Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Etxebarria eta Doneztebe UEMAko kide berriak

101 udal izatera heldu da UEMA jada. Inoiz baino udal gehiago dira UEMAko kide, eta guztien artean 305.000 biztanleko lurgunea osatzen dute. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak batzar nagusia egin du Azpeitian, eta Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Etxebarria eta Doneztebeko udalek mankomunitatera gehitzeko egindako eskaerak onartu dituzte batzarkideek. Hala, 101 udal izatera heldu da UEMA. Inoiz baino udal gehiago […]

Read More… from Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Etxebarria eta Doneztebe UEMAko kide berriak

Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Etxebarria eta Doneztebe UEMAko kide berriak

101 udal izatera heldu da UEMA jada. Inoiz baino udal gehiago dira UEMAko kide, eta guztien artean 305.000 biztanleko lurgunea osatzen dute. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak batzar nagusia egin du Azpeitian, eta Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Etxebarria eta Doneztebeko udalek mankomunitatera gehitzeko egindako eskaerak onartu dituzte batzarkideek. Hala, 101 udal izatera heldu da UEMA. Inoiz baino udal gehiago […]

Read More… from Arrankudiaga-Zollo, Arruazu, Etxebarria eta Doneztebe UEMAko kide berriak

[BIDEOA] Pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz idatzi du Olatz Mitxelenak bere lehen liburuan

Idazleak 24. Igartza saria jaso zuen 2021eko irailean, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa. Bere lehen liburuan, egileak gai eta estilo ugariren bidez, gizon-emakumeon baitan nahiz pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz hitz egin nahi izan du. Arrain hezur bat eztarrian du lehenengo liburua Olatz Mitxelena Larreta idazleak (Oiartzun,1989). Hamar […]

Read More… from [BIDEOA] Pertsonen arteko harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz idatzi du Olatz Mitxelenak bere lehen liburuan

‘ZirTok’ umore errimatuaren lehiaketa antolatu dute TikTok sare sozialean

Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da parte hartzeko aukera. TikTok sare sozialean euskarazko umore errimatua sustatzeko asmoz ZirTok izeneko lehiaketa berria antolatu dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Hiru Damatxok eta Bertsozale Elkarteak. Azaldu dutenez, “Zirtoa erantzun errimatu barregarria da, edozein elkarrizketetan bat-batean erabili litekeena. Zirtoak egiten dituena zirtolaria da, eta zirtoa […]

Read More… from ‘ZirTok’ umore errimatuaren lehiaketa antolatu dute TikTok sare sozialean

Marisa Mantxola artistaren ‘Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak’ erakusketa paratu dute Iruñean

Erakusketa gizakien eta ez gizakien arteko topaketa bat da, eta XIX. mendean frantziar idazleek adierazitako gogoetetako bat jartzen du praktikan: gelditu eta behatzeko proposamena. Mantxolaren obrak maiatzaren 7ra arte egongo dira ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak du izena Marisa Mantxola artistak Iruñeko Ziudadelako Bolborategian aurkeztu duen proposamenak. 50 lan baino gehiago biltzen ditu […]

Read More… from Marisa Mantxola artistaren ‘Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak’ erakusketa paratu dute Iruñean

Katuko Muinoak taldeak irabazi du Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa

Urtarrilaren 27an abiatu zen aurtengo txapelketa, eta hamabi saio eta hiru finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen txapelketa larunbatean. Larunbatean izan zen Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako finala Laudion. Bertan, bat bateko hamabi taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest agertu ziren. Talde bakoitzak beretik zekarrena emateko asmoz. Hamabiak pasatxo heldu zen larunbatean Araban zehar ibilitako autobusa […]

Read More… from Katuko Muinoak taldeak irabazi du Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa

8.000 lagunek Errenteria, Pasaia eta Donostia batu dituzte ‘Batasunaren bidean’ giza katean

Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko antolatu dute ekimena. Errenteria eta Donostia lotu dituen giza kate erraldoia osatu dute gaur 8.000 lagunek, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko. Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, […]

Read More… from 8.000 lagunek Errenteria, Pasaia eta Donostia batu dituzte ‘Batasunaren bidean’ giza katean

Euskal Herriko 16 ekoizpen Nantesko zinemaldian

Hamar film luze, film labur bat eta 2022ko Kimuak bildumako bost lan. Bost ekoizpen, gainera, lehiaketan egongo dira. Horrez gain, euskal film batek itxiko du 32. edizioa. Nantesko zinemaldiaren baitan urtero egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloa Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetakoa da. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen atal honek […]

Read More… from Euskal Herriko 16 ekoizpen Nantesko zinemaldian

Maiatzaren 4an abiatuko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

48 bertsolarik eman dute izena fase honetan. Denetara zortzi saio izango dira. 2023ko udazkenean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, urrian hasi eta abendura bitartean. Aurretik, berriz, txapelketara sailkatzeko fasea jokatuko da maiatzean: Udabarria Bertsotan. Orotara 48 bertsolarik eman dute izena fase honetan eta, Bertsozale Elkarteak nabarmendu duenez, Bizkaiko eskualde guztietako partaideak egongo da. Kopurua kontuan […]

Read More… from Maiatzaren 4an abiatuko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

‘Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana’ liburua aurkeztu dute

Orotara, 162 etxe zerrendatu dituzte, oraindik zutik mantentzen direnak kontuan hartuta, 14 auzotan banatuta. Liburuak bakoitzari buruzko argazkia eta fitxa jasotzen ditu. Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana izeneko liburua ondu du Labayru Fundazioak Larrabetzuko Udalaren eskariz. Azaldu dutenez, “baserria euskal kulturaren zutabe eta ardatzetako bat da, euskararekin batera: oinarrizko gizarte-erakundea da, bizimodua […]

Read More… from ‘Larrabetzuko baserriak eta etxeak – Izena eta izana’ liburua aurkeztu dute