Mugaldekoak taldea eta Gotzon Barandiaran izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Bi emanaldiak gaur eta bihar izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia antzokiko club aretoan. Sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenarekin eta antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan, goizeko 11:30etik aurrera. Kartela Maite Mutuberria ilustratzaileak egin du. Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi emanaldi antolatu […]

Read More… from Mugaldekoak taldea eta Gotzon Barandiaran izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Patxi Juaristi EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko ikasleak Araiako gaztelua berreraiki du ikus-entzunezko batekin

Bideoa interpretazio panel batean txertatuko da, Araiako gazteluan bertan. Haren bitartez, panelean integratutako QR kode bat erabiliz, gazteluan barrena bidaiatu ahal izango dute bisitariek. Patxi Juaristi Azkue Euskal Herriko Unibertsitateko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko ikasle egresatuak dibulgaziorako bideo bat sortu du Master Amaierako Lanean (MAL). Egiteko horretan, EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) kalkulu zientifikorako superordenagailua baliatu […]

Read More… from Patxi Juaristi EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko ikasleak Araiako gaztelua berreraiki du ikus-entzunezko batekin

Gasteizko Principal Antzokiak ateak itxiko ditu ‘Udako Oroimenak’ kontzertuarekin

Fernando Velazquez konpositoreak zuzendutako eta egokitutako ikuskizuna eskainiko dute hilaren 31n, 20:30ean. Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Iñigo Etxezarreta eta Josune Arakistain abeslari eta musikariek hartuko dute parte orkestrarako egokitutako ikuskizun honetan. Gasteizko Principal antzokiak ateak itxiko ditu egun batzuk barru zaharberritze-lanei hasiera emateko. Aurretik, baina, agur esan nahi diote eta Udako Oroimenak zuzeneko berezia eskainiko […]

Read More… from Gasteizko Principal Antzokiak ateak itxiko ditu ‘Udako Oroimenak’ kontzertuarekin

Pantxix Bidart hautatu dute Nekatoenea literatura sorkuntza egonaldirako

Hazparneko musikari, kantari eta konpositore eta idazlea Hendaiako Nekatoenea etxean egongo da urrian eta azaroan, eta Pasaiako Hugoenean azaroan eta abenduan. Bi egonaldi hauen bitartean, topaketak antolatuko dira, Bidarteren lana deskubritzeko parada eskaintzeko. Hamalaugarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen […]

Read More… from Pantxix Bidart hautatu dute Nekatoenea literatura sorkuntza egonaldirako

[BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Aurtengoan, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak, berriz, bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin, eta hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesua erakusteagatik. Euriak euri, atzo Elizondon egin zuten Baztandarren Biltzarrak meteorologiaren gainetik dagoela erakutsi zuen. Jende andanaren aurrean, Baztan bailara osatzen duten hamabost herrietako orgak xehetasun osoz apainduta, […]

Read More… from [BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

EHUko ikerketa baten arabera, metaforak interpretatzeko gaitasuna 6 urterekin garatzen da erabat

Adin txikiagoetan badute nolabaiteko intuizioa irudizko adierei antzemateko, baina haien gaitasuna ez dago erabat garatuta. Ondorio horiek lortzeko modu berriak erabili ditu EHUko ikertzaile Isabel Martinek, irudiak hautatzeko metodologiak eta begi-mugimenduen jarraipena egitekoak konbinatuta. Euskal Herriko unibertsitateko Lindy Lab ikerketa-taldeak 3 eta 9 urte bitarteko 80 haurrekin egindako azterlan batek ondorioztatu du metaforen erabateko interpretazioa […]

Read More… from EHUko ikerketa baten arabera, metaforak interpretatzeko gaitasuna 6 urterekin garatzen da erabat

Baztandarren Biltzarrak Elizondoko kaleak hartuko ditu igandean

Orga apainduak izaten da bestaren muina, hauetan herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak udalaren, gobernuaren eta herritarren aitzinean agertzeko; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko erabiltzen baitira. “Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, “baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”… horixe erantzuten dute bailarako haurrek Baztandarren Biltzarra zer […]

Read More… from Baztandarren Biltzarrak Elizondoko kaleak hartuko ditu igandean

Larunbatean izango da San Telmo Gaua Donostian

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere 20:30tik 24:00etara izango da museoan sartzeko sarrera doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, musikarekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin. Aurten, gainera, Badok.eus atariak egun horretarako propio osatutako musika zerrendak gaua girotuko du. Irekiera berezi honekin, datorren larunbatean, uztailak 20, Donostiako San Telmo museora gauez eta dohainik etortzeko aukera izango du […]

Read More… from Larunbatean izango da San Telmo Gaua Donostian

Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 13tik 15era, Oiartzunen

Errezitalak, performance parte-hartzaileak, hitzaldiak eta bazkari herrikoia antolatuko dituzte egun horietarako. Orain arte Oiartzungo Arte Egunak ekimenaren barruan antolatu izan dute Poesia Eguna, baina aurten, egitasmoak itxuraldatu du eta egun bakarreko ekimena izan beharrean, hiru egunekoa izango da. Bertan, errezitalak, performance parte-hartzaileak, hitzaldiak eta bazkari herrikoia antolatuko dituzte. 1545 argitaletxeak, Metrokoadroka kolektiboak, Hitzen Lihoak, Oiartzungo […]

Read More… from Poesia Egunak egingo dituzte irailaren 13tik 15era, Oiartzunen