Abestiak etorkizun itxaropentsuagorako garai berriei buruz hitz egiten du. Musikari donostiarrak Ane Irisarri abeslaria izan du lagun kanta ontzeko. Oliver Losada musikari donostiarrak Lurrin izeneko proiektua jarri zuen martxan 2020ko itxialdian, eta urte horretan bertan bere lehen EPa argitaratu zuen Kandela baten argitan izenpean. Orain aurrerapauso bat eman eta bere disko berria izango denaren aurrerapen […]
Kategoria: Portadan
Nafarroako Kultur programa ekainaren 24tik irailaren 9ra egingo da 41 herri eta hiritan
Egitasmoa ostegun, ostiral, larunbat eta igandeetan egingo da. Ekainaren 24an Uxueko eta Martzillako emanaldiak hasiko dira eta uztailaren 3an erakusketa bat irekiko dute Bertizen. Nafarroako Gobernuak uda garaian antolatzen duen Kultur programaren 28. edizioa aurkeztu du Iruñean. Egitasmoak kalitatezko eskaintza artistikoa Nafarroa osoan zehar sustatzea eta hedatzea ditu helburu. Honekin batera, tokiko erakundeei kultura hedatzen […]
Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak ‘Maite Idirin, herrigintza kantuz’ liburua kaleratu dute
UEUren eskutik ikusi du argia liburuak eta kantariaren ibilbidea kontatzen du. Jokin Apalategik eta Paulo Iztuetak Maite Idirin, herrigintza kantuz izeneko liburua aurkeztu dute Baionan, Udako Euskal Unibertsitatearen eskutik. Maite Idirin da liburu honen protagonista, eta haren ibilbidearen hasiera 1968an kokatu dute egileek, urte horretan hasi baitzen kantatzen, Zeberion. Baina, 1969an, Parisera alde egin behar […]
Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 14an Gernikan
Jon Maiak, Zea Mays taldeko Aiorak eta Petik, Eirek, Mogumbo Brass Bandek eta TPR dj-ak osatuko dute 2023ko Haziberri jaialdiaren kartela. Kontzertua uztailaren 14an, ostirala, izango da, Europako Herrien parkean. Haziberri jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute uztailaren 14an, Gernikan. “lehenengo urteko ilusio eta urduritasunarekin jarraitzen dugu, Gernikako Europako Herrien parkean, ahalik eta iluntze/gau politena sortu […]
Read More… from Haziberri jaialdia antolatu dute uztailaren 14an Gernikan
Esti Markezek udako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu ‘Desegin’ izenpean
Aiako abeslariak azaldu duenez, “tabuen desegitea aldarrikatzeko oihu bat da, baita bizitzeko gogoa, adiskidetasuna, maitasun librea eta askatasun fisikoa aldarrikatzekoa ere”. Markezek Danae Riañok baxu jotzaileak, Iker Lauroba gitarra jotzaileak eta Josu Ervitik sinteak eta bateria jotzaileak osatutako taldea izan du berriz ere lagun. Kantaria Euskal Herri osoan zehar egiten ari den biraren errepertorioren parte ere izango da Desegin. […]
Read More… from Esti Markezek udako kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu ‘Desegin’ izenpean
Bilboko Zinegoak jaialdiak 20. urteurrena ospatuko du nortasun aldakorrak aldarrikatuz
Sail ofizialeko hiru kategorietan (FIK, DOK eta KRAK) 16 film luzek hartuko dute parte; eta Begiradak film laburren sailean bi ziklo berri izango dira: TBIQ+ eta Lotura Primarioak. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak edizioa berezia izango du aurten, izan ere 20. urteurrena ospatuko du eta urte hasieran egin beharrean hil honetan atontzea erabaki […]
‘Igeldoko historia eta istorioak’ liburuan 1000 bat argazki eta hamaika kontakizun zahar jaso dituzte
Argitalpena bi zatitan banatuta dago: lehen zatian, Igeldoko 119 etxe, baserri eta bertan bizi izandako familiei buruzko informazioa bildu da; bigarrenean, aldiz, beste zenbait gai ageri dira: arrokak, eskola, gerra, harrobiak, iturriak, jai giroa, kirolak, ondarea eta beste hamaika kontu. Jabier Iraola Gabilondok eta bere lantaldeak ondutako Igeldoko historia eta istorioak izeneko liburuak 1000 bat […]
Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxearen antzezlanak Ganbila bilduman
Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Gotzon Barandiaranen Hildako haurra eta Maddi Goikoetxea Juanenaren Ura jaten. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko fokua obra […]
Read More… from Gotzon Barandiaran eta Maddi Goikoetxearen antzezlanak Ganbila bilduman
Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean ariko dira abenduko Hatortxu Rock jaialdian
Atarrabian, abenduaren 16an ariko diren lehen taldeen zerrenda da honakoa. Aurrerago talde eta bakarlari gehiagoren partehartzea ezagutzera emango dute. 24 urte pasa dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren lehenengo edizioa egin zutenetik. “Milaka kilometro utzi ditugu atzean 24 urte hauetan, baita istripuak, hildakoak, Estatu espainiar eta frantziar espetxeak, bidesariak, mapa eta nabigatzaileak, zerbitzuguneak…”, adierazi du antolakuntzak. […]
Irulegiko Eskua bezalako piezak aurkitzeko eta herrixka hobeto ikertzeko, Aranzadi aztarnategia industen hasi da beste urtebetez
Uda osoan zehar egingo dira Irulegiko Burdin Aroko herrixkako indusketa arkeologikoak. Helburu nagusia eraikin oso bat induskatu eta eskua agertu zen herriaren okupazio-faseen ikerketan sakontzea da. Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, Irulegiko Eskua aurkitzea “mugarria izan zen Euskal Herriko arkeologian, eta aparteko aurkikuntza euskararen jatorriaz gehiago jakiteko”, baina Irulegiko Burdin Aroko herrixkaren garrantzi arkeologikoa haratago doala […]
