Estudio Gheadak performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera aztertuko ditu proiektu eszeniko honetan. Bilboko Alondegiak Estudio Gheadaren El Mejor de los Mundos (EMDLM) lanaren estreinaldia aurkeztuko du. Performancea, bideoa eta teknologiaren erabilera narratiba eszeniko gisa aztertzen dituen proiektu eszenikoa da honakoa eta Ane Pikaza (Bilbo, 1984) da antzezlea. Azaldu dutenez, “proiektu honetan, publikoa bakarrizketa baten lekukoa […]
Kategoria: Portadan
‘Malala ikasle ausarta’ erakusketa zabaldu dute Donostiako Aiete Kultur Etxean
Erakusketak Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridun eta nesken hezkuntzaren eta emakumeen berdintasunaren aldeko aktibistaren bizitza eta lana ezagutzeko aukera ematen du. Malala ikasle ausarta izeneko erakusketa Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia eta Aieteko Kultur Etxeak ekoitzi dute. Asier Iturralde ilustratzaile donostiarrak, bere marrazkien bitartez, 2012an jasandako erasotik Erresuma Batuan bizi den pakistandar aktibistaren bizitzako pasarteak kontatzen […]
Read More… from ‘Malala ikasle ausarta’ erakusketa zabaldu dute Donostiako Aiete Kultur Etxean
Udaberriko Sormene plaza apirilaren 27tik 30era izango da, Galdakaon
Aurtengo edizioak euskal kulturgintzaren zaintza izango du ardatz eta inoiz baino galdakoztar gehiagok parte hartuko dutela iragarri du antolakuntzak. Sormeneren udaberriko edizioaren nondik norakoen berri eman dute gaur antolatzaileek, Muguru plazan egin den agerraldian. Euterpe duoaren musikaz lagunduta, Zaindu maite duzun hori lelopean udaberriko edizioaren nondik norakoak azaldu dituzte, Sormeneren talde aholkulariko hainbat kidek. Hain […]
Read More… from Udaberriko Sormene plaza apirilaren 27tik 30era izango da, Galdakaon
Azarotik aurrera Badon* opera garaikidea 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia izango da
I. Bekaren emaitzarekin batera, Kultur Sorkuntzarako II. Bekarako lanak aurkezteko deialdia zabaldu dute gaur. Honetan parte hartzeko urriaren 31ra arte egongo da dokumentazioa bidaltzeko epea zabalik. AEK-k Korrikaren 22. edizioan aurreratu zuen bezala, datorren urteko edizioak ekarriko duen berrikuntzetako bat kultur lan baten ekoizpena izango da, Korrika Kulturalaren aterkiaren pean eskainiko dena. Horretarako, Korrika-AEK Kultur […]
Thusiak eta Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Hau ez da gerra bat’ antzezlana estreinatuko dute maiatzaren 10ean, Gasteizen
Estreinaldia baino lehen Bunker, antzezlanaren hitzaurre bat izango dena, taularatuko dute Gasteizko Hibridalab zentroan. Ekimen honek antzezlanean kontatzen diren istorioak osatzeko eta pertsonaiak sakonago ezagutzeko balioko du. Thusia eta Piszifaktoria Ideien Laborategia konpainia arabarrek Hau ez da gerra bat antzezlana estreinatuko dute maiatzaren 10ean, Gasteizko Printzipal Antzokian. “Antzezlana sorpresaz beteriko artefaktu transmedia bat” izango dela […]
Etxepare Euskal Institutua EUNIC New York klusterreko kide izendatu dute
Hitzarmen berri honen bitartez, euskal kulturak New Yorken duen presentzia egonkortu nahi dute. Etxepare Euskal Institutua EUNIC New York klusterreko kide elkartu berria da. Hala izendatu dute apirilaren 4ean egindako New York (AEB) hiriko bileran, bertan bildu ziren kide guztien babesa jaso zuelarik ahobatez. Hitzarmen berri honen bitartez, euskal kulturak New Yorken duen presentzia egonkortu […]
Read More… from Etxepare Euskal Institutua EUNIC New York klusterreko kide izendatu dute
[Bideoa] Eva Perez-Pons idazleak ‘Erresistentziarako gorputzak: bollerak’ saiakera plazaratu du
Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak eta zaurgarritasunaren ulerkerari buelta bat eman dioten hainbat hausnarketa feminista jaso ditu egileak. Bollera identitatearen inguruan egituratuta dago Eva Perez-Pons idazlearen (Lemoa, 1996 Erresistentziarako gorputzak: bollerak saiakera. “Bollera identitateak azken batean tresnak ematen dizkigu patriarkatuari aurre egiteko”, azaldu du egileak. Perez-Ponsek Gaur aurkeztu du liburua […]
Txekoslobako abeslariak ‘Behar duzuna’ estudioko lehen diskoa kaleratu du
Lan berri honen unibertso musikala estilo urbanoetan oinarritzen da, alaitasun eta goxotasunezko hitzez jantzirik. Abestietan regetoia nagusi bada ere, pop, elektro-latino edo batxata bezalako erritmoak entzun daitezke. Musikan hainbat bide jorratu ondoren proposamen berri batekin dator Gorka Rodriguez (Ukan, 2zio, Balas perdidas) abeslari getxoztarra. Txekoslobako du bere izen artistiko berria eta orain arte landu gabeko […]
Read More… from Txekoslobako abeslariak ‘Behar duzuna’ estudioko lehen diskoa kaleratu du
Mikel Ayllon eta Oskar Gaztelu idazleek Arabako euskarazko Literatura Sariak irabazi dituzte
Sarituek 4.000 eta 6.000 euro bitarteko zenbatekoa jaso dute. Gainera, beren bilduma argitaratzeko aukera izan dute eta Arabako liburu denda jakin batzuetan banatuko dituzte. Arabako Foru Aldundiak Literatura Sariak banatu ditu Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egindako sari emate ekitaldian; zehazki, euskarazko eta gaztelaniazko ipuinen Ignacio Aldecoa sariak eta euskarazko eta gaztelaniazko poesiaren Ernestina de Champourcin […]
Gailu, Lisabo, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak taldeek Bidehuts jaialdian hartuko dute parte ekainaren 2an eta 3an
Hamahiru urteren ondoren, musika kolektiboak Hondarribia aukeratu du berriro jaialdirako eta Psilocybenean izango dira kontzertuak. Sarrerak salgai daude jada. Bidehuts kolektiboak musika jaialdia antolatuko duela iragarri du sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean. Bost urte igaro dira bertako kideek azken jaialdia antolatu zutenetik. Gernikako Astran izan zen azken hura eta oraingoan Hondarribia aukeratu dute hitzordurako. […]
