Gipuzkoan Gazte Tour 2025 Errenterian izango da asteburu honetan

Ostiralean, 18:00etan, Jose Ballesteros dantzariak Masterclass bat emango du. Eta larunbatean, lau kontzertu izango dira 19:00etatik aurrera. Gipuzkoan Gazte Tour 2025 programak Errenterian izango du geldialdi berriaren eszenatokia asteburu honetan. Dantza, musika urbano eta tokiko gazte talentua uztartuko dira ekimen honetan. Ostiralean, 18:00etan, Dantzagunean izango da Dance Masterclass saioa Jose Ballesterosen eskutik. Home Dance Studion hasi […]

Read More… from Gipuzkoan Gazte Tour 2025 Errenterian izango da asteburu honetan

ETS taldeak ‘Konkista’ diskoa aurkeztuko du azaroaren 30ean Gasteizen egingo duen ekitaldi intimo batean

Lan berria bizitzaren irudikapen zintzoa da, kontraesanez eta anbibalentziaz betea. Kaos emozionaletik sortutako diskoa da, barneko konkista baterantz aurrera egiteko ditugun orbainak ulertzen saiatzen dena. ETS taldea azken lana argitaratu zuenetik hiru urtera eta agertokietara igo gabe egon eta urtebetera itzuliko da Konkista izeneko disko berriarekin. Orain arteko “proiekturik pertsonalena eta abangoardistena” izango dela diote […]

Read More… from ETS taldeak ‘Konkista’ diskoa aurkeztuko du azaroaren 30ean Gasteizen egingo duen ekitaldi intimo batean

ZuNonHanDA! azoka ibiltaria azaroaren 17tik abenduaren 4ra izango da

Euskal Herriko 19 liburu saltokitara helduko da eta, bertan, 22 liburu aurkeztuko dituzte idazleek.  Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea eta sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena eta, helburu horretan sakontzeko asmoz, aurten, Azoka bera baino lehenago antolatzea erabaki dute antolatzaileek, […]

Read More… from ZuNonHanDA! azoka ibiltaria azaroaren 17tik abenduaren 4ra izango da

Nafarroako Antzerki Eskolak Lehen Hezkuntzako ikasleentzako antzerki-lantegiak emango ditu Iruñean

Programa jolas dramatikoko eta dramatizazioko programazio didaktiko baten inguruan ardazten da. Jarduera eskola-ordutegian izango da: 50 minutu iraungo du, eta antzerkia oinarri hartuta Lehen Hezkuntzako curriculumean ezarritako edukia jorratuko da. Ikasturte honetan ere, Lehen Hezkuntzako 1. eta 5. mailako ikasleentzako antzerki-lantegiak antolatuko ditu Iruñeko Udalak, dramatizazioan oinarritutako hezkuntza-proposamen pedagogiko gisa. Programa jolas dramatikoko eta dramatizazioko […]

Read More… from Nafarroako Antzerki Eskolak Lehen Hezkuntzako ikasleentzako antzerki-lantegiak emango ditu Iruñean

‘Kutxatu Gasteiz’, ‘Bizitza baten koplak’, ‘Garun Null’, ‘Akerra Marioker’ eta ‘Doluak’ Gazte Sortzaileak bekarako aukeratuak

Saridunek 4.000 euro arteko diru-laguntza jasoko dute, eta prozesu osoa euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute. Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria Zerbitzuek 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gazte Sortzaileak Bekarako aukeratutako proiektuak eman dituzte ezagutzera. Hamaikagarren edizio honetan, hamabi gaztek hartu dute parte, eta guztira hamaika proiektu aurkeztu dituzte. Kutxatu Gasteiz da hautatuetako bat. […]

Read More… from ‘Kutxatu Gasteiz’, ‘Bizitza baten koplak’, ‘Garun Null’, ‘Akerra Marioker’ eta ‘Doluak’ Gazte Sortzaileak bekarako aukeratuak

Femias Kolektiboaren ‘Ahotsak AA(r)entzat’ proiektuak irabazi du Loraldiaren Sormen Digitaleko Beka

