Euskarazko hiru film proiektatuko dituzte martxora bitartean Iruñeko Kondestablen

Programazioa gaur abiatuko da Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018 – 2023 dokumentalaren emanaldiarekin, arratsaldeko 19:30ean. Euskarazko hiru proiekziok, bi dokumentalek eta film luze batek, osatzen dute Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak urteko lehen hiruhilekorako Kondestable Civivoxean prestatu duten egitaraua. Hilean saio bat egitea aurreikusi dute, eta gaur, osteguna, 19:30ean izango da lehenengo hitzordua, Fermin Muguruzaren Bidasoa […]

Read More… from Euskarazko hiru film proiektatuko dituzte martxora bitartean Iruñeko Kondestablen

Iñaki Cid Larreak, Pantzo Hirigaraik eta Braulio Cortes Diaz-ek irabazi dituzte XXI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Denetara 31 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik hamar euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik. Iñaki Cid Larrea aktore eta egileak Arropa zuria euskarazko lanagatik irabazi du XXI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sarietako bat, Pantzo Hirigarai izan da euskarazko modalitatean saria irabazi duen beste idazlea Bizpahiru trilogiako […]

Read More… from Iñaki Cid Larreak, Pantzo Hirigaraik eta Braulio Cortes Diaz-ek irabazi dituzte XXI. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak

Euskal Herriko, Kataluniako eta Eskoziako independentismoaren historia aztertzen duen liburua kaleratu du Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek

Ibilbide luzeko dozena bat egilek baino gehiagok modu akademikoan azaltzen eta alderatzen dituzte mugimendu independentista horien sustraiak, garapena eta etorkizuna. Liburuak askotariko material estatistiko, juridiko eta historikoa jasotzen du hainbat ikuspuntutik. Renoko (Nevada, AEB) Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek argitaratutako liburuak Euskal Herriko, Kataluniako eta Eskoziako independentismoaren historia jasotzen du. Ikerketa akademiko honek zehatz-mehatz aztertu […]

Read More… from Euskal Herriko, Kataluniako eta Eskoziako independentismoaren historia aztertzen duen liburua kaleratu du Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek

‘Asozial’, ‘probestu’ eta ‘ofenditu’ hitzak, besteak beste, sartu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

Azken sei hilabeteotan 843 forma berri jaso dira Euskaltzaindiaren Hiztegian eta beste 2.376 moldatu dira. Azken sei hilabeteotan, Euskararen Akademiak 843 forma berri jaso ditu bere hiztegian. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an, bigarren argitalpena paperean atera zenetik egiten du horrela, eta 2023ko bigarren urte-erdian eginiko lanaren […]

Read More… from ‘Asozial’, ‘probestu’ eta ‘ofenditu’ hitzak, besteak beste, sartu ditu Euskaltzaindiak bere hiztegian

Txalo Produkzioak taldeak ‘Almazenean’ obra taularatuko du bihar, Santurtzin

Begoña Bilbaok zuzendu du antzezlana eta bi aktore ikusiko ditugu oholtza gainean: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga. Serantes Kultur Aretoan eskainiko dute obra arratsaldeko 20:00etan. Komedia zorrotz eta garratz honek lan munduan pairatzen den esplotazioari eta kapitalismoari buruzko hausnarketa egiten du. Txalo Produkzioak taldeak egin ditu David Desola idazle katalanaren obraren moldaketa lanak, eta bihar, […]

Read More… from Txalo Produkzioak taldeak ‘Almazenean’ obra taularatuko du bihar, Santurtzin

Ikusi eta Ikasi umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa aurkeztu dute Bilbon

2 eta 11 urte bitarteko umeei eta haien familiei zuzenduta dago eta edizio honetan programatutako 60 jardueretan izena emateko epea irekita egongo da urtarrilaren 28ra arte. Jarduera-programa otsailean eta martxoan egingo da hiriko barrutietan. Ikusi eta Ikasi programa Euskaltzaleen Topaguneak Bilboko Udalarekin elkarlanean antolatzen du, eta 2 eta 11 urte bitarteko gaztetxoei euskaraz, dibertsiorako aukerak […]

Read More… from Ikusi eta Ikasi umeen aisialdirako eta hezkuntzarako euskarazko programa aurkeztu dute Bilbon

‘17. Logela’ ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra bitartean

Irekita dago jada erreserba egiteko aukera, www.euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela webgunean. Denetara 20 txanda izango dira eta saio bakoitzean gehienez bost lagunek hartu ahal izango dute parte. Ekimena doakoa da eta 16 urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edo hitz egiteko gai den edonork parte har dezake. Otsailaren 9tik 11ra bitartean Oiartzunen egingo du geldialdia Euskaraz Barra-Barra kanpainaren […]

Read More… from ‘17. Logela’ ihes-gela Oiartzunen izango da otsailaren 9tik 11ra bitartean

Agurne Barruso izendatu dute Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi

Azken zazpi urteotan Armentia ikastolako zuzendari izan da bergararra. Jose Luis Sukia ordezkatuko du taldean. Agurne Barruso Lazkano izendatu dute Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi berri. Urte hasierarekin batera hartu du kargua, eta Jose Luis Sukia ordezkatuko du eginkizun horietan. Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluak iragan irailean izendatu zuen Barruso zuzendari nagusi, baina beraren eta Sukiaren arteko […]

Read More… from Agurne Barruso izendatu dute Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi

Iñigo Satrustegi eta Arantzazu Lizartzarentzat Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren lehen sariak

Lehiaketaren edizio honetara 21 lan aurkeztu dira, iaz baino hiru gehiago. Horietarik, hamabi poesia modalitatekoak izan dira eta bederatzi narrazio laburrekoak. Iruñeko Udalak Egile Berrientzako XXXIII. Euskarazko Literatura Lehiaketako irabazleen izenak eta lanak eman ditu argitara: Iñigo Satrustegik narrazio laburreko kategorian, Oheak gordetzen duena lanarekin, eta Arantzazu Lizartzak Ez-lekuak poema-bildumarekin. 2.500 euroko lehen sariak irabazi […]

Read More… from Iñigo Satrustegi eta Arantzazu Lizartzarentzat Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren lehen sariak

Iban Gorritiren Marokoko azken 20 urteetako argazkien erakusketak irekiko du Zarauzko Photomuseumen urteko programazioa

Essaouira – Haize Uria izenekoa erakusketa bikoitza da eta era analogikoan, digitalean eta sakelakoarekin ateratako formatu handiko argazkiz osatuta dago. Argazkilariak bisita gidatu bat antolatu du urtarrilaren 21erako, igandea, 12:00etan. Iban Gorriti kazetari eta idazlearen erakusketak hasiera emango dio Zarauzko Photomuseum argazkilaritza eta zinema zentroaren urteko programazioari. Durangon 1970. urtean sortutako argazkilariak azken bi hamarkadetan […]

Read More… from Iban Gorritiren Marokoko azken 20 urteetako argazkien erakusketak irekiko du Zarauzko Photomuseumen urteko programazioa