Ez dut abesteko beharrik du izena kantak eta Kostako Beatsek ekoitzi du, Mikel Laboaren sanpler batean oinarrituta. Gorka Suaiak Su Eman ala hartu izeneko diskoa kaleratuko du udazken honetan, aurretik, baina, lan horren bigarren aurrerapen kanta aurkeztu du: Ez dut abesteko beharrik. Joan den irailean disko horren lehen singlea plazaratu zuen rap abeslariak Katua eta […]
Kategoria: Portadan
18 artista berriren lanak jasotzen dituen Ertibil erakusketa ibiltaria Getxora heldu da
Jon Ander Garcia, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal dira Ertibil Bizkaia 2023 erakusketaren deialdi berri honetako artista irabazleak. Bilboko Rekalde Aretoan egon ondoren, Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Getxoko Punta Begoñako galerietara heldu da eta bertan egongo da ikusgai azaroaren 5era arte. Hauek izan dira aurtengo sarituak: Jon Ander […]
Donostiako San Telmo Museoak ‘Erronkak’ sailaren programazioa aurreratu du
Museoa berritu zenetik, ildo estrategikoetako bat da Erronkak, gaurkotasuneko gaiei erantzuten diena, batez ere jardueren eta erakusketen bidez. Datozen hilabeteetako programazioa aurkeztu dute orain. Gainera, lan ildo hau indartu egingo da, identifikatuko duen irudi bat sortuz eta erakusketa iraunkorrean elementu berriak txertatuz. Donostiako San Telmo gizarte museo bilakatzeko egindako museologia proiektuak Erronkak izeneko ildo estrategiko […]
Read More… from Donostiako San Telmo Museoak ‘Erronkak’ sailaren programazioa aurreratu du
Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da
Parte hartu nahi duenak Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogien eleberria (hiru eleberri laburrez osatua) euskaratu beharko du. Beste urtez batez, Jokin Zaitegi Sariketa deitu dute Arrasate Euskaldun Dezagun Elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko idazlea gogoratzeko asmoz, eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko. Itzulpengintza arloko sariketa hau Literaturako Nobel Saria irabazi duten autoreen lanak […]
Read More… from Literaturako Nobel Saria euskaratzeko Jokin Zaitegi saria martxan da
Ostegunean abiatuko da euskarazko filmak hedatzeko Zinegin jaialdia, Hazparnen
Igandera bitartean, estreinatu berri diren euskal filmak proiektatuko dituzte. Ipar Euskal Herrian euskal zinemaren erakusleihoa izateko helburuarekin, udazken honetan ere Hazparneko Zinegin festibala antolatu dute Eihartzea kultur etxeak, Haritz Barne zinema-gelak eta Ttattola gaztetxeak elkarlanean. Jaialdiaren hamabigarren edizioa hilaren 19tik 22ra egingo dute aurten. Hala, estreinatu berri diren euskal filmak proiektatuko dituzte Hazparnen “euskal kulturak bizitzeko behar […]
Read More… from Ostegunean abiatuko da euskarazko filmak hedatzeko Zinegin jaialdia, Hazparnen
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiari etena jartzeko ordua dela dio Euskalgintzaren Kontseiluak
Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzeko deia egin du euskalgintzak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoak Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko 179/2019 Dekretuaren aurkako ebazpena eman du gaur. 2016ko Udal Legea garatzen zuen dekretuaren kontrakoa, hain zuzen. Epaileek 9.2, 11.1 eta 12 artikuluak osorik eta 18, 24, 27 eta 36 […]
Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategi, Miren Billelabeitia, Alejandro Morellon eta Ander Izagirre dira Literatura Sarietako gainerako sarituak
Aurtengo Euskadi Literatura Sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 15ean Getxoko Muxikebarri Zentroan egingo da. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerako lauak ezagutzera eman dituzte: Miren Billelabeitiak saiakera saria irabazi du, Norberak maite duena lanarengatik, Maialen Berasategik eta Joxe Mari Berasategik Paradisua lanarekin eskuratu dute euskarazko literatura itzulpena […]
Jone Makazagaren ‘Latinezko poesia bertsotan euskaratzeaz: itzulpen musikatua eta gogoeta’ lanak eskuratu du GRAL saria
Makazagak 600 euroko diru saria jasoko du lanagatik. GrAL sariaren deialdiarekin batera, ikerketa proiektuen sarirako deialdia ere egin zen, baina banatu gabe geratu dela nabarmendu du Bertsozale Elkarteak. Euskal Herriko Unibertsitateko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako GrAL Saria esleitu berri dute: aurkeztutako Gradu Amaierako Lanak aztertuta, Jone Makazaga Irurtiaren Latinezko poesia bertsotan […]
‘Nafar Haziak’ dokumentala estreinatuko du Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ostegunean eta ostiralean, Iruñean
Argentinara egindako bidaia kontatzen da film honetan. Estreinaldia euskaraz ostegunean izango da Iruñeko Golem Baiona zinemetan. Nafarroako kultura zabaltzeko asmoz, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Argentinara egin zuen bidaia iazko abenduan eta hantxe bizitakoak aste honetan estreinatuko duten Nafar haziak izeneko dokumentalerako jaso zituzten. Hala, Buenos Aires, Rosario, Bolivar eta Mendozan dauden lau Nafar Etxeetara […]
Adolfo Lacunza argazkilariak Nafarroako kulturan barna ibilbide bat proposatzen du zuri-beltzeko 50 erretraturen bidez
Zidorra ibilbide gisa du izena erakusketak eta Iruñeko Ziudadelako Bolborategian bisitatu ahal izango da abenduaren 10era arte. Turrillas maisua, Pablo Antoñana, Pedro Salaberri, Barricada, Pedro Manterola, Aurora Beltran, Mariano Izeta, Juan Jose Aquerreta, Cesar Muñoz Sola edo Xabier Morras dira Zidorra ibilbide gisa erakusketaren protagonistetako batzuk. Erakusketa Adolfo Lacunza argazkilariak bere lan-ibilbide luzean zehar zuri-beltzean […]
