Lanarteak ‘Profesionalak izan ginen urtea’ bigarren liburua plazaratu du

Laineza. Kultura haragi bizitan (2022) miszelanea osatzera dator argitaratutako liburu berria, eta Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkariek Euskal Prentsaren Urte izendatu zutenaren, 1976aren, errepasoa egiten du, hemeroteka lana Antton Olariagari eta Elixabete Garmendiari egindako elkarrizketa mamitsu banarekin osatuz. Lanartea Euskararen Langile Profesionalakek Profesionalak izan ginen urtea bigarren liburua aurkeztu du gaur Donostiako Kaputxinoetan. Laineza. Kultura […]

Read More… from Lanarteak ‘Profesionalak izan ginen urtea’ bigarren liburua plazaratu du

Elena Ciordia eta Cira Cresporen Euskal Herriko 40 emakume’ liburuan oinarritutako erakusketa zabalduko dute bihar, Donostian

Apirilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da Gipuzkoako emakumeak izeneko erakusketa Aieteko Kultur Etxean. Bertan, Bizenta Mogel, Elbira Zipitria, Lourdes Iriondo edota Menchu Galen ilustrazioak, besteak beste, egongo dira ikusgai. Gipuzkoako emakumeak erakusketa Beta argitaletxearen Euskal Herriko 40 emakume irakurketa errazeko liburuan oinarrituta dago, Cira Cresporen testuekin eta Elena Ciordiaren ilustrazioekin osatua. Aieteko erakusketarako egindako […]

Read More… from Elena Ciordia eta Cira Cresporen Euskal Herriko 40 emakume’ liburuan oinarritutako erakusketa zabalduko dute bihar, Donostian

Kukai Dantzak eta Jesus Rubiok ‘Txalaparta’ ikuskizuna estreinatuko dute asteburu honetan Donostian

Taula gainean, Alain Maya, Arantza Iglesias, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Izaro Urrestarazu, Nerea Vesga, Urko Mitxelena dantzariak ikusiko ditugu Jon Maya eta Jesus Rubioren gidaritzapean. Txalaparta Kukai Dantzaren eta Jesus Rubio Gamo koreografoaren arteko elkarlanaren ondorioz sortutako ikuskizun berria da. Lantaldeak azaldu duenez, “ez du mugarik, askatasun-eremua da. Zazpi interprete errotiko dantzaren eta haiekiko ikuspegi […]

Read More… from Kukai Dantzak eta Jesus Rubiok ‘Txalaparta’ ikuskizuna estreinatuko dute asteburu honetan Donostian

Oskar Alegriaren ‘Zinzindurrunkarratz’ lanarekin abiatuko da Ikuspuntu jaialdia martxoaren 11n, Iruñean

Aurten 800 film inguruk eman dute izena, eta horien artetik aukeratu dituzte sarien lehian arituko diren hamabi film luzeak eta zortzi film laburrak. Ikuspuntu, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, martxoaren 11tik 16ra bitartean egingo dute Iruñean eta antolatzaileek hemezortzigarren edizioaren Sail Ofiziala aurkeztu dute jada. Guztira hogeita hiru film izango ditu: sarien lehian arituko diren […]

Read More… from Oskar Alegriaren ‘Zinzindurrunkarratz’ lanarekin abiatuko da Ikuspuntu jaialdia martxoaren 11n, Iruñean

EHUko HiTZ Zentroak Latxa, euskararentzako hizkuntza eredurik handiena, garatu du

Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza Teknologiako HiTZ Zentroak adierazi duenez, lehen bertsio hau funtsezkoa izango da publiko handiarentzat chatbots moduko tresnak eraikitzeko Hizkuntza-eredu handi bat, edo LLM ingelesez, adimen artifizialeko eredu bat da, giza hizkuntza ulertu eta sortzeko ikaskuntza automatikoko teknikak erabiltzen dituena, datu-multzo masiboetatik sortutako ezagutzan oinarrituta. Euskarak ere badu bere hizkuntza-eredu handia: Latxa. Meta-ren […]

Read More… from EHUko HiTZ Zentroak Latxa, euskararentzako hizkuntza eredurik handiena, garatu du

‘Ahoz Aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia otsailaren 15ean abiatuko da Gipuzkoan

Martxoaren 23an, Tolosako Amarotzen, 12:00etan, Paul Urkijo zinemagile gasteiztarrak jasoko du aurtengo Urrezko Kalabaza saria. Ordizia eta Tolosa zutabe nagusi izango dituen Ahoz Aho jaialdia Otsailaren 15etik martxoaren 27ra bitartean egingo da aurten. Gune nagusiak bi herri hauek izango diren arren, Gipuzkoako 20 herri baino gehiagotara zabalduko da Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdi hau: Arrasate, Segura, Hernani […]

Read More… from ‘Ahoz Aho’ Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia otsailaren 15ean abiatuko da Gipuzkoan

Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetako txandak ezagutzera eman ditu

Martxoaren 4an hasiko da izen-ematea gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat edota bertso-eskolako kide direnentzat. Ondoren, betetzeko geratzen diren txandekin bigarren izen-emate epea irekiko da gainerako interesdunentzat, martxoaren 20tik apirilaren 15era. Bertso Udalekuetako gazteak Bidarrain, Larraulen, Uitzin eta Zuhatzan elkartuko dira aurtengoan. Uztailean izango dira txanda guztiak, eta ohi bezala adinaren arabera banatu ditu Bertsozale […]

Read More… from Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetako txandak ezagutzera eman ditu

Nestor Basterretxea jaio zeneko lehen mendeurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte

Euskal Herriko hogei kultur erakunde eta entitatek baino gehiagok hainbat ekimen sustatuko dituzte aurten eta datorren urtean, 2025ean, besteak beste, erakusketak, ikus-entzunezko programak eta kultura- eta argitalpen-jarduerak. Datorren 2024ko maiatzaren 6an 100 urte beteko dira Nestor Basterretxea jaio zela. Euskal Herriko artistarik eragingarrienetakoa, polifazetikoena eta joan den mendeko 50eko hamarkadatik aurrera euskal artea berritzen gehien […]

Read More… from Nestor Basterretxea jaio zeneko lehen mendeurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte

Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxagaren ‘Txori kantazale’ ikuskizuna taularatuko dute bihar, Arriagan

Ikuskizun honek parentesi bat propo­satzen digu, “geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Xabier Leteren obran murgildu eta haren hitz eta doinuekin beste behin ere hunkitzeko”. Kontzertua 19:30ean izango da. Bihar, asteazkena, Literatura eta Musika Euskaraz zikloari ekingo diote berriz ere Bilboko Arriaga Antzokian, Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak sortutako Txori kantazale ikuskizunarekin. Oraingoan ere, […]

Read More… from Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxagaren ‘Txori kantazale’ ikuskizuna taularatuko dute bihar, Arriagan

Itziar Leemans Ximinoa izan da aurtengo Huhezinema sarietako irabazlea

Sail ofizialarekin eman zioten amaiera Huhezinema jaialdiari ostiralean. Antolatzaileen esanetan, “beste urte batez, jaialdia aurrera atera ahal izan dugu, Euskal Herriko zinemagileei esker. Maila altua izan dugu aurten, nabarmentzekoa izan da ikusleen asistentzia, egunero Arkupe aretoa betez”. Arratsaldeko 15:00etan ekin zioten egitarauari, bi atsedenen bidez hiru zatitan banaturiko Sail ofizialeko proiekzioekin eta Aretxabaletako Arkupe aretoa, […]

Read More… from Itziar Leemans Ximinoa izan da aurtengo Huhezinema sarietako irabazlea