Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 7. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2024ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zazpigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 7. edizioan izena emateko epea zabalik da

Joaquin Mazonek zuzendutako ‘La vida padre’ filmak IX. EZAE Saria jasoko du

  Berrikuntza gisa, aurten, IX. EZAE Saria emateko ekitaldi berean, I. Gure Zinema Saria jasoko du Cinco lobitos filmak, euskal zinema-sektoreari egindako ekarpenagatik eta kritikaren zein publikoaren aldetik jasotako harrera bikainagatik. EZAE Saria jasoko du, 2022an EAEko zine-aretoetara publiko gehien erakarri zuen euskal partaidetzadun ekoizpena izateagatik. Sari-banaketa ekitaldia irailaren 23an izango da, Donostiako Zinemaldian. Hamabost […]

Read More… from Joaquin Mazonek zuzendutako ‘La vida padre’ filmak IX. EZAE Saria jasoko du

Mintza Lasai euskararen aldeko festibala gaur hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Tailerrak, bestak, bisitak, proiekzioak, ate idekiak… izango dira gaur hasi eta igandera bitartean. Aurten ere, irailaren 18tik 24ra bitartean, zazpi egunez euskara gozatzeko aukera eskainiko du Mintza Lasai festibalaren hamabigarren edizioak. “Elkartzeko eta jarduera berriak euskaraz egiteko aukerak ez dira faltako. Aurten, sekulan baino jarduera gehiago proposatuko ditugu gazteei, eskola garaitik bizi sozialera zubi linguistikoak […]

Read More… from Mintza Lasai euskararen aldeko festibala gaur hasiko da Miarritze, Angelu eta Baionan

Liher taldeak etenaldi luze bat egingo duela iragarri du

Aurretik, ‘Hortzak’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu talde donostiarrak, laster kaleratuko duen Versus izeneko diskoaren bigarren aurrerapena. Abesti honen eta maxi-singlearen argitalpenarekin batera, taldeak Eta hutsa zen helmuga lanaren bira amaiera iragarri eta etenaldi luze bat egingo duela adierazi du. Liher taldeak Hortzak izeneko bigarren aurrerapen kantua aurkeztu du, “hardcorea eta punk-a nahasten dituen pieza […]

Read More… from Liher taldeak etenaldi luze bat egingo duela iragarri du

Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio

Erakusketaren ibilbidea hainbat sormen-gunek osatzen dute. Besteak beste, Isabel Herguerak Indian 2005etik 2017ra egindako marrazkiak ikusteko aukera izango du bisitariak. Garai hartan hasi zen filma imajinatzen eta Indiako hiri handietako zalapartaren eta jendetzaren bitartez giroa eta bizitza mugimenduan antzematen. Akuarelan egindako marrazkiekin batera, soinu-instalazio batek filmeko eszenen lekuak ekarriko ditu gogora: Kalkuta, New Delhi, edo […]

Read More… from Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio

Urriaren 7an hasiko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Iruritan

Finala Iruñean jokatuko da, abenduaren 2an. Aurtengoan, 29 bertsolarik eman dute izena txapelketan, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izanen dira Iruritan abiatuko den ibilbidean. Bi urteren ondoren, hemen da berriro ere Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Urriaren 7an abiatuko da eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “bi hilabetez, gure irudiak islatzen duen bezala, Nafarroako lur berdeak, horiak […]

Read More… from Urriaren 7an hasiko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa Iruritan

Donostia Apain egitasmoak Bidebietara egingo du jauzia laugarren edizioan

Lau esku-hartzek osatuko dute bihar abiatuko den programa. Hirian horma-artea lantzeko proiektua da Donostia Apain eta Donostia Kulturaren kultur etxe sareak bultzatzen du. Egitasmoa herritarren partaidetzako Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren baitan jaio zen. Aurtengo edizioan, Donostia Apainek esku-hartze artistikoak Bidebieta auzora eramango ditu bihartik aurrera. Martutene, Altza eta Loiola auzoek aldez aurretik […]

Read More… from Donostia Apain egitasmoak Bidebietara egingo du jauzia laugarren edizioan

Loraldiaren euskarazko sormen digital beka abian da

Azaroaren 20ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000 euroko ordainsaria izango du. Deialdi honen xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia aurkeztu du bigarren urtez jarraian. Aurreko urtean bezala, kultur sorkuntzaren barruan arlo […]

Read More… from Loraldiaren euskarazko sormen digital beka abian da

Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Lanak aurkezteko epea urriaren 24an amaituko da, eta azaroaren 22an izango da sariak banatzeko ekitaldia Zarautzen. Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, Arnasa Gara ekimenak Arnasetik bideosormen lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Lehiaketa hau euskararen arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta haien egitekoa izango da euskarari lotutako istorioak kontatzea. Lehiakideen sormena pizteaz gain, […]

Read More… from Gazteek hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egiteko abian da ‘Arnasetik’ bideosormen lehiaketa

Praktikaturen Mintzalagun egitasmoa Ipar Euskal Herrira helduko da lehen aldiz

Donibane Lohizunen, Getarian, Urruñan eta Ziburun antolatuko dira mintzalagun taldeak. Praktikatu euskaraz gurekin, erraza da, horixe da AEKren Praktikatu zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako abiatu duen kanpainaren leloa. Urriko lehen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagunak, mintzakideak eta mintzalagunak. Ikasturte berrian 95 herritan egingo dute: hasi Garraldatik eta Lanestosaraino edo Tuteratik Zumaiaraino. Aurten, gainera, bada berritasun bat: lehenbizikoz, […]

Read More… from Praktikaturen Mintzalagun egitasmoa Ipar Euskal Herrira helduko da lehen aldiz