Erroak sailean, sail ofizialetik kanpo, Euskal Herrian egindako bost film labur proiektatuko dira. Aurten ere Bilboko Zinegoak jaialdiko Sail Ofizialean nazioarteko eta Euskal Herriko film laburren hautaketa zabala izango da. Sail ofizialean 25 film labur izango dira, kategoria ezberdinetan: ohikoak bihurtu diren Emakume zuzendariak eta Haurtzaroa eta Nerabezaroa; edo aurten berriak izango diren TBIQ+ eta […]
Kategoria: Portadan
Arabako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute larunbatean, Kexaan
Topaketan 150 emakume inguruk eman dute izena eta gonbidatutako idazlea Karmele Jaio izango da. Idazleak Aitaren etxea liburuaz hitz egingo du. Laia Arabako ahalduntze feministarako eskolak lurraldeko kuadrillek antolatutako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute larunbatean, Kexaan. Hitzordu horrekin literaturaren bidez ahalduntze kolektiboa sustatzen duten irakurketa kluben 2022-2023 ikasturtea amaituko da. Ikasturte honetan hamabi […]
Josu Penades idazleak ‘Egarria’ eleberria kaleratu du
Literatura ulertzeko modu jakin baten emaitza da eleberria. Kontaketa teknikarako destilazioa erabili du egileak hizkuntza literarioari dagokionez, eta baita kontatzeko moduari dagokionez ere. Josu Penades (Bermeo, 1962) idazleak Egarria izenburua duen eleberria aurkeztu du gaur, Alberdania argitaletxearen eskutik. Nobela berri honek, aurreko lan guztien ezaugarri bat betetzen du: pertsonaiak ditu ardatz. Izan ere, egileari interesatzen zaion […]
Read More… from Josu Penades idazleak ‘Egarria’ eleberria kaleratu du
‘Harrotu ileak’ proiektuaren baitako erakusketa irekiko dute ekainaren 9an Tabakaleran
Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu izeneko argazki-erakusketak azken hilabeteetan Harrotu ileak proiektuan parte hartu duten gazteek Javi Julio, Lua Ribeira eta Nagore Legarreta artistekin elkarlanean egindako lana erakusten du. Datorren astean Donostiako Tabakalerak argazki-erakusketa berria zabalduko du Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu izenpean. Harrotu ileak proiektuaren baitako erakusketa honek hirira iritsi berri […]
Durangok eta Iurretak Bertso Eguna –Ahalduntze jaia hartuko dute ekainaren 17an
Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren ikasturte amaierako jaia da honakoa. Ikasturtean zehar parte hartu dutenen lana plazaratzea izango du helburu egunak. 2015-2016 ikasturtean antolatu zuten lehen aldiz Ahalduntze Bertso Eskola Feminista, eta geroztik urtero egin izan da. Aurtengoan, gainera, modu berezi batean eman nahi diote amaiera ikasturteari bertako kideek, festa giroan elkartuta. Parte hartzaileen lana plazaratzeaz […]
Read More… from Durangok eta Iurretak Bertso Eguna –Ahalduntze jaia hartuko dute ekainaren 17an
Artea lehen pertsonan jarri nahi du Euskadiko Orkestrak denboraldi berrian
Euskal sorkuntzak garrantzi handia izango duela nabarmendu du Orkestrak, bereziki, Antonio Lauzurikaren Chillida-Elogios lanaren estreinaldiarekin. Orkestraren denboraldia irailaren 29an abiatuko da Gasteizen, eta 2024ko ekainaren 7an amaituko da Donostian. Artearen bidez sortzen eta eraldatzen duen pertsonari begiratu nahi dio Euskadiko Orkestrak 2023ko irailaren 29an abiatu eta 2024ko ekainaren 7an amaituko den denboraldian. “Mahler eta bere […]
Read More… from Artea lehen pertsonan jarri nahi du Euskadiko Orkestrak denboraldi berrian
[Bideoa] Basauriri aitortza egin nahi izan dio Mari Luz Estebanek ‘Haragizko erreformak’ poema liburuan
Idazleak Euskal Herrian bere kokatze eta euskaldun bihurtu eta izatearen ibilbideaz dihardu liburu berrian. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Pamiela argitaletxearen eskutik. Mari Luz Esteban idazleak ondutako poema liburuetan harreman-sareetan arakatu izan du, “gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz”, azaldu du Iratxe Retolaza editoreak. Lehen poema-bilduman, Amaren […]
Priscila Fernandesen ‘Zaldiek amesten dutena’, arte garaikidea familian esperimentatzeko erakusketa, Tabakaleran ikusgai
Erakusketa abuztuaren 27ra arte bisitatu ahal izango da Lau Pareta aretoan. Zaldiek amesten dutena izeneko erakusketak artearen bidez irudimena aktibatzeko, jolasteko, ikasteko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du. Priscila Fernandes (Coimbra, Portugal, 1981) artistak sortu du erakusketaren espazio interaktiboa, Situ-akzioak proiektuaren hirugarren edizioa alegia, eta Tabakalerako arte garaikideko eta hezkuntzako arloekin batera lan egin du. Situ-akzioak […]
Prototipoak, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala, bueltan da Bilbon
Edizio honetako proposamenek dantza, eskultura, zinema, ikus-entzunezkoak edo hitza site specifics, performanceak, instalazioak, espazio publikoko esku-hartzeak edo arkitektura iragankorrak zeharkatzen dituzte. Alondegia zentroak Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko du gaur, Bilbon. Topaketa hauek arte-forma berrien eta sorkuntza garaikidearen erreferente gisa sendotzen ari direla diote antolatzaileek, eta, horretarako, hainbat artistek hartuko […]
Read More… from Prototipoak, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala, bueltan da Bilbon
Korterraza aire zabaleko film laburren jaialdia udan itzuliko da Gasteizera eta Arabako gainerako herrietara
Kultura Kalean Elkartearen arabera, aurten 1.123 film labur jaso dituzte, iaz baino 150 gehiago. Ekainean iragarriko dituzte aurtengo egitaraua osatuko duten filmak, baina 40 lan inguru izango direla aurreratu dute. Korterraza Gasteizko eta Arabako aire zabaleko film laburren jaialdia uda honetan itzuliko da urteko film labur nabarmenekin eta kontzertuekin. Uztailaren 20tik 22ra bitartean Gasteizen izango […]
