Topaketak kulturgile eta programatzaileen artean sinergiak sortzea du helburu. Seigarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du. Aurten egitasmo hau azaroaren 26an eta 27an antolatuko da Durangoko bi espaziotan: Bizenta Mogel bibliotekan eta Plateruenan. Bertan parte hartzeko inskripzioa martxan dago www.durangokoazoka.eus webgunean; sortzaileek urriaren 8tik 18ra arteko epea izango […]
Kategoria: Nabarmenduak
‘Nestor Basterretxea eta San Telmo Museoa. Bilduma baten loturak’ proposamenarekin bat egingo du San Telmok artistaren jaiotzaren mendeurrenaren harira
Donostiako San Telmo Museoak Basterretxearen unibertso sortzailearen zati bat bere bilduma iraunkorrarekin lotutako begirada baten bidez aztertzen duen erakusketa proposamen bat eskainiko du. Nestor Basterretxearen jaiotzaren ehungarren urteurrenarekin (1924-2014) bat eginez, Donostiako San Telmo Museoak bere erakusketa iraunkorreko hainbat piezaren eta euskal artistaren obra esanguratsuen hautaketa baten arteko elkarrizketazko ibilbide bat eskainiko du. Miren Vadillok […]
Bilboko Foru Liburutegiak palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiago jarri ditu ikusgai
Erakusketak euskararen eta sorkuntza artistikoaren batasuna jasotzen du, hitzak arte bihurtuz. Bilboko Foru liburutegiko Areto Nagusiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa irekiko du gaurtik, urriak 7, aurrera. Markos Gimenok euskaraz idatzitako palindromoetatik sortutako berrogeita hamar kartel baino gehiagok osatzen dute erakusketa hau. Kartel horietako batzuk Gimenok berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionandiaren lanari esker haren lagun […]
Esti Markezek ‘ Ondoan ez izatea’ kanta aurkeztu du, disko berria izango denaren aurrerapena
Abestiak betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruz hitz egiten du. Esti Markez Aiako abeslariak datorren urriaren 18an argitaratuko du Atenporal izeneko diskoa eta lan honen aurrerapen kantu gisa Ondoan ez izatea izenekoa aurkeztu du gaur. Abestiak betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruz hitz egiten du. Josu Ervitik ekoiztu du Ondoan ez izatea, eta Ianire Aranzaberen (Esanezin) kolaborazioa […]
Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute urriaren 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian
Sormena eta kulturarekin lotutako 25 emakume sortzaile bizkaitarrek parte hartuko dute mahai inguruez eta emanaldi ezberdinez osatutako egitarauan. Kultura sektorean genero berdintasuna sustatzea eta lurraldeko emakume artista eta sortzaileen talentua eta sormena agerian jartzeko asmoz, Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa (BEST) egingo dute urriaren 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Antolatzaileen esanetan, “BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian […]
Bigarren Irakurketa dramatizatua larunbatean izango da Lezon
Aurkeztutako 20 lanetatik epaimahaiak aukeratutako 6 finalisten lanak dramatizatuko dituzte. Kalitate maila altukoak guztiak: Ainhoa Mariezkurrena, Galder Perez, Hegoa Alvarez, Jokin Oregi, Goiz Eder Iturain eta Pedro Jose Zabalza. Joan den urteko irakurketa dramatizatuen arrakastaren ondoren, bigarren edizioak izango dituen osagaiak aurkeztu dituzte. Gainera, antolatzaileen esanetan, “osagai horiek azpiegituretan, programan eta aurkeztu diren antzezlanen kalitatean […]
Read More… from Bigarren Irakurketa dramatizatua larunbatean izango da Lezon
[Bideoa] Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika
Irene Arrarats eta Maialen Catalan itzultzaileek Atef Abu Saif palestinarraren ‘Gazako egunerokoa’ euskarara ekarri dute Berria, Elkar eta Jakinen eskutik. Aleka bildumaren barruan ikusi du argia Gazako egunerokoa liburuak eta gaur aurkeztu dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin duten prentsaurrekoan. Egilea Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara […]
Read More… from [Bideoa] Atef Abu Saif palestinarrak idatzitako infernu baten kronika
Euskal Aktoreen Batasunak 2024ko Besarkada sariak banatu ditu
Antzerkian, Olatz Ganboak eta Kepa Errastik jaso zuten saria. Telebista arloan, berriz, Itziar Atienza eta Gorka Otxoa saritu zituzten. Zinema arloan, azkenik, Ane Gabarainek eta Eneko Sagardoyk jaso zuten sari bana. Euskal Aktoreen Batasunak bi urtean behin antolatzen duen (EAB) Besarkada sariak banatzeko ekitaldia antolatu zuen bart Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hogeigarren edizio honetan ere […]
Read More… from Euskal Aktoreen Batasunak 2024ko Besarkada sariak banatu ditu
Nestor Basterretxea artista omenduko dute Donostiako Tabakalera zentroan
Egitaraua bihar, urriak 4, hasiko da, Gentzane Martinez de Osabak eta Alexander Garcia de Vicuñak zuzendutako Señales de vida: Nestor Basterretxea dokumentalaren emanaldiarekin.77 minutu irauten duen lan luze honek artistaren bizitza eta lana aztertzen du. Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak Nestor Basterretxea artista polifazetikoa (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) omendu nahi dute bere jaiotzaren […]
Read More… from Nestor Basterretxea artista omenduko dute Donostiako Tabakalera zentroan
Estibaliz Lizasok eta Pol·len edicions-ek Etxepare Itzulpen Saria irabazi dute Uxue Alberdiren ‘Kontrako eztarritik’ katalanera itzultzeagatik
Epaimahaiak nabarmendu duenez itzulpena itzulpena “zentzu guztietan aparta” da. Sari honekin itzultzaileek itzalean egindako lana eta argitaletxeek euskarazko literatura itzultzearen alde egindako apustua aitortu nahi dute antolatzaileek. Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren ‘Kontrako eztarritik’ (Susa) saiakeraren katalanezko edizioak 2024ko Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria irabazi du. Estibaliz Lizasok (Tolosa, 1984) itzuli du lana euskaratik […]
