Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekara aurkeztutako sei proiektuetatik, Jon Martin Etxebestek, Paula Laita Pallaresek eta Ane Osua Cabidak landutako lana izan da puntuaziorik handiena lortu duena. Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekara aurkeztutako sei lanak aztertu ondoren, epaimahaiak Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak lana saritzeko erabakia hartu du. Bekak hiru ikerketa esparru […]
Kategoria: Portadan
Gasteizko Baratza aretoak ekitaldi berezi batekin ospatuko du bere 10. urteurrena
Ekitaldia larunbatean, abenduak 16, abiatuko da arratsaldeko 19:00etan, Baratza Aretoan bertan. Gasteizko Baratza Aretoak hamarkada bat bete du eta urte hauetan zentzua eman dion jendearekin ospatu nahi izan du: artistekin eta publikoarekin. Horretarako festa berezia prestatu du, abenduaren 16rako. “Hamar urte igaro dira Garazi eta Unai Lopez de Armentiak, Jemima Canoren laguntzarekin, Gasteizen arte eszenikoetarako […]
Read More… from Gasteizko Baratza aretoak ekitaldi berezi batekin ospatuko du bere 10. urteurrena
Euskal Hezkuntza Sistema eraldatzeko aukera galduko dela salatu du Ikastolen Elkarteak
Ikastolen mugimenduak eremu desberdinetan proposamen propioak lantzen jarraituko du, hezkuntza sistemari eta gizarteari ekarpena eginez, eta Euskal Hezkuntza Sistema propioa eta eraldatzailea aldarrikatuz. Azaroaren 29an Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean onartu den Hezkuntza Lege proiektuaren irizpenaren aurrean Ikastolen Elkarteak egin duen balorazioaren berri emateko agerraldia egin du, gaur, Ikastolen Etxean. Lehen balorazio gisa, eta lege proiektua […]
‘Oraina kontakizun’ jardunaldien bigarren edizioa 2024ko urtarriletik martxora izango da ‘erresistentzia’ hitza ardatz hartuta
Saio bakoitzean bi sortzaile arituko dira solasean, euskaratik eta euskaraz. Nork bere talaiatik abiaturik, erresistentzia hitzaren bateko eta besteko adieretan sakonduko dute eta, ondoren, euren artean eta publikoarekin solastatzeko aukera izango dute moderatzailearen eskutik. Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak Oraina kontakizun jardunaldien bigarren edizioa antolatu dute elkarlanean, urtarrilaren 23tik martxoaren 5era bitartean. Oraingoan, […]
Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa
Mursegoren gidaritzapean sortutako kanta da Harro Herri. Musikari eibartarraz gain, Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG edota Kau Kori Kura taldeek hartu dute parte abestia sortzerako orduan. Amaia Badiolak egin du bideoklipa. Maite Arroitajauregi Mursego musikariak eta Ane Elordi Korrikako arduradunak 23. edizioa girotuko duen kanta aurkeztu dute gaur, Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. […]
Read More… from Korrikaren 23. edizioak baditu kanta eta bideoklipa
‘Loa eta Laia’ haurrentzako euskarazko marrazki bizidun digitalen telesailaren bigarren denboraldia martxan da
Proiektu honen ardatza musika eta pertsonaia animatuak dira. Euskal kultura transmititzearen helburuarekin batera, sortzaileek beste ardatz bat oso argi izan zuten hasieratik: genero-berdintasunaren alde lan egitea. Lehen denboraldiak izan zuen arrakastaren ondoren, Loa eta Laia telesail musikal digitalak bere bigarren denboraldia abiatu du, hamar atal izango dituena. Sortzaileek azaldu dutenez, “bi pertsonaia digital protagonistek proiektuaren […]
Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari
Aurten, Bizkaiko Bertsozale elkartearen 40. urteurrenaren baitan, sorrerako kideen beharrari aitortza egin nahi diote. Iturriza Bizkaiko Bertsozale Elkartearen sorrerako kide izan zen, 1980ko hamarkadan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak lau hamarkada bete ditu aurten, eta ospakizunez gain, orain arteko bideari ere aitortza egin nahi diote bertako kideek. “40 urteko ibilbideari hasiera eman ziotenei eskerrak eman eta beren […]
Read More… from Begoña Iturrizak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari
‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azokako 58. edizioa Euskal Herrira zabalduko da
Liburu aurkezpenei solasaldiak, errezitaldiak, ikus-entzunezko emanaldiak edota ilustratzaileen lanak zuzenean ikusteko aukera gehituko zaizkie eta tailer formatuan ere izango dira aurkezpenetako batzuk. Zu non, han DA! egitasmoak bere laugarren edizioa beteko du aurten. 2020an sortu zen, Durangoko Azokak euskal kulturgintzan sorrarazten duen dinamikaren indarra aprobetxatu eta euskal literaturaren urteko produkzioaren uzta Euskal Herri osora zabaltzeko […]
Aurtengo Sormen Beka Marramiau taldearentzat
Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz izeneko animaziozko telesailaren proiektuarekin irabazi dute. Aurtengo deialdia, haurren eta familien ikuskizunei begirako sorkuntzan oinarritu da. Ihintza Iriarte Apezetxea, Miren Bereziartua Lonbide eta Uxue Bereziartua Lonbideren Marramiau Sorkuntza Taldeak irabazi du 2023ko Sormen Beka, Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz izeneko animaziozko telesailaren proiektuarekin. Argizagi animazio seriea bat da, 5-10 minutu inguruko 5-6 kapituluko iraupenekoa. […]
Read More… from Aurtengo Sormen Beka Marramiau taldearentzat
Maitane Bautista artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai bihartik aurrera
Mungiakoak sortutako ilustrazioak datorren martxoaren 17ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Maitane Bautista ilustratzaileak (Mungia, 1996) Sorkuntza eta Diseinuko Gradu ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere formakuntzan zehar, ilustrazioari loturiko ikasgai espezifikoetan murgildu zen eta horrek piztu zuen egun haur-ilustrazioarekiko duen interesa. Bere ilustratzaile ibilbidea Ibaizabal argitaletxearekin abiatu zen. Bi urtez testuliburuak sortzeko […]
