Joanes Illarregik eskuratu du Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela

Abenduaren 2an jokatuko da finala. Hauek izango dira parte hartuko duten zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles. Lesakako udal pilotalekuan jokatu zen larunbatean 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Nafarroakoa Bertsozale Elkartearen arabera, “frontoia lepo bete zuten 500 lagunen aurrean, […]

Read More… from Joanes Illarregik eskuratu du Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela

Gaur abiatuko dira Donostiako ‘Arteliburu’ Artista Liburuari buruzko Topaketak

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Arteliburu 21ek antolatu dute hitzaldia, 2023ko VIII. Artista-Liburuaren Gipuzkoako Topaketen testuinguruan. Gaur, azaroak 20, Arteliburu 21ek antolatzen duen Artista Liburuari buruzko Artelibururen edizio berri bat abiatuko da Koldo Mitxelena Kulturunean. Eugenia Tenenbaum genero ikuspegia kontuan hartzen duen artearen eta kulturaren dibulgatzaileak La figura del artista y sus posiblidades en el cambio […]

Read More… from Gaur abiatuko dira Donostiako ‘Arteliburu’ Artista Liburuari buruzko Topaketak

Astelehenean abiatuko Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren jaialdia

Munduko bidegabekeriak ikusaraztea eta salatzea eta istorio konprometituenak irudietan jartzera ausartzen diren sormenen eta lanen tranpolina izatea ditu helburu zinemaldiak. Feminismoa, LGTBI kolektiboa, gatazka armatuak, migrazioa edo ekologismoa dira Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren jaialdiaren bigarren edizioan proiektatuko diren filmen gaietako batzuk. Antolatzaileen esanetan, “helburua da, alde batetik, bizi ditugun munduko bidegabekeriak ikusaraztea eta salatzea, […]

Read More… from Astelehenean abiatuko Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren jaialdia

Euskararen herria zeharkatuko du 23. Korrikak martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionara

Aurtengo leloa Harro Herri izango da, euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasunaren adierazle eta erakusle. Omendua, bestalde, Azterketak Euskaraz kolektiboa izango da. Korrikaren 23. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur goizean AEK-k, Donostiako San Telmo Museoan. Bertan, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak aurtengo mezua, iruditeria eta leloa erakutsi ditu. Halaber, azken horri jarraikiz (Harro Herri), Korrika honen “bidelagunak” […]

Read More… from Euskararen herria zeharkatuko du 23. Korrikak martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionara

‘Oinak bidean’ Lesakako bertsolaritzaren ibilbidea estreinatuko dute Igandean

Egitasmoaren berri izateko webgune bat jarri dute martxan. Honetan, ibilbideari, bertsolariei eta bertso sortei buruzko informazioa jaso dute. Azaroaren 19an, igandea, Nafarroako Bertsolaritza Txapelketako azken finalaurrekoa Lesakan izango dela profitatuz, Oinak bidean herriko bertsolaritzaren ibilbide gidatua estreinatuko dute. Egitasmoa Lesakako bertsolaritzaren historia islatzen duen mendi ibilbide interaktibo bat da, Bortzirietako Bertso Eskolak, Irain Eskola Publikoak […]

Read More… from ‘Oinak bidean’ Lesakako bertsolaritzaren ibilbidea estreinatuko dute Igandean

HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jarriko duen azoka prest da

Aurtengoan ere azoka eta komiki aurkezpenak izango dira HernaniKomiken muina. Hernani Euskal Herriko komikilarien eta komikizaleen topagunea izango da ostiralean eta larunbatean, hilak 17 eta 18. Euskarazko komikigintza erdigunean jartzeko asmoz sortu zuen iaz Hernaniko Udalak azoka hau, udal liburutegiaren bultzadarekin, “euskara hutsezko komikigintzari eskainitako azoka bakarra da Euskal Herri mailan”, nabarmendu dute. “Iaz hasi […]

Read More… from HernaniKomik, euskarazko komikigintza erdigunean jarriko duen azoka prest da

Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian

Mikel Laboa…izan liteke konstelazio, izan gabe izar… izeneko erakusketa Okendoko Kultur Etxean bisitatu ahal izango da 2024ko urtarrilaren 27ra arte. Donostia Kulturak antolatu duen Literaktum hitzenjaialdiak Mikel Laboa abeslari eta musikagileak euskal kulturan izan duen garrantzia azaldu nahi du Donostian paratu duen erakusketa honekin, bere heriotzaren 15.urteurrenarekin bat eginez. Harkaitz Cano eta Unai Iturriagaren Ni […]

Read More… from Literaktum jaialdiak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikian oinarritutako erakusketa ireki du Donostian

Maria Rivero musikariak ‘Lerro paraleloak’ diskoa plazaratu du

Balmasedarrak zazpi kantuz osatu du disko berria, bere ibilbideko zintzoenak bezala deskribatzen dituenak. Ia hiru urteko geldialdiaren ondoren inoiz baino lasaiago eta indartsuago itzuli da. Maria Rivero musikariak bere bakarkako bigarren diskoa argitaratu du Lerro paraleloak izenpean. Balmasedakoak azaldu duenez, “lerro paraleloen kontzeptua oso poetikoa iruditzen zait, beti distantzia berean mantentzen duten zuzenak dira eta […]

Read More… from Maria Rivero musikariak ‘Lerro paraleloak’ diskoa plazaratu du

Irene Solaren ‘Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien’ euskaratu du Joxean Elosegik

Solaren hirugarren eleberriak emakumeak ditu ardatz. Irene Sola idazle katalanaren hirugarren eleberria euskaratu du Joxean Elosegik Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien izenburupean. Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editorearen ustez, Solak bere munduaren eraikuntzan jarraitzen du, “narrazioari buruz pentsatzen duena eta uste duena mamitzen jarraitzeko bide horretan”. Oraingoan emakumeak dira liburuaren ardatza. Nobela honetan lanean […]

Read More… from Irene Solaren ‘Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu hien’ euskaratu du Joxean Elosegik

Aitziber Jimenez de Aberasturi, Nefer Olaizola, Mitxel Elortza eta Marta Berganzo dira Gazte Sortzaileak bekaren aurtengo irabazleak

Iazko irabazle Irati Antiak azaroaren 22an irekiko du Azukre beltza erakusketa, Labe Gazte Laborategian eta Sara Berasalucek eta Yone Estivarizek, berriz, abenduaren 16an aurkeztuko dute Mahai bueltan proiektua. Aitziber Jimenez de Aberasturik egunerokotasunari buruzko Ogi beltza podcastarekin, Nefer Olaizolak Enbor bereko ezpala performancearekin, Mitxel Elortzak Aneren abenturak mahai-jokoarekin eta Marta Berganzok Gure kutxa antzezlanarekin irabazi […]

Read More… from Aitziber Jimenez de Aberasturi, Nefer Olaizola, Mitxel Elortza eta Marta Berganzo dira Gazte Sortzaileak bekaren aurtengo irabazleak