Nagore Belastegik ‘Zirriborroak. Kontatu behar ez nituenak’ helduentzako liburu ilustratua aurkeztu du

Legazpiarraren lehen lana da eta Koldo Landaluze ilustratzailea izan du alboan liburuak biltzen dituen hamahiru testuei irudia jartzeko. “Ipuin guztiak ez dira haurrentzat. Ipuin hauek ez dira haurrentzat, bizitza esperientzia bat izatea beharrezkoa delako kontatzen dena ulertzeko. 13 istorio biltzen dira, 13 irudiz lagundurik, milaka begirada desberdin sortuko dituztenak. Buruan marraztutako zirriborroen bilduma bat duzu […]

Read More… from Nagore Belastegik ‘Zirriborroak. Kontatu behar ez nituenak’ helduentzako liburu ilustratua aurkeztu du

Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian

Finala, abenduaren 16an jokatuko da, Bilboko Bilbao Arenan. Sei kanporaketez, hiru finalaurrekoz eta finalaz osatuta egongo da txapelketa. Aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu du Bertsozale Elkarteak gaur Bilboko Rekalde aretoan eta urriaren 1ean, Mungian abiatuko dela iragarri. Ohi bezala, Bilboko finalarekin amaituko da txapelketa abenduaren 16an, eta guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango […]

Read More… from Urriaren 1ean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian

Irati Irizar da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Ilargi-kutsadura proiektuarekin jaso du Iziarrek 26. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Irati Irizar Alvarez (Lazkao, 1990) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Aintzane Usandizagak, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du saria […]

Read More… from Irati Irizar da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Urriaren 21ean abiatuko da Bertso Eskola Feminista

Irailaren 29ra arte egongo da Ahalduntze Bertso Eskolan matrikulatzeko epea zabalik. Bertsozale Elkarteak bertso-eskola feministen bederatzigarren edizioan izena emateko epea ireki du. Hala, Ahalduntze Bertso Eskolan parte hartu nahi dutenek hilaren 29ra arte izango dute izena emateko aukera. Elkartearen webgunean dagoen formularioa betez. Lanketa feminista du helburu eskolak: “Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren bidez, plazako bat-bateko […]

Read More… from Urriaren 21ean abiatuko da Bertso Eskola Feminista

Hezkuntzak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar guztiei zabaldu nahi diete hezkuntzak euskara gehiago behar duela adierazteko eta aldarrikatzeko bidea. Zehazki, hiru puntu hauek lege berrian berariaz jaso daitezen eskatuko zaie Eusko Legebiltzarreko kideei: Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa; euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma; eta hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea. Ikasturtea […]

Read More… from Hezkuntzak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute

[Bideoa] Jon Maiak zuzendutako ‘Kastellanuek’ dokumentala sarean ikusgai

Francoren diktadura garaian bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da. Kastellanuek dokumentala ikusgai jarri du sarean Azpeitiko Udalak. Iaz estreinatu zen Jon Maia bertsolariak zuzenduriko dokumentala. Francoren diktadura garaian bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da honakoa. Azpeitiko Udalaren ustez, “hamarkada asko eta […]

Read More… from [Bideoa] Jon Maiak zuzendutako ‘Kastellanuek’ dokumentala sarean ikusgai

Zirkualde jaialdia irailaren 21etik 23ra egingo da Bilbon

Proposamen guztiak doakoak eta publiko guztiarentzat izango dira. Aurten, gainera, jaialdiaren barruan, Dantza bertikalaren I. topaketa egingo da, dantza bertikalaren eta arnes lanaren profesional eta erdi-profesionalentzat zuzenduta. Irailaren 21etik 23ra bitartean egingo da Zirkualde jaialdia Bilbon, antolatzaileen esanetan, “Euskal Herrian zirkuko arteei eskainitako jaialdi bakarra”. Errekalde auzoko plazan egongo da agertoki nagusia eta bertan, publiko […]

Read More… from Zirkualde jaialdia irailaren 21etik 23ra egingo da Bilbon

Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Laugarren urtez jarraian antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurreko hiru edizioetan bezala, hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Azaroaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Martxan da Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, laugarrenez antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso […]

Read More… from Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa aurkeztu dute Azpeitian

Ekimenak bi oinarri ditu: euskararen erabilera eta kontzientziazioa, eta kultura eta hizkuntza desberdinak dituzten herritarren parte-hartzea. Euskara eta kulturartekotasuna lantzeko beharrak hainbat eragile, ikastetxe eta udal egitasmo berri honetara batu ditu. Azaldu dutenez, “udalerri euskaldunetan aldaketa demografiko handia izan da azken urteotan, eta horrek eragin zuzena izan du eskoletan: gero eta gehiago dira jatorri atzerritarreko […]

Read More… from Euskara eta kulturartekotasuna uztartzeko egitasmoa aurkeztu dute Azpeitian

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 15etik aurrera egongo da zabalik

Sortzaile, argitaletxe eta diskoetxeek hilabeteko epea izango dute euren ideiak aurkezteko aukera, urriaren 15era arte, hain zuzen ere. Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza bihurtuko da abenduaren 6tik 10era. Ekoizpenen erakusketaz gainera, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak eta musika zein antzerki emanaldiak egongo dira, besteak beste. Kulturzaleei egitarau zabala eskaintzeko asmoz, guneetako antolatzaileak prestaketa lanetan hasi dira, […]

Read More… from Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak bidaltzeko epea irailaren 15etik aurrera egongo da zabalik