Euskal Herria, Kornualles, Britainia eta Kosovoko doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora

Hitzordua urriaren 27an eta 28an izango da Iturrondo plazan. Galdakao munduko plaza izango da beste behin ere urriaren 27an eta 28an. Musika Bizian jaialdiko bederatzigarren edizioa egingo da bertan, eta Euskal Herriko, Kornuallesko, Bretainiako eta Kosovoko doinuak entzuteko aukera izango da, Iturrondo plazan. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak adierazi duenez, “estaturik gabeko herrietako musikaren erreferente bihurtu […]

Read More… from Euskal Herria, Kornualles, Britainia eta Kosovoko doinuak ekarriko ditu Musika Bizian jaialdiak Galdakaora

Iban Garroren ‘Larrosa bat Groenlandian’ lanak jaso du ‘Iruña Hiria’ XVII. Poesia Saria euskarazko modalitatean

Epaimahaiaren esanetan, Larrosa bat Groenlandian testuak estilo propioa markatzen duten baliabide literarioen aberastasuna eta dotorezia erakusten ditu. Iban Garro Alzurik eta Imanol Ulacia Aramendik Iruña Hiria Nazioarteko XVII. Poesia Saria jaso dituzte, Larrosa bat Groenlandian eta Maravillas del espacio olerki-bildumengatik. Lehenak euskarazko modalitatean irabazi du garaikurra eta bigarrenak gaztelaniazkoan. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako […]

Read More… from Iban Garroren ‘Larrosa bat Groenlandian’ lanak jaso du ‘Iruña Hiria’ XVII. Poesia Saria euskarazko modalitatean

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute urriaren 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian

Parte hartzeko beharrezkoa izango da www.best.eus webgunean izena ematea. Goizeko topaketa streaming bidez ere jarraitu ahal izango da webgunean. Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa (BEST) Bilboko Euskalduna Jauregian izango da berriz ere urriaren 21ean. Antolatzaileen esanetan, “BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian arte diziplina guztietako emakume sortzaileak batzeko”. Aurten, omenaldi berezia eskainiko zaio Eulalia Abaitua argazkilari […]

Read More… from Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute urriaren 21ean, Bilboko Euskalduna Jauregian

Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxerentzat dira aurtengo lehenengo Euskadi Literatura Sariak

Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak izan dira, hurrenez hurren, Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanengatik. Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman ditu Euskadi Literatura Sarietako aurtengo lehenengo hiru irabazleak: Euskarazko Literatura atalean Arantxa Urretabizkaiak eskuratu du Azken Etxea lanagatik. Josu Jimenezek, Idoia Carramiñanak, Ane Zapaterok, […]

Read More… from Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxerentzat dira aurtengo lehenengo Euskadi Literatura Sariak

Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Urriaren 20an hasi eta azaroaren 1era bitartean, letren eta hitzen lurraldea izango da Ondarroa beste behin ere, Literatur Amuak jaialdiaren bidez. Euskarazko sormenaren urteroko zita da Ondarroako Literatur Amuak, eta Ondarroako Udalak aurten ere artistei plaza eskaintzeko eta euren lanak oholtzaratzeko agertokia eskaini nahi izan die. Izen ezagunek eta ez hain ezagunek osatuko dute egitaraua, […]

Read More… from Literaturaz eta oro har kulturaz gozatzeko, Literatur Amuak jaialdia antolatu dute Ondarroan

Lekeitioko Zine Bilerak Elena Irureta eta Ane Gabaraini emango die Euskal Zinemaren Begirada saria

Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra ospatuko dela Lekeitioko Ikusgarri zine aretoan. Euskal Zine Bilerak jaialdiak berak ondare gisa duen balioa goraipatu nahi du edizio honetan. Aurtengoa 46. edizioa izango da, eta ibilbide luze honetan zehar emandako pausoak mahai gainean jarriko dira. “Jarraitu zinearen lorratza da jaialdia borobilduko duen lema, atzera begirada egitea bide berriak […]

Read More… from Lekeitioko Zine Bilerak Elena Irureta eta Ane Gabaraini emango die Euskal Zinemaren Begirada saria

17 talde eta bakarlarik lehenengo diskoa aurkeztuko dute Durangoko Azokako Ahotsenean

Abenduaren 6tik 10era bitartean, 49 talde eta bakarlari igoko dira Ahotseneako oholtzara (Plateruenan). 49 talde horietatik 17k lehenengo diskoa aurkeztuko dute. Hala, sortzaile berriei ate bat zabalduz, euskal kultura indartzen jarraitzea da Ahotseneako helburua. Durangoko Azokako Ahotsenea guneak musika eta literatura aurkezpenak jasotzen ditu, euskal musikari eta idazleen erakusleiho bihurtuz. Musikari dagokionean, ibilbidea hasita duten […]

Read More… from 17 talde eta bakarlarik lehenengo diskoa aurkeztuko dute Durangoko Azokako Ahotsenean

Urriaren 20an abiatuko dira 2024ko Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak

Lau kanporaketa jokatuko dira urriaren 20tik aurrera, Izorian, Biasterin, Legution eta Araian. Denera hamahiru bertsolari sailkatuko dira urtarrilean hasiko den txapelketarako. 2024ko urtarrilean abiatuko den Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 29k izena eman dute jada eta urrian jokatuko diren lau kanporaketetan hamahiru bertsolari sailkatuko dira, 2022ko txapelketako finalistak zuzenean sailkatuta daude. Iazko […]

Read More… from Urriaren 20an abiatuko dira 2024ko Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak

Ahozko hizkerari buruzko ikerketen mintegia eta gazteentzako ‘Ahostegunak’ eta ‘Ahots Baten’ antolatu ditu Mintzolak

Mintzolaren lan eremua euskaraz egiten den ahozko jarduna da, batez ere, euskarazko eguneroko hizkera. Euskaltzaindiak Mintzolak udazkenerako antolatutako programazioaren berri eman du gaur. Mintzolaren lan-eremua euskarazko ahozko jarduna da, bereziki euskarazko eguneroko hizkera, eta eremu horretan, ikerketan, ezagutzaren transferentzian eta sustapenean ari da. Ikerketaren arloan, ikerketa deialdien bidez saritutako gradu- eta master-amaierako lanen, ikerketa monografikoen […]

Read More… from Ahozko hizkerari buruzko ikerketen mintegia eta gazteentzako ‘Ahostegunak’ eta ‘Ahots Baten’ antolatu ditu Mintzolak

Gaur irekiko ditu ateak ‘Emakume arkeologoak Gipuzkoan’ erakusketak Irunen

Erakusketak Gipuzkoako ikerketa arkeologikoetan emakumeek izan duten eta duten garrantzia azpimarratu nahi du. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Emakume arkeologoak Gipuzkoan izeneko erakusketa aurkeztu dute. Erakusketa Irungo Oiasso Museoan paratu dute, eta gaur, urriak 10, arratsaldeko 19:00etan irekiko ditu ateak 2024ko martxoaren 31ra arte. Erakusketari laguntzeko, askotarikoa eta ibiltaria izango den jardueren programa […]

Read More… from Gaur irekiko ditu ateak ‘Emakume arkeologoak Gipuzkoan’ erakusketak Irunen