hurbiltzea da aurtengo edizioaren asmoa. Proiekzio, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor desberdinak landuko dira. Beste urte batez, Ikusgarri zinema aretoak ateak irekiko dizkio Lekeitioko Euskal Zine Bilerari, zehazki urriaren 16tik 21ra bitartean. Egun horietan zehar euskal ikus-entzunezkoen proiekzioak, zinegileekin solasaldiak, tailerrak eta sorpresaren bat ere izango da bertan. […]

Read More… from Euskal Zine Bilera urriaren 16tik 21era egingo da Lekeition