Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Hamabost bat argitaletxe eta elkarte beren ekoizpenekin azokako mahaietan egongo dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Azaroaren 30ean, igandea, Loraldiberri liburu eta disko azokaren laugarren edizioa izango da Urruñako herriko plazako elizaren parean (euria egingo balu Posta gelako goiko solairuan). Urrunaga elkartea ari da antolaketa lanetan Berttoli elkartearekin batera. Azaldu dutenez, “XIX. mendearen amaieran euskal kulturaren […]

Read More… from Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Poesia Kaia jaialdia bihar abiatuko da Lezon

Bi hitzorduk osatuko dute jaialdia: bihar, Mugako poetika izeneko solasaldi poetikoa izango da Jokin Muñoz eta Maddi Muñozen eskutik, Kultura Aretoan. Larunbatean, berriz, poesia errezitaldia antolatu dute Berta Piñan, Rakel Pardo eta Sara Uribe-Etxeberriarekin, Gezala Auditoriumean. Azken saio hau amaitzean Oiasso boskoteak Mozarten K.581 sinfonia interpretatuko du. Poesia Kaia jaialdiaren bosgarren edizioa, azaroaren lehen astean egingo da […]

Read More… from Poesia Kaia jaialdia bihar abiatuko da Lezon

Algaraka bakarrizketa gau handi bat izango da abenduaren 19an, Bergaran

Izen-ematea azaroaren 11ra arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi duenak, 2-3 minutuko bideoa bidali beharko du komunikazioa@algaraka.eus helbidera. Jardun Euskara Elkarteak, Goiena Komunikazio Taldeak eta Bergarako Udalak Algaraka Bakarrizketa Gaua antolatu dute elkarlanean. Hitzordua abenduaren 19an izango da Bergarako Seminarixoan. Euskarazko ahozkotasuna, umorea eta sormena sustatzeko helburuarekin jaio zen Algaraka proiektuak bigarren edizioa izango […]

Read More… from Algaraka bakarrizketa gau handi bat izango da abenduaren 19an, Bergaran

‘Ikimilikiliklik Vol.2’ ikuskizuna, zubi artistiko bat duela 50 urteko abangoardia eta egungo sorkuntzaren artean

Jatorrizko Ikimilikiliklik-en oinarritutako sorkuntza berria aurkeztu du Loraldiak. “Ez da omenaldi bat, berpizte bat baizik. Jatorrizko lanaren espiritu berritzailea bereganatu eta gaur egungo lengoaia eszenikora ekartzen du”. Loraldia elkarteak Ikimilikiliklik Vol.2 ekoizpen propioa aurkeztu du, duela 50 urte Mikel Laboak, Artze anaiek eta Jose Luis Zumetak sortutako Ikimilikiliklik mugarriarekin elkarrizketa zuzena proposatzen duen ikuskizuna. Edurne […]

Read More… from ‘Ikimilikiliklik Vol.2’ ikuskizuna, zubi artistiko bat duela 50 urteko abangoardia eta egungo sorkuntzaren artean

Azaroaren 25ean eta 26an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Programatzaileek hilaren 21era arte izango dute izena emateko aukera, durangokoazoka.eus webgunean. Zazpigarren urtez Durangoko Azokak DA! PRO sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du azaroaren 25ean eta 26an. Musika eta familia ikuskizunak eskaintzen dituzten sektoreko sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkargunea izango da. Bertan, aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dute, etorkizunerako lankidetza aukerak bultzatzeko […]

Read More… from Azaroaren 25ean eta 26an egingo da DA! PRO, sortzaileentzako topagune profesionala, Durangon

Zinegin euskal zinemaldia azaroaren 20tik 23ra egingo dute, Hazparnen

Jone batzuetan, Karmele, Akelarre, Uxinak, Faisaien irla edota Enara filmak proiektatuko dituzte, besteak beste. Ipar Euskal Herrian euskal zinemaren erakusleihoa izateko helburuarekin, udazken honetan ere Hazparneko Zinegin festibala antolatu dute Eihartzea kultur etxeak, Haritz Barne zinema-gelak eta Ttattola gaztetxeak elkarlanean. Jaialdiaren hamalaugarren edizioa hilaren 20tik 23ra egingo da eta estreinatu berri diren euskal filmak proiektatuko dituzte “euskal […]

Read More… from Zinegin euskal zinemaldia azaroaren 20tik 23ra egingo dute, Hazparnen

Junkal Lertxundik eta Maider Leturiagak ‘Eraman nazazu zurekin’ haurrentzako album ilustratua kaleratu dute

Zaintzaz eta elkarbizitzaz mintzo den proposamen iradokitzailea argitaratu dute. Junkal Lertxundi idazleak eta Maider Leturiaga ilustratzaileak ‘Eraman nazazu zurekin’ haurrentzako album ilustratua kaleratu dute 1545 argitaletxearen eskutik. Pentsatu al duzu inoiz maskota bat hartzea? Galdera xume batetik abiatuta, testuak eta irudiek zentzu bikoitzeko jolasa proposatzen diote irakurleari, zaintzaz eta elkarbizitzaz mintzo den proposamen iradokitzaile honetan. Bukaerara iritsita, […]

Read More… from Junkal Lertxundik eta Maider Leturiagak ‘Eraman nazazu zurekin’ haurrentzako album ilustratua kaleratu dute

Artium Museoak Marwa Arsanios artistaren ‘Lurrak ez du jaberik izango’ bakarkako erakusketa zabalduko du ostiralean

Erakusketaren harira, hiru jarduera antolatu dituzte astebururako: artistaren eta Agustin Perez Rubio erakusketaren komisarioaren arteko topaketa, bertso-saio bat eta hitzaldi bat. Gasteizko Artium Museoak Marwa Arsanios jatorri libanoarreko artistaren (Washington. KD, 1978) Lurrak ez du jaberik izango erakusketa aurkeztuko du ostiral honetan, azaroak 7, eta aurkezpen honen baitan, hainbat jarduera antolatu dituzte asteburuan zehar. Ostiralean, […]

Read More… from Artium Museoak Marwa Arsanios artistaren ‘Lurrak ez du jaberik izango’ bakarkako erakusketa zabalduko du ostiralean

61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko prozesua zabalik da

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 21era arte izango dute izena emateko epea zabalik. Donostiako Jazzaldiak azken urteotan euskal Jazz taldeen alde egindako apustua berretsi du, eta horretarako, 2026ko uztailaren 22tik 26ra egingo den jaialdian parte hartzeko hainbat bide eskainiko ditu. Hain zuzen ere, Jazzaldiak hamar emanaldi erreserbatu ditu hautaketa-prozesuaren bidez aukeratuko diren tokiko taldeentzat. Hautaketa […]

Read More… from 61. Jazzaldian arituko diren tokiko taldeak hautatzeko prozesua zabalik da

Bihar abiatuko da ‘Badabil’ bideopodkastaren hirugarren denboraldia

Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kulturari eta sorkuntzari lotutako gaiak jorratuko dira euskal sortzaileen ikuspegitik abiatuta. Aurreko urteetako arrakastaren ostean, bueltan da aurten ere Badabil bideopodkasta. Azaroaren 4an estreinatuko da hirugarren denboraldia eta, orain arte bezala, Durangoko Azokaren testuingurua baliatuta, kulturari eta sorkuntzari lotutako gaiak jorratuko dira euskal sortzaileen ikuspegitik abiatuta. Horretarako, aurreko denboraldietan bezala, Amets […]

Read More… from Bihar abiatuko da ‘Badabil’ bideopodkastaren hirugarren denboraldia