Euskaltzaindiak 2022ko irailaren 30ean izendatu zuen euskaltzain oso. Maitasunaren botanika izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan ditu gogoan Suarezek. Castillo Suarez Garcia idazle nafarrak gaur goizean Sarrera-hitzaldia irakurri du Altsasun, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten moduan. Euskararen Akademiak 2022an izendatu zuen euskaltzain oso, eta, ohikoa denez, izendapenarekin batera Sarrera-hitzaldia egitea dagokie euskaltzainei. […]
Kategoria: Portadan
San Nikolas ikastolak ‘Txonbo’ lelopean antolatuko du 2024ko Ibilaldia, Algortan
2024ko Ibilaldiaren helburu nagusiak dira euskalduntasuna, euskal kultura eta ikastola ardatz dituen jaia Getxora eramatea, herriko gizarte-eragileekin lankidetzan harremanak sendotzea, hezkuntza komunitate osoak (guraso, ikasle, irakasle, langile…) ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea, eta gaztetxo eta nerabeen jarrera parte hartzailea eta hezitzailea bultzatuko duen jaia antolatzea. Algortako San Nikolas ikastolak antolatuko du datorren urteko Ibilaldia, maiatzaren 26an, […]
Read More… from San Nikolas ikastolak ‘Txonbo’ lelopean antolatuko du 2024ko Ibilaldia, Algortan
Garazi Kamiok idatzitako ‘Bikini’ nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literatura saria
Orotara hamasei lan lehiatu dira aurten, eta horien artean Kamiok idatzitako eleberria hautatu du epaimahaiak. Bikini kontakizun honek bullying istorio bat kontatzen du, baina ez biktimaren ez erasotzailearen ikuspegitik, ikusle hutsa den eta egoera deserosoan sentitzen den haur baten ahotik baizik. Garazi Kamio Anduagak idatzitako Bikini nobelak irabazi du 2023ko Mikel Zarate haur literatura saria. […]
Loraldia Plazarik Plaza! ekimenaren bigarren edizioa egingo dute udazkenean, Arrigorriagan eta Zaratamon
Irailaren 29an hasiko da Zaratamon eta urriaren 6tik 8ra bitartean Arrigorriagara egingo du salto ekimenak. Loraldia Plazarik Plaza! bigarrenez egingo da aurten, irailaren 29tik urriaren 8ra bitartean Zaratamon eta Arrigorriagan. Bertako udalak dira antolatzaileak eta iazko esperientzia pilotuaren emaitza ona ikusita, bigarrenez egitea erabaki dute.Loraldiak sustatzen duen ekimena da Plazarik Plaza! eta Bilbon egiten den […]
Hutsik dagoen museo baten soinuak, ahotsak, oihartzunak eta isiltasunak ehizatuz
Bilboko Arte Ederren Museoak Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Erkizia soinu-ehiztariak sortutako aHUTSAK HARTUa proiektua aurkeztu du. Egitasmoa elkarren artean konektatuta dauden lau elementuz osatuta dago: liburu bat, soinu instalazio bat, performance bat eta webgune bat. Hutsunea hartu eta hautsak estalia esanahien batura da aHUTSAK HARTUa, halaxe jarri diote izena Bilboko Arte Ederren Museoak aurkeztu […]
Read More… from Hutsik dagoen museo baten soinuak, ahotsak, oihartzunak eta isiltasunak ehizatuz
Nafarroako Hezkuntza departamentuak bertan behera utzi du ‘Musikariak ikastetxeetan’ programa
LAB sindikatuak salatu duenez, berriz ere euskararen aurkako erasoa egin du Nafarroako Hezkuntza departamentuak, zuzendari orokorraren baimenarekin eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen zerbitzuburuaren oniritziarekin. Duela hilabete pasatxo salatu zuen LAB sindikatuak Nafarroako Hezkuntza departamentuko atal horretan bizi zen egoera jasanezina zela, bai langileekiko jazarpenarengatik eta baita euskararen aurkako eraso ugariengatik ere. “Oraingoan, Hezkuntza departamentuak A […]
‘Literaturarekin bakarrik ikasten dena’ manifestua aurkeztu du Meettok Fundazioak hainbat idazleren atxikimenduarekin
Irakurzaletasunari prestigioa eman eta irakurtzea bera sustatzeko asmoz, Meettok Fundazioak Literaturarekin bakarrik ikasten dena manifestua aurkeztu du, 76 idazleren atxikimenduarekin. Manifestua abiapuntu bat besterik ez dela adierazi du Meettok Fundazioak, gerora etorriko diren ekitaldien oinarria. Ekimen ez oso konbentzionalei ekiteko garaia dela uste dute bertako kideek eta bide horretan kokatu dute literaturaren alabantza. Manifestua: Garai […]
Ismael Iglesiasen ‘Sua’ ikus-entzunezko instalazioa zabalduko dute gaur Bilboko Rekalde aretoan
Erakusketak Iglesiasen Etxe-bide ikus-entzunezko erakusketa du abiapuntu, eta, oraingoan, Fernando Carvahloren soinu ekarpena gehituko diote. Bilboko Rekalde Aretoak Ismael Iglesiasen Sua izeneko erakusketa hartuko du uztailaren 9ra arte. Sua zuzenean sortuko dute gaur, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, eta bertan, Ismael Iglesias bera eta Fernando Carvalho musika elektronikoko ekoizlea elkarlanean arituko dira. Bi artistek oraingo instalazioan parte […]
Euskadiko Filmategiak txirrindularitzari buruz duen material guztia bere webgunean jarri du edonorren eskura
Txirrindularitza bilduma 1920. eta 1980. urteen artean partikularrek filmatutako filmez osatuta dago. Egun batzuk barru hasiko da Frantziako Tourra Euskal Herrian eta Euskadiko Filmategiak zinema eta txirrindularitza zaleak omendu nahi izan ditu bere artxiboan dauzkan kirol honi buruzko filmak bilduz eta bere webgunean edonoren eskura jarriz. Filmategiaren atariko Funtsak atalean kontsultatu ahal izango dira Txirrindularitza […]
Kultura Plazara! programa bueltan da Gasteizera Uztailean eta abuztuan
Orotara hamahiru emanaldi biltzen ditu egitarauak, denak doakoak Gasteizko plaza eta gizarte etxeetan. Gasteizko Udalaren Kultura Zerbitzuak uztaileko eta abuztuko arratsaldeetarako Kultura Plazara! programa aurkeztu du. Hala, gasteiztarrek dantzaz, txotxongiloez, zirkuaz, antzerkiaz eta musikaz, besteak beste, gozatu ahal izango dute uztailaren 4tik abuztuaren 31ra bitartean. Orotara hamahiru emanaldi biltzen ditu egitarauak, denak doakoak Gasteizko plaza […]
Read More… from Kultura Plazara! programa bueltan da Gasteizera Uztailean eta abuztuan
