Aske jaialdiaren lehen edizioa abenduaren 27an izango da Atarrabian eta lehen 1.000 sarrerak prezio berezian salgai daude jada

Laster iragarriko dituzte agertokira igoko diren artisten izenak eta sorpresak. Milaka eta milaka euskal herritarren aurrean agurtu zen Hatortxu Rock elkartasun jaialdia pasa den uztailean, 30. edizioa arrakastatsuarekin borobilduz. Auzolan ariketa erraldoia izan zen ordukoa, eta sen horri eutsi nahian jaio da Aske. Uztailaren 27an Lakuntzan egindako ekitaldian azaldu zuten moduan, “elkartasun eta auzolan erakustaldiaren […]

Read More… from Aske jaialdiaren lehen edizioa abenduaren 27an izango da Atarrabian eta lehen 1.000 sarrerak prezio berezian salgai daude jada

Artedrama eta Axut! antzerki taldeek nortasunaren bilakaera ardatz duen antzezlana estreinatuko dute urriaren 17an, Luhuson

Ximun Fuchsek eta Harkaitz Canok idatzi dute Nor naizen baneki obra. Taula gainean, Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zuñiga aktoreak ikusiko ditugu. Artedrama eta Axut! antzerki taldeek Nor naizen baneki izeneko antzezlana estreinatuko dute datorren urriaren 17an, Luhusoko Harri Xuri aretoan. Harkaitz Cano idazleak eta Ximun […]

Read More… from Artedrama eta Axut! antzerki taldeek nortasunaren bilakaera ardatz duen antzezlana estreinatuko dute urriaren 17an, Luhuson

Aixe Getxo! Kultur sarietarako hautagaitzak proposatzeko epea zabalik da

Proposamenak urriaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira. Sariak azaroaren 19n jakinaraziko dira Muxikebarrin egingo den sari-banaketa ekitaldian. Getxo Kulturak aurtengo Aixe Getxo! Sariak abiatu ditu eta horretarako hautagaientzako proposamenak jasotzeko epea ireki du. Hala, urriaren 13ra arte, herritarrek sarien 14. ediziorako beren proposamenak emailez bidali ahal izango dituzte. Antolatzaileek, ekimen honen bitartez, udalerriko kultur […]

Read More… from Aixe Getxo! Kultur sarietarako hautagaitzak proposatzeko epea zabalik da

Kuxkuxean zikloa antolatu dute Iruñean, Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriei bultzada bat emateko asmoz

Zikloa larunbat honetan abiatuko da Bisai taldearen kontzertuarekin. Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriak sustatzeko, Kuxkuxean zikloaren lehen kontzertua egingo da larunbatean, Iruñean. Udalak adierazi duenez, “musika-lanak aurkezteko gune bat izateaz gain, ikus-entzuleek soinu berriak ezagutzeko aukera dute”. Iaz sortutako zikloaren bigarren edizioaren barruan, 2025eko urritik 2026ko otsailera bitartean hamar kontzertu eskainiko dira Zentraleko 2. aretoan […]

Read More… from Kuxkuxean zikloa antolatu dute Iruñean, Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriei bultzada bat emateko asmoz

Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da

Hautagaitza aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da, 14:00etan. Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa abiatu dute, bederatzigarren urtez, dramaturgo berriei eta beste diziplina batzuetakoei antzerki-mundurako sarbidea errazteko. DSS2016k bultzatu zuen programa hau, haren ondarearen zati bat da, eta sortzaileen eta dramaturgoen sare bat sortzea du helburu, ohiko […]

Read More… from Antzerkigintza berriak hautatzeko deialdia zabalik da

Euskal zinemagileek Tabakalerako ‘Kontatutako zinea’ zikloan azalduko dute beren sortze-prozesua

Donostiako Tabakaleraren Kontatutako Zinea zikloak euskal zinemagileen sortze-prozesuak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko du udazken honetan; zinemagileen filmak Donostiako Zinemaldian sarituak edo hautatuak izan dira. Datozen asteetan, zuzendari ezagunek beren filmen inguruko esperientziak eta gogoetak azalduko dituzte, hala orain zinema-aretoetan ikus daitezkeen euskal zinema garaikidearen sortze-prozesuak ikusleei hurbiltzeko. Kontatutako zinea zikloa urriaren 9an abiatuko da, Sara […]

Read More… from Euskal zinemagileek Tabakalerako ‘Kontatutako zinea’ zikloan azalduko dute beren sortze-prozesua

Taupak Gau Beltzaren inguruko doako online formazio saioa eskainiko du urriaren 22an

Formazio saioa Nere Erkiaga Hil Arte Bizi proiektuko arduradunak eta Edurne Mitxeo idazleak emango dute eta, ospakizun gisara, GAU BELTZAK heriotzarekiko hurbilketa soziala egiteko ematen duen aukera izango dute hizpide. Taupa euskaltzaleen mugimenduak Gau Beltzaren inguruko doako online formazio saioa eskainiko du urriaren 22an, arratsaldeko 18:30ean. Saioa edonori zuzenduta egongo da eta Gau Beltza ospakizunaren […]

Read More… from Taupak Gau Beltzaren inguruko doako online formazio saioa eskainiko du urriaren 22an

[BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du

  Lourdes Oñederra idazleak Azken batean hirugarren eleberria plazaratu du Erein argitaletxearen eskutik. Honetan, Elisa eta Elixabete ama-alabak dira protagonista nagusiak eta bien arteko harremana jorratzen da. Horretaz gain, identitateaz, denboraren joanaz eta duintasunaren aldeko borrokaz egiten du gogoeta eleberriak. Protagonistek iraganeko oroitzapen eta zaurien artean, elkarrenganako harreman konplexua eta familiako sekretu mingarriren baten itzala kudeatzen dituzte. Galdutako […]

Read More… from [BIDEOA] Lourdes Oñederra idazleak ‘Azken batean’ hirugarren eleberria plazaratu du

‘Bideek bidea’ lemapean, abiatuko da Xilaba Bertsolari Txapelketa azaroaren 8an, Bidarten

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari txapelketak eta finala Donibane Lohizuneko Jai Alain izango da urtarrilaren 31n. Bertsularien Lagunak Elkarteak Xilaba txapelketa aurkeztu du gaur Uztaritzen. “Lau urte pasatu dira azken Xilaba ospatu genuenetik. Pandemiako garai ilunetatik Xilaba argitsu batera egin nahi genuke bide. Xalbadorrek esan omen zuen argiak ez duela inon ilunpean bezainbat argitzen. Eta […]

Read More… from ‘Bideek bidea’ lemapean, abiatuko da Xilaba Bertsolari Txapelketa azaroaren 8an, Bidarten

Ados Teatroak ‘52 Hertz’ obra estreinatuko du asteburuan, Donostiako Antzoki Zaharrean

Ikuskizuna antzerki konpainiaren Oihartzuna proiektuaren parte da. Honetan, nahi gabeko bakardadearen gaia lantzen da. Ados Teatroak 52 hertz izeneko obra estreinatuko du urriaren 3an eta 4an 19:30ean (euskaraz), eta urriaren 5ean, 19:00etan (gaztelaniaz), Donostiako Antzoki Zaharrean. Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak idatzi dute gizarte-isolamenduaren arazoari heltzen dion lana, eta azken hura arduratu da oholtzara […]

Read More… from Ados Teatroak ‘52 Hertz’ obra estreinatuko du asteburuan, Donostiako Antzoki Zaharrean