Proiektu interaktibo honetan, publikoak bere ahotsa erabiliko du adimen artifizial bati euskal kulturaren inguruko ikuspegi estereotipatua deseraikitzen laguntzeko. Femias Kolektiboaren Ahotsak AA(r)entzat proiektuak irabazi du Loraldia Sormen Digitala Bekaren laugarren edizioa. Epaimahaiak bereziki baloratu du “proposamenaren izaera berritzailea, kritikoa eta parte-hartzailea, euskal kultura garaikidearen eta teknologiaren arteko elkarrizketan mugarri berri bat jartzen baitu”. Aurreko edizioetan bezala, […]

Read More… from Femias Kolektiboaren ‘Ahotsak AA(r)entzat’ proiektuak irabazi du Loraldiaren Sormen Digitaleko Beka

‘Bazen behin’ erakusketa, Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko Kultur Etxera

Proposamen honen helburua irakurzaletasuna sustatzea da, eta, aldi berean, haur eta gazte literaturan lan egin duten euskal idazleen ekarpena aitortzea. Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko areto berrira garraiatutako Bazen behin bildumak formatu handiko piezak bildu eta, bide batez, liburuak bisitarien eskuetan jarriko ditu azaroaren 17tik abenduaren 31ra bitartean. Erakusketan, euskal idazle ezagunen lanak ikusi ahal […]

Read More… from ‘Bazen behin’ erakusketa, Bilboko Metroko geltokietatik Donostiako Okendoko Kultur Etxera

Artium Museoak Raquel eta Aixiba Koroma hartuko ditu larunbatean, familientzako Amarauna programaren barruan

Dantzariek lantegi bat gidatuko dute 8 urtetik gorako haurrentzat. Gasteizko Artium Museoak Raquel Koroma eta Aixiba Koroma dantzariak hartuko ditu larunbatean, azaroak 15, arratsaldeko 17:00etan, Amarauna familientzako programaren edizio berri batean. Biek Dancehall, dantza familian! dantza urbanoen lantegia gidatuko dute Museoan. Bertan, familiak gonbidatuko dituzte parte hartzera eta hizkuntza eszeniko urbanoak ezagutzera. Amaraunaren jarduera guztiak […]

Read More… from Artium Museoak Raquel eta Aixiba Koroma hartuko ditu larunbatean, familientzako Amarauna programaren barruan

Gozategi, Neomak, Nafarroa 1512 edota Bisaiak taldeak izango dira Atarrabian egingo den Aske jaialdian

Eskaintza berezien ostean, kartela iragarrita, 35 euroren truke eskuratu ahal izango dira sarrerak jaialdiaren webgunean: askejaialdia.eus. Hamabost taldek osatuko dute Aske jaialdiaren lehen edizioaren soinu-banda: Merina Gris, Neomak, Hazas, Gozategi, Kaparrak, Janus Lester, Nafarroa 1512, Streetwise, Juantxo Skalari, The Clayton, Chuleria, joder!, Dodosound, Marte Lasarte, Bisaiak eta Sustrai Berriak. Genero anitzak eta talde euskaldun gazte […]

Read More… from Gozategi, Neomak, Nafarroa 1512 edota Bisaiak taldeak izango dira Atarrabian egingo den Aske jaialdian

Bulego taldea agertokietara itzuliko da 2027ko martxoaren 6an, Bilbon

Sarrerak azaroaren 13tik (goizeko 10:00etan) aurrera egongo dira salgai Bulego komunitateko kideentzako. Azaroaren 14tik (10:00etan) aurrera, berriz, gainerako zale guztientzat. Asteburu honetan, Bilboko Euskalduna jauregian, sarrera guztiak agortuta, emandako hiru kontzertuekin eta Iruñeko Baluarten urriaren 19an eskainitako kontzertuarekin amaituko den bira historikoaren ondoren, Bulegok 2027an itzuliko dela iragarri du. Azkoitiako taldeak kontzertu bakarra eskainiko du, 2027ko […]

Read More… from Bulego taldea agertokietara itzuliko da 2027ko martxoaren 6an, Bilbon