Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Donostia Kulturak eta Euskal Idazleen Elkarteak azaldu dutenez, bi hitzordu egitekoak ziren, “Goizalde Landabasok eta Xabier Zeberiok irailaren 5ean eskaini behar zuten Tolesdurak emanaldia atzeratu egin dugu, artistek ezin izango baitute orain eskaini, eta 2024ko martxoko Poesialdia programan ikusi ahal izango da”. Urtero irailean egin ohi den Poesia Orduak ekimenak hitzordu bakarrarekin dator aurtengoan. Gaur, […]

Read More… from Yolanda Arrieta idazlea eta Peru Galbete musikaria izango dira gaur, Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Joseba Jaka beka martxan jarri du Elkar Fundazioak

Deialdi honetara literatura lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak aurkez litezke. Saria 10.000 eurokoa izango da eta irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, lan amaitua helarazteko. 2023-2024ko deialdia musika lanei eskaini ondoren, bi urtez behin antolatzen den edizio honetara literatura lanak, narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak), idazteko proiektuak […]

Read More… from Joseba Jaka beka martxan jarri du Elkar Fundazioak

Jon Maiak, Jokin Pinatxok, Kukai Dantzak eta Orereta Ikastolak parte hartu dute Kilometroak jaiaren kanta eta bideoklipean

Urriaren 1ean egingo da Oreretan Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia urte osoko egitarauari amaiera emanez. Kilometroak 23 azken txanpan sartu da urte osoko egitarauari amaiera emanez. Urriaren  1ean izango da “hitzordurik bereziena” antolatzaileen esanetan, Oreretan egingo den egun osoko jaiarekin. Orereta Ikastolako ikasle, familia eta langileak buru-belarri dabiltza prestaketa-lanetan. Giroa berotze aldera, Jon Maia bertsolariak […]

Read More… from Jon Maiak, Jokin Pinatxok, Kukai Dantzak eta Orereta Ikastolak parte hartu dute Kilometroak jaiaren kanta eta bideoklipean

Iosune de Goñi Garcia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Burlatako idazle, argazkilari eta itzultzailea Hendaiako Nekatoenea etxean egongo da 2023ko urriaren 9tik azaroaren 2ra, eta Pasaiako Hugoenean azaroaren 7tik 30era. Bi egonaldi hauen bitartean, topaketak antolatuko dira, Iosuneren lana deskubritzeko parada eskaintzeko. Hamahirugarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen […]

Read More… from Iosune de Goñi Garcia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Hika Teatroak ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna estreinatuko du Alemanian

Alemania eta Euskal herriko diziplina anitzeko hamabi artista oholtzan ikusteko aukera eskaintzen du obrak. Tartean dira Itziar Ituño, Allos Quartet, Amaia Elizaran, Eneko Gil eta Gorka Duran. Hika Teatroak Bidaia-Die Reise izeneko ikuskizuna estreinatuko du gaur, arratsaldeko 20:0etan, Lauchheim hiriko Sclhoss Kapfenburg jaialdian. Marcus Englert musikari eta konpositore alemaniarrak 2021eko urtarrilean Itziar Ituño euskal aktorea […]

Read More… from Hika Teatroak ‘Bidaia-Die Reise’ ikuskizuna estreinatuko du Alemanian

Asun Garikano hizkuntzalari gipuzkoarra, euskaltzain oso izateko hautagai

Euskaltzaindiaren egoitzan egin den Osoko bilkuran aurkeztu da hautagaia. Hala, irailaren 29ko Osoko bilkuran jakingo da Patxi Goenaga euskaltzain emerituaren lekua idazle eta itzultzaile tolosarrak hartuko duen ala ez. Euskaltzaindiaren egoitzan gaur egin den Osoko bilkuran, izen bakarra aurkeztu da euskaltzain oso izateko hautagai, hain zuzen, Asun Garikano idazle, itzultzaile eta euskaltzain urgazlearena. Akademiak gogoratu […]

Read More… from Asun Garikano hizkuntzalari gipuzkoarra, euskaltzain oso izateko hautagai

Kirmen Uribek eta Beñat Garaiok Eusko Ikaskuntza sariak jaso dituzte Bilbon

Senide, lagun eta kulturaren, hezkuntzaren eta gizartearen arloetako ordezkariek lagunduta, bi sarituek Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorretan beren eskarmentu profesionala eta ikerketa proiektua aintzatesten dituzten diplomak jaso zituzten. Bilboko Euskalduna jauregian banatu ziren atzo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria eta gazteek aurkeztutako sorkuntza- edo ikerkuntza-proiektuarena. Aurtengo edizioan Kirmen […]

Read More… from Kirmen Uribek eta Beñat Garaiok Eusko Ikaskuntza sariak jaso dituzte Bilbon

Zalduako aztarnategian jarduera metalurgikoak garrantzia hartu duela dio Aranzadik

Elkarteak Aintzinate Berantiar garaiko labe bat aurkitu du Zalduako aztarnategian. Horrek esan nahi du Nafarroako Pirinioetan kokatuta dagoen hiri honetan kokaleku erromatarrak egon zirela. Hamar urte bete ziren iaz zen Zalduako aztarnategiko lanak abiatu zirenetik eta, Aranzadi Zientzia Elkarteak jakitera eman duenez, aztarnategiak gure historiaren aztarnak argitara ematen jarraitzen du. Kanpaina honetako aurkikuntzarik esanguratsuenetako bat […]

Read More… from Zalduako aztarnategian jarduera metalurgikoak garrantzia hartu duela dio Aranzadik

Glad is the Day jaialdiaren 7. edizioa aurkeztu dute

Abuztuaren 27an, hileko azken igandean, Gladys Enea parkea musikaz beteko da berriro ere. Glad is the Day jaialdia itzuliko dela iragarri du gaur Donostia Kulturak. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatzen duten ekimen hau 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Donostiako udan. Zazpigarren edizioa abuztuaren […]

Read More… from Glad is the Day jaialdiaren 7. edizioa aurkeztu dute