Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia zendu da

Musikari basauriarra egun batzuk pasatzen ari zen Mexikon eta bat-batean hil zen. Caballerok hogei urte eman zituen Gatibu taldearekin 2022an taldea uztea erabaki zuen arte. Gaur egun Peatones taldean ari zen. Mikel Caballero baxu jotzailea zendu zen ostiralean bihotzekoak jota, 57 urte zituela. Basaurikoa egun batzuk pasatzen ari zen Mexikon eta bertan hil da. Caballero […]

Read More… from Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia zendu da

‘Mikel Laboa… izan liteke konstelazio, izan gabe izar…’ erakusketa paratu dute Bilboko Bizkaia Aretoan

Erakusketa Mikel Laboaren bizitza, ahots eta musikari egindako omenaldia da, bere heriotzaren 15. urtemugan. Euskal Herriko Unibertsitateak, Mikel Laboa Katedraren eskutik, EHUkultura, eta Loraldiarekin batera, Mikel Laboa …izan liteke konstelazio, izan gabe izar… izeneko erakusketa aurkeztu dute gaur, Bizkaia Aretoan. Mostra otsailaren 5etik 29ra bitartean egongo da zabalik Bizkaia Aretoko Axular aretoan. Erakusketa Mikel Laboaren […]

Read More… from ‘Mikel Laboa… izan liteke konstelazio, izan gabe izar…’ erakusketa paratu dute Bilboko Bizkaia Aretoan

Euskaltegietarako 23. Korrikari buruzko unitate didaktikoak kalean dira

Korrikaren historian bidaia egitea proposatzen dute, besteak beste. AEK-k eta Korrikak 23. edizioa ardatz duten unitate didaktikoak aurkeztu dituzte gaur, Amaia Lopez de Luzuriaga eta Joseba Irazabal egileekin batera. Aurkezpena Altsasuko Itsasi AEK euskaltegian egin dute. Aurrena, unitate laburrak topatuko ditugu webgunean. Azaldu dutenez, “albiste motzak dira, edizio honetako kanta aitzakiatzat hartuta, Korrika badatorrela iragartzekoak”. […]

Read More… from Euskaltegietarako 23. Korrikari buruzko unitate didaktikoak kalean dira

Donostiako Okendo Kultur Etxeak ‘Abalos, bizitza olatuen artean’ erakusketa irekiko du gaur

Jose Manuel Abalosen ibilbide artistikoa eta bizitza biltzen dituen erakusketa da. Apirilaren 8ra arte bisitatu ahal izango da. Iluntzeko 19:30ean, irekiko ditu ateak Jose Manuel Abalos marrazkilariaren erakusketak Okendo Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Zuzeneko musikak emango dio hasiera margolariaren arima jasotzen duen erakusketari: Javier Alberdik, Coral Aita Donostia abesbatzaren zuzendariak eta Ana Otxoa Pando sopranoak […]

Read More… from Donostiako Okendo Kultur Etxeak ‘Abalos, bizitza olatuen artean’ erakusketa irekiko du gaur

Bertsozale Elkarteak ‘Bapatean 2023’ bilduma plazaratu du

Liburuak 66 bertso saiotako 83 bertsoaldi dakartza, bertsoaldi bakoitzari dagokion gai, doinu izen eta ohiko informazio guztiarekin batera. Dena den, iazko plazan 350 saio grabatu ziren: orotara, eta 76 bertsolariren 653 bertso transkribatu dira. Bertsozale Elkarteak urteko bertso bilduma paperean kaleratuko du aurtengoan ere. Bertako kideek nabarmendu dutenek bazkideek doan eskuratu dezakete bilduma jada. Horretarako, […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak ‘Bapatean 2023’ bilduma plazaratu du

Aldizkari batek erakusketa forma hartu du Donostiako Tabakaleran

Donostian sortutako Many of Them argitalpen-proiektu berritzailea eta Londresen bizi den Hilary Lloyd artista elkarlanean aritu dira artearen eta aldizkariaren arteko muga konbentzionalei aurre egiten dien erakusketa sortzeko. You want it to be art and I want it to be magazine. Hilary Lloyden eta Many of Them-en arteko elkarrizketa izeneko erakusketarekin abiatuko da 2024ko programazioa […]

Read More… from Aldizkari batek erakusketa forma hartu du Donostiako Tabakaleran

Mariasun Landa Etxebeste idazleak jaso du aurtengo Berdintasunaren Emakunde Saria

Epaimahaiaren arabera, Landa aitzindaria izan da haur-literatura modernoan, emakumeen mundua ulertzeko modu berri bat islatzen duelako. Neska eta nerabeen pertsonaia ausartak eta autonomoak eraiki ditu, sentiberak baina ausartak; mundua ikuspegi harrituarekin baina jarrera kritikoarekin begiratzen duten neskak. Mariasun Landa Etxebeste idazleak jaso du aurtengo Berdintasunaren Emakunde Saria, neskato, nerabe eta emakumeen berdintasun eta duintasunari egindako […]

Read More… from Mariasun Landa Etxebeste idazleak jaso du aurtengo Berdintasunaren Emakunde Saria

Bizkaiko Taldekakorako izen-ematea otsailaren 18ra arte egongo da zabalik

Ekimenaren helburu nagusia bertsoaren ekosistema indartzea da. Kanporaketak martxoaren 15etik maiatzaren 4ra bitartean jokatuko dira, eta finalaurrekoak eta finala, berriz, maiatzaren 25ean izango dira, Eskolarteko finalarekin batera. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Taldekakoaren laugarren edizioan parte hartu nahi dutenentzako izen-ematea ireki du, eta taldeek bi astez izango dute horretarako aukera, otsailaren 18ra arte, hain zuzen. Elkarteak azaldu […]

Read More… from Bizkaiko Taldekakorako izen-ematea otsailaren 18ra arte egongo da zabalik

Artearen eta etxearen inguruko gogoeta bat proposatzen duen erakusketa ikusgai Iruñeko Ziudadelan

Hogeita hamar bat obra piktorikoz osatuta dago erakusketa. Mistoen eraikineko beheko solairuan bisitatu ahal izango da, martxoaren 17ra arte. Alfredo Sada elkarteak urtero antolatzen duen erakusketa kolektiboa inspiratzeko, artearen eta etxearen arteko harremana aukeratu du gai gisa aurtengoan. Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikineko beheko solairuan, martxoaren 17ra arte egongo da ikusgai 28 egileren hogeita hamar bat […]

Read More… from Artearen eta etxearen inguruko gogoeta bat proposatzen duen erakusketa ikusgai Iruñeko Ziudadelan

‘Negu hurbilak’ filma otsailaren 23an estreinatuko da Hego Euskal Herrian

Euskal Herriko gatazkaren amaieran kokaturiko ihesaldi baten erretratua da filma eta Jone Laspiur aktorea du protagonista nagusia. Zubietako herritarrek ere hartu dute parte aktore lanak egiten. Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da Negu Hurbilak, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Otsailaren 23an izango du estreinaldia Hego Euskal Herrian. Nafarroako Zubieta herrian burutu dituzte grabaketa lanak […]

Read More… from ‘Negu hurbilak’ filma otsailaren 23an estreinatuko da Hego Euskal Herrian