Sei atalez osatutako websailak Belarri Bero izeneko telefono linea erotiko batean gertatzen den istorio bat kontatzen du. Protagonistak Olatz Beobide, Dorleta Urretabizkaia, Nerea Arriola eta Olaia Gil aktoreek gorpuzten dituzte. Zehar Kablea taldearen Youtube kanalean dago ikusgai jada. Zehar Kablea sormen taldea dago Belarri Bero, bai esan? izeneko websailaren atzean. Uxue Amonarrizek, Aitor Altunak eta […]
Kategoria: Portadan
Elgoibar, kultura eta hizkuntza aniztasunaren elkargune
Musika, dantza eta gastronomia uztartzen dituen egitarau oparoaz gozatzeko aukera egongo da ekainaren 11n Auzoko jaian. Euskara komunikaziorako tresna bihurtu eta aniztasunean oinarritutako euskal komunitatea eraikitzea da Auzokoren helburua. Elgoibarren elkartuko dira aurten ere Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako partaideak. Ekainaren 11n, igandea, goizeko 11:30ean abiatuta, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturek bat egingo dute, […]
Read More… from Elgoibar, kultura eta hizkuntza aniztasunaren elkargune
Kimuak 2023ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte
Katalogo berriak animazioa eta fikzioa jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bat euskara hutsean egin da, beste bat euskaraz eta frantsesez, gainontzekoak gaztelaniaz egin dira eta horietako bik hindia eta bengaliera ere erabiltzen dute. Kimuak programaren 26. edizioaren deialdira aurkeztutako 60 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak Kimuak 2023 katalogoa osatzeko: Iban […]
Read More… from Kimuak 2023ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte
‘Martxanterak’ liburua kalean da, Bizkaiko pertsonaia herrikoiei buruzko ‘Ipuinak’ bildumaren zazpigarrena
Marta Goikoetxea idazlea eta Iñaki Landa ilustratzailea dira egileak. Liburuak modu erakargarrian emakume nekaezin batzuk erakusten ditu, Durangoko Santa Maria elizpearen babesean euren bizitzako hamarkadak eman zituztenak, bai neguan, bai udan, umeen eta ez hain umeen gustuko produktuak saltzen. Marta Goikoetxea idazlea (Amorebieta-Etxano, 1983) eta Iñaki Landa ilustratzailea (Portugalete, 1981) Martxanterak izeneko liburua kaleratu dute. […]
Dantza garaikidea eta zurezko eskultura uztartzen duen ikuskizuna taularatuko dute Garazi Etxaburuk eta Jose Pablo Arriagak Gernikan
Larunbatean izango da ikuskizuna Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan eta MusEkintza jaialdiaren barruan. Garazi Etxaburu eta Jose Pablo Arriagaren Kandelak izeneko ikuskizuna izango da MusEkintza Bizkaiko museoetako arte eszenikoen jaialdiaren hamargarren jarduera. Ekainaren 10ean, larunbata, taularatuko dute eguerdiko 12:30ean, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Kandelak dantza garaikidearen eta zurezko eskultura handien arteko uztartze berezia dela azaldu dute […]
Haira Aizpuruak jantzi zuen larunbatean 2023ko Euskal Herriko Eskolartekoaren txapela
Eki Mateorena izan zen txapeldunordea Iurretako frontoian jokatu zen txapelketan. Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi dio garaikurra Aizpuruari. Iurretako frontoian jokatu zen larunbatean 35. Euskal Herriko Eskolartekoa, 180 lagun ingururen aurrean. Bertan aritu ziren kantuan hamar bertsolari, lurralde ezberdinetako ordezkari. Arabatik, Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi, Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi, Gipuzoatik June Aiestaran eta Danel […]
Dena prest dute Olarizuko zelaietan Araba Euskaraz festarako
Igandean, ekainak 11, Olarizura bueltatuko da Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Aguraingo ikastolarentzat izango da. Ikastolen Elkartearen baitan Arabako zortzi ikastola daude eta denek erabaki zuten iaz bat egitea Araba Euskaraz jaia antolatzeko. Pasa den urtean bildutako dirua Argantzun ikastolarentzat izan zen, aurtengoan, berriz, Aguraingo Lautadak jasoko du. “Kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen duen […]
Read More… from Dena prest dute Olarizuko zelaietan Araba Euskaraz festarako
Aranzadi Zientzia Elkarteak ‘Itzak, Urdaibaiko kultura paisaia’ liburua aurkeztu du
Lan honek gaur egun ikusten dugun paisaia hobeto ulertzen ez ezik, gure arbasoek egin zuten lana ezagutzen ere lagunduko digu. Aranzadi Zientzia Elkarteak Urdaibaiko paisaiaren azterketa, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanen emaitza gisa, jasotzen du kaleratu berri duen Itzak, Urdaibaiko kultura paisaia’ liburuan. Historian zehar gertatu diren aldaketak kontuan hartu dituzte lana ontzeko. Bilakaera horren […]
Read More… from Aranzadi Zientzia Elkarteak ‘Itzak, Urdaibaiko kultura paisaia’ liburua aurkeztu du
Jose Antonio Loidiren ‘Hamabost egun Urgainen’ eleberri beltza berrargitaratu dute
Gaur egungo irakurleek 1955eko testua arazorik gabe irakur dezaten finkatu nahi izan du Erein argitaletxeak, Loidiren eta euskararen orduko doinua eta kolorea galdu gabe. Jon Alonso idazlea arduratu da hitzaurrea idazteaz. 68 urte pasatu dira Jose Antonio Loidi Bizkarrondoren Hamabost egun Urgainen nobela beltza lehen aldiz argitaratu zenetik. Genero beltzeko lehen eleberria izan zen euskaraz […]
Read More… from Jose Antonio Loidiren ‘Hamabost egun Urgainen’ eleberri beltza berrargitaratu dute
Euskal Herriko Eskolarteko finalerako dena prest da Iurretan
Sarrera doan izango da eta gonbidapenak dagoeneko eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bihar, 11:30ean hasiko da Eskolartekoa Iurretako frontoian, eta saioa amaitutakoan mokadua eskainiko da; bertaratutakoen artean zozketa bat ere egingo dela iragarri dute antolatzaileek. Bihar, ekainak 3, jokatuko da Euskal Herriko Eskolartekoa Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian eta dagoeneko oholtza gainean lehian arituko diren hamar bertsolari […]
Read More… from Euskal Herriko Eskolarteko finalerako dena prest da Iurretan
