Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du

Disko berria ohiko plataformetan dago jada, “Osorik entzuteko aukera eman nahi nizuen, aurrerapenik gabe. Maitasun osoa jarri dut hamar doinuotan. Espero dut kantuok modu batean ala bestean zuekin konektatzea. Eta alderantziz”. Gorka Urbizuk bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Hasiera bat izenpean. Hamar kantuk osatzen dute bilduma eta musikariak adierazi duenez, “hamar aukera, hamar erabaki. […]

Read More… from Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du

Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 8an abiatuko da

Egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Seigarren edizio honetan beste gune bat gehituko zaio Bilboko jaialdiari, hain zuzen ere, hiriko Askao kalean dagoen La Sinsorga kulturgunea. Horrela, sei izango dira eszenatokiak: Bira, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza. Otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an egingo […]

Read More… from Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia otsailaren 8an abiatuko da

Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an abiatuko da Izarran

Martxoaren 16an izango da finala Gasteizko Printzipal Antzokian. Guztira, Arabako hemezortzi bertsolari lehiatuko dira. Arabako Bertsozale Elkarteak, Baranbioko Garrastatxu Txokoan aurkeztu du 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Bertan goraipatu dutenez, 1982an jokatu zen lehen txapelketa, orain 40 urte. “Urte guzti hauetan zehar Arabako bertsogintzak egin duen bidea azaldu eta txapelketek egindako geldiuneak aipatu dituzte: “1982an Arabako Bertsolari Txapelketa, […]

Read More… from Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28an abiatuko da Izarran

Mikel Sotok irabazi du aurtengo Tene Mujika beka

Iruindarrak Mirande: Herriminez, ezin-minez izenburua jarri dio egitasmoari, eta bertan, duela ia 100 urte jaio eta orain dela mende erdi zendutako idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu. Mikel Soto Nolasko idazle eta editoreak (Iruñea, 1978) irabazi du Tene Mujika beka Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz […]

Read More… from Mikel Sotok irabazi du aurtengo Tene Mujika beka

‘Bizkarsoro’ filma UEMAko kide diren herri gehienetan ikusteko aukera egongo da

Euskara erabiltzeagatik belaunaldiz belaunaldi jasandakoa ezagutzea da asmoa eta horri aurre egiteko euskaldunek erakutsi duten kemena ikusaraztea. Bizkarsoro filmak euskararen aurkako jazarpenaren eta euskaldunen bizitzeko gogoaren historia kontatzen du. Josu Martinezek zuzendutako lana gaur iritsiko da zinema aretoetara Euskal Herri osoan. Ondoren, filma ahalik eta herri gehienetan erakustea garrantzitsua iruditu zaio UEMAri, “euskara erabiltzeagatik belaunaldiz […]

Read More… from ‘Bizkarsoro’ filma UEMAko kide diren herri gehienetan ikusteko aukera egongo da

Herenegun, Indabe eta Oihu taldeek Donostiako Antigua auzoko jaietarako abestia sortu dute

Herri Izaera kantuak azken urteotan auzoan eta hirian izaten ari den turismoaren masifikazioa salatu nahi du eta, aldi berean, auzoa auzotarrek egiten dutela aldarrikatu nahi izan dute. Herri Izaera Donostiako Antigua auzoko jaietarako egindako abestia da, Herenegun taldeak sortua Indabe eta Oihu taldeekin batera. Kantuak auzoaren irudikapen musikala egitea du helburu, “melankolia bilatuz, baina erritmo […]

Read More… from Herenegun, Indabe eta Oihu taldeek Donostiako Antigua auzoko jaietarako abestia sortu dute

Bihar abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

Ordiziako Herri Antzokian abiatuko da 2024ko Antzerki Garaia. Taularatuko duten lehen antzezlana Obsoletus izango da. Pako Revueltasen gidaritzapean, Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino aktoreak ikusiko ditugu oholtza gainean. Denetera, zortzi antzezlanez osatuta dago egitaraua, gehienak euskaraz. Euskal antzerkia bultzatzea du helburu Beasaingo eta Ordiziako Udalek urtero antolatzen duten Antzerki garaia zikloa. Hala, 30. […]

Read More… from Bihar abiatuko da Antzerki Garaia zikloa Ordizian eta Beasainen

AEK-k 23. Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 14an irtengo da Irundik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Baionan amaituko da, martxoaren 24an. Denetara 2.700 kilometroko ibilbidea izango da. Ohiturarekin jarraituz, aurreko Korrika amaitu zen herrialde berean abiatuko da aurtengoa: Gipuzkoan. Aurkezpen-egunean iragarri bezala, Irunek emango dio hasiera, eta bertako San Juan plazatik abiatuko da, arratsaldeko […]

Read More… from AEK-k 23. Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera

[BIDEOA] Doinuele euskara hutsezko plazen sareak aurtengo azoka eta plazen egutegia aurkeztu du

Itzaletik ikusgarritasunera ekarri nahi dituzte plazak, urtean zehar euskal irakurle eta musika zaleari ibilbide bat proposatuz Euskal Herrian barna, euskara hutsez egiten diren ekimenak isolatuak ez direla erakutsi eta elkarri josiz haiek indartzeko. Urtero hainbat ekimen egiten dira Euskal Herriko herrietan, euskara hutsezko liburu eta diskoak plazara ateratzeko eta jendartean ezagutzera emateko: azokak, egitarau bereziak, […]

Read More… from [BIDEOA] Doinuele euskara hutsezko plazen sareak aurtengo azoka eta plazen egutegia aurkeztu du

Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Egun zoragarriak’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 19an

Obra Alfredo Sanzol testuaren egokitzapena da eta istorio txikietan oinarrituta dago. Udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua ekartzen ditu gogora. Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Ordutik hona, 50 aktore gazte baino gehiago igaro dira bertatik, eta denetara zortzi lan taularatu dituzte. Oraingoan bederatzigarren […]

Read More… from Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Egun zoragarriak’ antzezlana estreinatuko du urtarrilaren 19an