Gazte eta helduentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du lehen aldiz Zornotzan

Lehiaketa Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu da, eta helburua da gazte zein helduen artean euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna piztea. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 8ra arte izango dute lanak aurkezteko aukera. Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Zornotzako Ipuin Laburren Lehiaketa’ abiarazi du Udalak. Euskarazko ipuin laburren lehiaketaren lehen edizioa izango da eta gazteei zein […]

Read More… from Gazte eta helduentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du lehen aldiz Zornotzan

‘Gorputzaren Atzean’ egitasmoak 2050. urteko Euskal Herrira bidaliko du ikuslea Bilboko Loraldia Festibalean

Martxoaren 6an taularatuko da Alondegian. Gorputzaren Atzean artearen zenbait diziplina eta mundu digitaleko zenbait alor elkartzen dituen proiektua da. Ingurune digitalean sormena bultzatzea du helburu. Loraldia Festibalak 25 jarduera baino gehiago antolatu ditu hamargarren edizioaren programazioaren baitan Bizkaia, eta Bilbo, euskal kulturaz zipriztintzeko asmoz. Ekintza horien artean aurtengo ediziorako propio sortutako piezak daude eta Gorputzaren […]

Read More… from ‘Gorputzaren Atzean’ egitasmoak 2050. urteko Euskal Herrira bidaliko du ikuslea Bilboko Loraldia Festibalean

Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza izango dira Poetika zikloaren urteko lehen topaketan

Bihar izango da emanaldia arratsaldeko 19:00etan. Aurten ere izango du segida Poetika zikloak Donostian. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen den irakurketa poetiko multzoa da, Jon Obesok eta Jose Luis Padronek koordinatuta eta Musikenek lagunduta. Orotara lau errezitaldi izango dira; aurretik, espezialistak aurkezpena egingo dute, gonbidatutako egilearen testuingurua eta poesiazko errealitatea kokatzen laguntzeko. Ikasle instrumentistek ere […]

Read More… from Iñaki Irazu eta Jabier Muguruza izango dira Poetika zikloaren urteko lehen topaketan

Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxeak DOKA Kafe Antzokiak programatutako hainbat kontzertu eskainiko ditu

Apirilaren 26an Herenegun, Mugan, Indabe eta Ithaka taldeak izango dira Intxaurrondoko oholtzan gaueko 20:30ean. Apirilaren 27an, berriz, Anestesia eta Goma-2ren txanda iritsiko da gaueko, 21:15ean, eta, amaitzeko, maiatzaren 3an Kerobia eta Bi Zaldi taldeek zuzenekoa eskainiko dute 21.30ean. Kontzertuetarako sarrerak bihar, otsailak 20, jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera www.doka.eus webgunean. 2023ko urte amaieran, Donostiako Antigua […]

Read More… from Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxeak DOKA Kafe Antzokiak programatutako hainbat kontzertu eskainiko ditu

Administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonentzat euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du AEK-k

Herritar guztiek euskara doan ikasi ezin dutela salatzeko asmoz, Paperezko bizitzak ipuin lehiaketa ere aurkeztu dute Irunen egin duten ekitaldian. Lehiaketan parte hartu nahi duenak administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonen egoeraren inguruko kontakizun laburra euskaraz osatu beharko du. AEK-k Hizkuntzak mugarik gabe ekimena egin da Irunen, Korrika hasiko den hirian. Bertan,  Paperezko bizitzak izeneko adierazpena […]

Read More… from Administratiboki egoera irregularrean dauden pertsonentzat euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du AEK-k

Irulegiko Eskua Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute

K.a. I. mendearen hasiera aldeko data du, eta euskaraz idatzitako eta orain arte ezagututako lehen dokumenturik zabalena eta osoena da. Irulegiko Eskua Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak, Ondasun Higigarri gisa. Azaldu dutenez, “pieza k. a. I. mendearen hasierakoa da, eta euskaraz idatzitako eta orain arte ezagututako lehen dokumenturik zabalena eta osoena da, erabat […]

Read More… from Irulegiko Eskua Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute

‘Kultur izpiak’ programa aurkeztu dute Azpeitiko Ikasberri ikastolako ordezkariek

Aurtengo Kilometroak Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba ari da antolatzen. Urriaren 6an izango da Gipuzkoako Ikastolen jai handia. Aurretik, baina, Kultur izpiak programa abiatuko dute. Ekintzak diseinatzerako orduan antolatzaileek Kilometroak 2024en hiru ardatzak hartu dituzte kontuan: euskara, kulturartekotasuna eta aniztasuna, eta herrigintza. Prentsaurreko batean, azken hiru hilabeteetan herriko eta herriz kanpoko eragileekin egindako lanketaren emaitza aurkeztu […]

Read More… from ‘Kultur izpiak’ programa aurkeztu dute Azpeitiko Ikasberri ikastolako ordezkariek

1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu du Oiartzunen

Adin guztietako literaturazaleentzat egitarau oparoa antolatu dute otsailaren 21etik martxoaren 3ra. 1545 argitaletxeko kideek Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu dute otsailaren 21etik martxoaren 3ra bitartean. Adierazi dutenez, “Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diogu guk orain, literatura arnasgune izan nahi duen Oiartzun herritik”. Horretarako, adin guztietako […]

Read More… from 1545 argitaletxeak Literatura Plazara ekimenaren bigarren edizioa antolatu du Oiartzunen

Historiak baztertutako emakume artista lehen lerrora

Nisa Goiburu euskal margolari eta eskultoreak Donostiako Arteuparte galerian solasaldi performatibo bat eskainiko du bihar, 19:30ean, Aitor Azurki kazetariarekin batera. Artista ahaztu honek mende erdi bat baino gehiagoko ibilbidea du egina: GAUR taldearen inguruan hasi zen 1966an, Oteizaren eta Basterretxearen laguna izan zen eta erakusketak antolatu zituen Japonia, Ameriketako Estatu Batuak, Ingalaterra edo Frantziako galerietan.  […]

Read More… from Historiak baztertutako emakume artista lehen lerrora

Marte Lasarte taldea sortu dute Pello Armendarizek eta Borja Antonek

Bikoak Basamortua aurrerapen kanta aurkeztu du. Lagun zahar eta berriek hartu dute parte abesti honetan: Jon Badi (North Waves Sound), Haritz Harreguy, grabaketan eta nahasketan; Victor Garcia, masterizazioan eta Alex Alonso eta Olatz Salvador, baterian eta koroetan. Hamabost urteren ondoren, iaz esan zuen agur Skakeitan taldeak. Bertako taldekide izan ziren urte askoan Borja Anton gitarra […]

Read More… from Marte Lasarte taldea sortu dute Pello Armendarizek eta Borja Antonek