Marie de Jongh konpainiak ‘Bo jauna’ antzerki ikuskizuna estreinatuko du ostiralean, Leioan

Jokin Oregi antzerkigileak gidatutako obra 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da Leioako kultur aretoan. Maria de Jongh konpainiak taularatutako Amour edo eta Izar ikuskizunen ildo beretik dator Bo jauna, maskara eta komedia uztartzen dituen obra. Familia osoari zuzendutako ikuskizuna dela dio lantaldeak, hitzik gabe kontatutakoa. Baina Amour edo […]

Read More… from Marie de Jongh konpainiak ‘Bo jauna’ antzerki ikuskizuna estreinatuko du ostiralean, Leioan

Urtarrilaren 22tik 28ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, Miranderi buruzko dokumentala, susmagarrien gaua, Itzuli beltza edota izu-gar-irrizko bertso trama izango dira. 2024ko urtarrilaren 22tik 28ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamargarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte, Josu Martinez zinemagileak, Beñat Irastorza eta Ernesto Prat idazleek eta Nerea […]

Read More… from Urtarrilaren 22tik 28ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

Bertso Eguneko sarrerak salgai daude jada

Bazkarirako eta jaialdirako, bietarako balio duten sarrerak 35 euroren truke eskuratu daitezke bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak joan den azaroan aurreratu zuen bezala, urtarrilaren 27an Gernika-Lumon izango da Bertso Eguna eta Bertsozale bera eta Lilibertso bertso-eskola egun osoko egitaraua ari dira prestatzen elkarlanean. “Bertsozaleek 10:30ean izango dute lehen hitzordua Muxikan, Ariatzan. Bertakoa da “Garriko bertso-eskola, aitzindarietako […]

Read More… from Bertso Eguneko sarrerak salgai daude jada

150 gramo jaialdia Gasteizko Montehermosora itzuliko da abenduaren 27tik 29ra

Euskarazko eskaintzari dagokionez, abenduaren 28an, Goitibera taldearen Amaxit Dixit obra ikusteko aukera egongo da eta hilaren 29an, berriz, Tartean Teatroaren Hamalau bakarrizketa. Gasteizko Montehermoso berriro ere antzerki, dantza eta zirkuko agertoki bihurtuko da abenduaren 27tik 29ra bitartean. 150 gramo jaialdiaren hamabigarren edizioak hamabi lan labur (eguneko lau) eskainiko ditu, eta denak estreinaldiak izango dira. Lan […]

Read More… from 150 gramo jaialdia Gasteizko Montehermosora itzuliko da abenduaren 27tik 29ra

‘Gordailu’, ‘Isilik!’ eta ‘Urrats’ aldizkari pedagogikoak Euskaltzaindiaren webgunean eskuragarri

70eko eta 80ko hamarkadetan argitaratutako aldizkari horien kopia digitalak Akademiaren webgunean jarri dira, mota orotako ikertzaile eta euskaltzaleen eskura. Euskaltzaindiak 70eko eta 80ko hamarkadetan argitaratutako hiru aldizkari pedagogikoren kopia digitalak eskegi ditu bere webgunean, hain zuzen, Gordailu, Isilik! eta Urrats aldizkarienak. Euskararen Akademiaren arabera, aldizkari hauen edukiak zabaltzea interesgarria izan daiteke, eta, horregatik, mota orotako […]

Read More… from ‘Gordailu’, ‘Isilik!’ eta ‘Urrats’ aldizkari pedagogikoak Euskaltzaindiaren webgunean eskuragarri

Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko sortzaile eta editorea hil da

Gaixotasun baten ondorioz zendu da Gimenez, 67 urte zituela. 67 urte zituela hil da gaur goizean Jorge Gimenez Bech (Irun, 1956) idazle, itzultzaile eta editorea, gaixotasun baten ondorioz. urtean Alberdania argitaletxea sortu zuen Inazio Mujika idazle eta editorearekin batera Irunen. 1997an, berriz, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten eta jardun horretan aritu zen 2013ra arte. […]

Read More… from Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko sortzaile eta editorea hil da

Maider Uriartek irabazi du Donostiako Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketa

Bigarren saria Ruben Martinezentzat izango da Arbizu Enea izeneko lanagatik. Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketako sari nagusia Maider Uriarte kazetariarentzat izango da, Kirikoketa piezagatik. Bigarren saria, berriz, Ruben Martinezentzat izango da Arbizu Enea izeneko lanagatik. Saridunak DK Irratiaren Ispilu beltza irratsaio berezi batean ezagutaraziko dira. DK Irratiaren Ispilu beltza irratsaio berezia […]

Read More… from Maider Uriartek irabazi du Donostiako Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketa

Enaitz Zestau, Kattin Madariaga eta Eneko Fernandezentzat IV. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

Orotara 35 egilek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, 44 lanekin, hiru kategoriatan banatuta. Azaroaren 30ean amaitu zen Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Guztira, 35 lagunek hartu dute parte, 44 lan ezberdinekin (30 A kategorian, haurrenean; 8 B kategorian, gazteenean; eta 6 C kategorian, helduenean). Horietatik bederatzi izan dira sarituak, kategoria bakoitzeko hiru. Aimar […]

Read More… from Enaitz Zestau, Kattin Madariaga eta Eneko Fernandezentzat IV. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

‘Zerrenda’ aukeratu dute urteko hitz Euskaltzaindiak eta UZEIk

Gazako zerrenda toponimoaren ezohiko protagonismoak bide eman du zerrenda bat lursail luze eta estua ere badela gogoratzeko. Hamarkada bat baino gehiago joan da Euskaltzaindiak Gazako zerrenda forma arautu zuenetik, baina aurten ezohiko protagonismoa izan du toponimo horrek; bereziki, urriaz geroztik Palestinatik iristen ari diren albiste lazgarrien harira. “Hedabideen bidez jarraitu ahal izan diren giza eskubideen […]

Read More… from ‘Zerrenda’ aukeratu dute urteko hitz Euskaltzaindiak eta UZEIk

Ander Lipusen antzezlanak Ganbila bildumara gehitu dituzte

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Ander Lipus antzerkigilearen Antzerkiaren labirintoan I: Bitakora koadernoa eta Antzerkiaren labirintoan II: Artedrama baten bila. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Ander Lipusen antzezlanak Ganbila bildumara gehitu dituzte