Emakume artista baten lehen lana izango da Artiumen inguruan, izan ere, Chillida, Oteiza, Serra eta Basterretxearen lanak, besteak beste, bertan kokatuta daude jada. Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistaren Números primos artelana Gasteizko Artium Museoaren barruko plazan birkokatzeko lanak hasiko direla iragarri dute. Prozesu osoan zehar Ferrerrek parte-hartze zuzena izan du. Gainera, artistak lan-jardunaldi bat izan […]
Kategoria: Portadan
Bertsozalek eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan
Irailaren 18an bukatuko da ikerketa eta master amaierako lanak eta gradu amaierako lanak aurkezteko epea. Bertsozale Elkarteak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburuarekin, 2023an bi sari esleituko ditu. Bi deialdien helburua bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea da. Azaldu dutenez, “kasu honetan master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, […]
Read More… from Bertsozalek eta EHUko Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan
Julen Apellaren ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa
Eli Tolaretxipik, Itxaro Bordak eta Aritz Gorrotxategik osatutako epaimahaiaren arabera, “ahots gazte baino sendo bat dago liburuaren atzetik, erreferentzia eta eragin ugari erakusten duena”. Julen Apella idazlearen (Berriz, 1998) ‘Postal bat desertuan’ lanak irabazi du idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura VI. Poesia Lehiaketa. Euskal ikasketetan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Literatura Konparatua eta […]
Bizkaiko Historiaren ibilbidea kartel adierazgarrien bidez
Hormetan izeneko erakusketaren bidez, 1975. urtetik aurrera Bizkaian sortu ziren kartelak ikusi ahal izango dira maiatzaren 27ra arte. Kike Infame eta Aex Oviedo dira erakusketaren komisarioak. Bilboko Ondare Aretoak Hormetan izeneko erakusketari ateak ireki dizkio maiatzaren 27ra arte. Honetan, 1975. urtetik aurrera Bizkaian sortu ziren kartelak jarri dituzte ikusgai. Antolatzaileek azaldu dutenez, “1975etik gaur egunera […]
Read More… from Bizkaiko Historiaren ibilbidea kartel adierazgarrien bidez
Pantailak Euskaraz ekimenaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute
Oihana Bartra bertsolariak sortu ditu hitzak eta Josu Bergara musikariak konposatu du kantua. Hainbat aktore eta abeslarik ere hartu dute parte. Pantailak Euskaraz ekimenak abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu. Bertako kideek azaldu dutenez, “abestiaren helburua Pantailak Euskaraz ekimenaren aldarrikapenak lau haizetara zabaltzea da. Bideoklipa gure Youtube kanalean ikusi ahal izango da eta abestia, berriz, Spotify, […]
Read More… from Pantailak Euskaraz ekimenaren abestia eta bideoklipa aurkeztu dute
Alaine Agirreren ‘Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama’ eleberrian oinarritutako ‘Sehaska-kanta gorriari’ antzezlana estreinatuko dute Oñatin
Arta kolektiboak larunbatean taularatuko du obra Oñatiko Santa Ana Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. “Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, zaintzan, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia batean murgilduko gara Sehaska-kanta gorriari antzezlanarekin”. Arta kolektiboa da antzezlana sortu duena eta azaldu duenez, “diziplina anitzeko obra honen bidez, Alaine Agirre idazlearen lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada […]
Leire Salaberria artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai
Andoaindarrak sortutako ilustrazioak datorren ekainaren 11ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Leire Salaberria (Andoain, 1983) Arte Ederretan lizentziatu zen Bilbon eta Bartzelonan Haur Ilustrazio eta diseinu grafikoko gradu ondokoa egin zuen. Ilustratzaile gisa 2011n hasi zuen ibilbidea eta Haur eta Gazte Literaturara bideratu du gehienbat bere lana. Arte Ederrak ikasten ari zela, erakusketak antolatzen […]
Read More… from Leire Salaberria artistaren erakusketa Donostiako Ilustratzailearen txokoan ikusgai
XXVI. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da
Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik. Egun batzuk dira Elkar argitaletxeak Olatz Mitxelenak Harrain hezur bat eztarrian liburua argitara eman zuela. 24. Igartza Bekaren irabazlea da Oiartzungo idazlea. Lizar Begoñak, berriz, Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin jaso zuen iazko irailean, 22. edizioko Igartza saria eta liburua ontzen ari da jada. […]
Read More… from XXVI. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da
Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, I. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia abiatu dute
Musikarien lanak sustatzea eta laguntzea du helburu bekak. Proiektuak, 2023eko martxoaren 22tik ekainaren 30era bitartean bidali ahal izango dira paradisuzinemabeka@elkar.eus edota Elkar Musika. Haizpea industriagunea 1. 20150 Aduna. Gipuzkoa helbideetara. Iñigo Muguruza musikaria gogoratzeko asmoz, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak I. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia jarri dute martxan. Musikarien lanak sustatzea eta […]
Jose Migel Barandiaran Katedra martxan da
Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen campusean egin da katedraren aurkezpen ekitaldia. Katedraren zuzendari izango den Jose Antonio Mugikaren, Josu Ozaita antropologo eta Barandiaran Bekan sarituaren eta Miren Ayerdi arkeologoaren hitzaldiekin abiatu dute aurkezpena. Elkarlanaren fruitu da abiatu berri den Jose Migel Barandiaran Katedra: Jose Migel Barandiaran Fundazioak Eusko Ikaskuntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ataungo Udalarekin eta […]
