‘Amable Arias banbalinetan’ erakusketa bisitatzeko aukera uztailaren 2ra arte luzatu dute, San Telmo Museoan

7.000 bisitaritik gora izan ditu erakusketak orain arte.  Donostiako San Telmo Museoak Amable Arias banbalinetan izeneko erakusketa zabaldu zuen otsailean. Mikel Lertxundi Galiana komisario duela, erakusketa honek artistak 1955. eta 1959. urteen artean egindako Antzoki Zaharra marrazki eta akuarela seriea erakusten du. Urte haietan, Ariasek bere ama laguntzen zuen Donostiako antzokiko arropazaindegian eta unibertso hura ezagutzeko […]

Read More… from ‘Amable Arias banbalinetan’ erakusketa bisitatzeko aukera uztailaren 2ra arte luzatu dute, San Telmo Museoan

Eztena arte eszenikoen jaialdia Errenteriako kaleetara aterako da aurten

Hiru egunetan zehar ikuskizunak, performance kolektiboak eta aurretik antolatutako tailerren erakustaldiak ikusi ahal izango dira. Emanaldi guztiak herriko kaleetan eta agertokietan egingo dira, hala nola, Gamon Zumardian, Lekuona Fabrikan, Niessen kulturgunean eta erdiguneko kaleetan. Ekainaren 9tik 11ra bitartean, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian. Antolakuntza baina, berritasun batekin dator aurtengoan, izan ere, jaialdia […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia Errenteriako kaleetara aterako da aurten

‘Kanterri’ ikastaroa antolatu dute aurten ere uztailaren 10ean eta 11n, Oiartzunen

Ikastaroak esparru askotako eragileen elkarlana piztuarazi nahi du euskarazko kantagintzaren dimentsio artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jartzeko. Parte hartu nahi duenak ekainaren 18ra arte izango du aukera izena emateko. Euskal kantagintzari buruz Kanterri, euskaraz kantatzen duen herria izeneko ikastaroa antolatu dute bigarren urtez jarraian Oiartzungo Udalak, Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak elkarlanean. Musikari, letragile, […]

Read More… from ‘Kanterri’ ikastaroa antolatu dute aurten ere uztailaren 10ean eta 11n, Oiartzunen

Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak ‘Artea Oinez’ erakusketa artistikoa irekiko du Lakuntzan

maiatzaren 26tik aurrera ikusgai egongo diren obren gehiengoa abstraktua da. Erakusketan eskulturak, pinturak, marrazkiak, collageak, instalazioak, argazkiak, grabatuak, bideoak eta inprimaketa digitalak ikus daitezke, besteak beste. Nafarroa Oinez jaiaren edizio berriari begira, Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak Artea oinez izeneko erakusketa artistikoa antolatu du, eta Iruñeko Kondestable Jauregian ikusgai egon ostean, Lakuntzako Kultur Etxera egin […]

Read More… from Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak ‘Artea Oinez’ erakusketa artistikoa irekiko du Lakuntzan

Anjel Lertxundi idazlearen obra erdigunean EHUko Uda Ikastaroetan

Ikastaroa ekainaren 29an eta 30ean egingo da, Donostiako Miramar jauregian eta bi helburu nagusi izango ditu: idazlearen obra ezagutaraztea, horren oparotasuna eta kalitatea nabarmenduz; eta Lertxundiren literaturgintzak ikergai gisa duen interes handia agertzea, ikerketa eremu berriei ateak zabalduz. Anjel Lertxundi, idazlea eta obra Uda Ikastaroak euskal literaturaren izen handi bat eta bere obra jarri nahi […]

Read More… from Anjel Lertxundi idazlearen obra erdigunean EHUko Uda Ikastaroetan

Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak jasoko dituzte 2023ko Elkar Sariak

Maiatzaren 25ean, Adunako Elkar Fundazioaren egoitzan, 19:00etan, egingo den ekitaldian jasoko dituzte sariak bi erakundeek. Hil berria den Joan Mari Irigoien gogoan eta hura omenduz egingo da ekitaldia. Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak jasoko dituzte 2023ko Elkar Sariak. Lehenari Ibilbideari Elkar Saria emango diote eta bigarrenari, berriz, Proiektuari Elkar saria. Halaxe jakinarazi du gaur, ohar […]

Read More… from Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak jasoko dituzte 2023ko Elkar Sariak

Mañariako Angurreta Harrobia Arte Espazioan Tanadori Yamaguchiren ‘Denboraren Aztarna’ erakusketa paratu dute

Artista japoniarraren lau pieza jasotzen ditu erakusketak eta denboraren joan-etorriaren lekuko izan nahi dute. Erakusketa irailera arte bisitatzeko aukera egongo da. Arteaz eta naturaz gozatzeko eta, aldi berean, bisitariaren begirada zabaltzeko asmoz, lau instalazio erraldoi jarri dituzte ikusgai Mañariako Angurreta Harrobia Arte Espazioan. Tanadori Yamaguchi artistaren (Nagoya, Japonia, 1970) obrak dira eta Gerediaga Elkartea izan […]

Read More… from Mañariako Angurreta Harrobia Arte Espazioan Tanadori Yamaguchiren ‘Denboraren Aztarna’ erakusketa paratu dute

Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolarteko Txapelketa

Ekainaren 3an Durangaldean jokatuko den Euskal Herriko finalean Agirre arituko da kantuan eta Sabin Abarrategi aramaioarra ere izango da Arabako ordezkari gisa. Larunbatean jokatu zen 14 eta 18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Aramaion. Bertsozaleren arabera, “Kultur Etxeko aretoa bete zen eta giro bikainean joan zen iluntzea. Maila oneko bertsoak entzuteko parada izan zuten bertaratutako […]

Read More… from Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolarteko Txapelketa

Gasteizko Sancho el Sabio Vital Fundazioak Jesus Guridi konpositorearen artxiboa jaso du

Guridi Lana sendiak Jesus Guridiri buruz emandako dokumentazioan honako hauek biltzen dira: gutunak, familiako eta lanbideko argazkiak, partiturak, agendak, liburuxkak, postalak… Haren familia- eta lanbide-bizitzari buruz hain ezagunak ez diren alderdiak erakusten du material guzti honek. Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886 – Madril, 1961) Florida kaleko 36. zenbakian jaio zen eta musika obra zabala utzi […]

Read More… from Gasteizko Sancho el Sabio Vital Fundazioak Jesus Guridi konpositorearen artxiboa jaso du

[Bideoa] Nerea Balda idazleak ‘Azpimarrak’ eleberria plazaratu du

Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu Irurtzungo idazlearen lan berriak. Nerea Baldak (Irurtzun, 1975) Azpimarrak izeneko eleberri laburra aurkeztu du gaur Donostiako Udal Liburutegian. Azpimarrez beteriko bigarren eskuko liburu bat du abiapuntu lanak, “nire lagun batek bigarren eskuko liburu bat erosi zuen eta bertan ikusi zuen aurreko jabea aspaldiko ezagun bat zela”, kontatu […]

Read More… from [Bideoa] Nerea Balda idazleak ‘Azpimarrak’ eleberria plazaratu du