Erromintxelak, Indabe, Kalte Kolektiboa eta Lauzpabost Stand Up izango dira, besteak beste, Katapulta Tourren

Formatu txikiko musika eta arte eszenikoen programan musikako 121 proiektu eta arte eszenikoetako 28 proiektu aurkeztu dira. Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak jakitera eman ditu aukeratutako hamar taldeen izenak, baita Katapulta Tour Gipuzkoa programaren bederatzigarren edizioko nobedadeak ere. Ekimenaren asmoak dira Gipuzkoako talentuak musikaren eta arte eszenikoen esparruan balioan jartzea eta sustatzea, eta […]

Read More… from Erromintxelak, Indabe, Kalte Kolektiboa eta Lauzpabost Stand Up izango dira, besteak beste, Katapulta Tourren

Loraldiak ‘Xiberua kantu loraturik’ ikuskizuna estreinatuko du hilaren 22an, Iruñean

Emanaldi hau izango da, hain zuzen, Nafarroako Korrika kulturalaren egitarauaren ardatz nagusia. Loraldiaren zortzigarren ekoizpen propioa da, eta Iruñean estreinatu ondoren, Euskal Herriko hainbat lekutan ikusi ahal izango da. Loraldiak Xiberua kantu loraturik izeneko ikuskizuna estreinatuko du otsailaren 22an, Iruñeko Gaiarre Antzokian. Emanaldi hau izango da, hain zuzen, Nafarroako Korrika kulturalaren egitarauaren ardatz nagusia eta […]

Read More… from Loraldiak ‘Xiberua kantu loraturik’ ikuskizuna estreinatuko du hilaren 22an, Iruñean

Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Otsailaren 29ra arte egongo da epea zabalik. Berrikuntza gisa, ikusleek film-labur onena hautatzeko aukera izango dute aurtengo edizioan. Euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hala, otsailaren 29ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez. Egitasmoan aurkeztu ahal izateko filmak euskaraz sortu beharko dira, […]

Read More… from Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Aroa Arrizubietarentzat finalerdietarako bigarren txartela

Hurrengo saioa, otsailaren 11n izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean. Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte pasatu dira Arabako lehen txapelketa jokatu zenetik. Arabako Bertsozale Elkarteak azken edizioetan irudikatu zuen ibilbideari jarraituz, “Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea jokatu zen […]

Read More… from Aroa Arrizubietarentzat finalerdietarako bigarren txartela

La Encartadak industriaren historiari so egiteko aukera eskainiko du Gerardo D´Abrairaren atzera begirakoarekin

Hogei marrazki baino gehiago biltzen ditu erakusketak, eta uztailaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoak ateak irekiko dizkio industriaren iraganari begirada paregabea eskaintzen dion erakusketa bati, Gerardo D´Abraira marrazkilari bilbotar ospetsuaren obra ezezagunaren bitartez. Artista bilbotarrak 1940ko eta 1950eko hamarkadetan irudikatu zuen Euskal Herriaren indar industriala, tintaz eta akuarelaz egindako airetiko […]

Read More… from La Encartadak industriaren historiari so egiteko aukera eskainiko du Gerardo D´Abrairaren atzera begirakoarekin

Euskal ondarea ezagutzeko, ‘MuseoTIK’ plataforma aurkeztu dute

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 40 bat museo eta ondare-erakunderen objektuak, piezak, artelanak, eskutitzak edota dokumentazioa aurkitu daiteke “MuseoTIK” atarian. MuseoTIK lankidetzarako plataforma digital berria aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta EAEko 40 bat museok. Atari honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako museo eta ondare-erakunde guztien bilduma, funts, objektu eta dokumentazioa dago katalogatuta eta digitalizatuta. Lan hori oinarritzat […]

Read More… from Euskal ondarea ezagutzeko, ‘MuseoTIK’ plataforma aurkeztu dute

Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten

Seigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an), eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu. Lautan Hiru antzerki-jaialdiak Bilboko Zazpi Kaleetako bazterrak astinduko ditu aurten ere. Otsaileko lau ostegunetan, euskarazko antzerkia izango da nagusi hiriburuko Alde Zaharrean. Aurten, otsailaren […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten

Haur Literaturako Mikel Zarate XIV. Saria martxan

Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen dute urtero saria. Lanak apirilaren 30era jasoko dira. Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren hamalaugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatu dute saria Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Hala, lehiaketan parte hartu nahi dutenek Lehen Hezkuntzako […]

Read More… from Haur Literaturako Mikel Zarate XIV. Saria martxan

Otsailaren 8an abiatuko da 2024ko Bertsoaroa Iruñean

Denetara zazpi emanaldi izango dira, Iruñeko hainbat gunetan. Bertsoaroaren 33. edizioa ate joka dugu Iruñean. Otsailaren 8an hasi eta martxoaren 1era arte luzatuko da aurtengoan. Tartean, zazpi emanaldi izango dira, hiriko hainbat espaziotan. Urtero bezala, unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu aurtengo edizioak ere. Programazioaren baitan, lau bertso jaialdi izango dira, […]

Read More… from Otsailaren 8an abiatuko da 2024ko Bertsoaroa Iruñean

Joannes Jauregik irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogia eleberria eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2024 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Joannes Jauregi literatura kritikari eta itzultzaileak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar Fundazioak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko […]

Read More… from Joannes Jauregik irabazi du Jokin Zaitegi Saria