Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako 20.000 erle espezie (2023) filmak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia, apirilaren 21ean. Zinemaldia apirilaren 28ra arte luzatuko da Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta baita hiriko beste agertoki batzuetan ere. Cocók zortzi urte ditu eta ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenarekin, ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor […]
Kategoria: Portadan
Gabriel Aresti gogoratzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon
Goizean, Arestiren leku eta erreferentzien bila ibilbide gidatu bat egingo da itsasontzian; eguerdian bazkari-ikuskizuna, eta iluntzean Loraldiak ekintza honetarako propio sortutako ikus-entzunezko bat proiektatuko da Otxarkoaga auzoan. Bilboko Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizioak Gabriel Aresti idazle eta poetaren lana gogora ekarriko du. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu du. Izan ere, Loraldiak euskal kulturaren erreferente diren sortzaileak […]
Read More… from Gabriel Aresti gogoratzeko egun osoko egitaraua prestatu dute Bilbon
Martxoa euskararen hilabetea izango da Hendaian
Ikuskizunak, mintzaldiak, natura edo familia jarduerak, eta baita profesionalei zuzenduriko topaketak ere izango dira martxoan zehar. 2010etik hona, martxoa euskararen hilabetea izaten ohi da Hendaian. Urtero, ekitaldi hau udaberriarekin batera antolatzen da. “Euskara garatzeko, natura berriztera eta bere jantzi ederrenak janztera bultzatzen duen indarra izan nahiko genuke”, adierazi dute antolatzaileek. Euskararen egoera ahulaz oharturik, Hendaia […]
Read More… from Martxoa euskararen hilabetea izango da Hendaian
Bertako Fest jaialdia Gasteizko Baratza aretora itzuliko da asteburu honetan
Umoretik, dantzatik eta clownetik, gaurkotasuneko gaiak jorratuko dituzte martxoaren 11n eta 12an taularatuko diren obretan. Bertako talentua Gasteizko Baratza Aretora itzuliko da Bertako Fest jaialdiaren edizio berri batekin. Aurtengoan, martxoaren 11 eta 12rako antolatu dituzte jarduera guztiak. Hala larunbatean abiatuko da jaialdia emanaldi bikoitzarekin: goizean 10:00etatik 13:00etara bitartean Kalakalab eta Kolektivo Monstrenkoren Corriente continua antzezlan […]
Read More… from Bertako Fest jaialdia Gasteizko Baratza aretora itzuliko da asteburu honetan
Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute
Ondo hausnartutako erabakia izan dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Diotenez, lan-karga handia da hain antolakuntza txikirako. “Urte aunitz dira eta neke-puntua gero eta nabarmenagoa”. Jarraipenik ez dagoenez, ziklo hau ixtea erabaki dute. Ekainaren 23an izango da jaialdiaren azkenengo edizioa. Aurtengo Arizkun Rock musika jaialdia azkena izango dela iragarri dute antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu […]
Read More… from Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute
Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an
Gartxot Unsainek Donostiako Dabadaban egingo du diskoaren aurkezpen kontzertua Jaiotz Osa dantzariarekin batera, martxoaren 17an bertan. Horrez gain, Odei rap abeslari urruñarrarekin partekatuko du oholtza. Martxoaren 17an iritsiko da denon belarrietara Ghau proiektuaren bigarren lana, Arin Nira izenpean. Artista donostiarrak barruan dugun ume galdu hori berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketa eragin nahi du disko berri honekin, […]
Read More… from Ghauk ‘Arin Nira’ bigarren diskoa aurkeztuko du martxoaren 17an
Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare EHZ festibalean
Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean izango da jaialdiaren 27.edizioa. Laster talde gehiago iragarriko ditu antolakuntzak. Hiru egunetarako sarrerak salgai daude jada 40 euroan. www.ehz.eus webgunean eskuratu daitezke. “Sugea bezala sigi-saga segitzen du bere bidea EHZ-k, Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik iragan ondotik, aurten, laugarren urtez Irisarrin. Gaur eta biharko belaunaldiek, elkarlanean, esperientziak eta koloreak elkar-korapilaturik, […]
Read More… from Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare EHZ festibalean
Kukai Dantza Konpainiak ‘Eta orain zer?’ ikuskizuna estreinatuko du Bilboko Loraldia Festibalean
Martxoaren 10ean Loraldia Festibalean baitan aurkeztuko da formatu handiko ikuskizuna Euskalduna Jauregian, eserlekurik gabeko espazio zabalean. Hala, espazio bera partekatuko du publikoak dantzari eta musikariekin. Loraldia Festibalaren bederatzigarren edizioak Kukai Dantza Konpainiaren Eta orain zer? Ikuskizuna aurkeztuko du martxoaren 10ean Euskalduna Jauregian. Aurreratu dutenez, formatu handiko ekoizpena da, zuzeneko dantza eta musika uztartzen dituena. “Ez […]
39 udalerrik eta 22 sortzailek hartuko dute parte Geuretik Sortuak ekimenaren aurtengo edizioan
Aurten Udalbiltzak laugarren arte alor bat gehitzea erabaki du: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako sortzaileez gain, komikigileak ere protagonista izango dira edizio berri honetan. Udalbiltzak Geuretik Sortuak ekimenaren bigarren edizioan hautatuak izan diren sortzaile eta udalerriak eman ditu ezagutzera Beran egin duen prentsaurrekoan. Iazko urrian beka deialdia zabaldu zen unean iragarri bezala, aurten Udalbiltzak laugarren arte […]
XXIV. BilbaoPoesia martxoaren 14tik 23ra izango da Bilbon
Programatutako ekitaldiak doakoak izango dira, El Joseren kontzertua izan ezik (martxoaren 18an). Sarrerak salgai daude hemen, 5 euroko prezioan. Gonbidatuen artean Castillo Suarez idazle altsasuarra izango da oholtza gainean Juantxo Zeberiorekin batera. Bilbok poesiarekin hitzordu berri bat izango du aurten ere Bidebarrieta Liburutegiko areto nagusian. Martxoaren 14tik 23ra bitartean, Euskal Herriko zein nazioarteko lehen mailako poetak […]
Read More… from XXIV. BilbaoPoesia martxoaren 14tik 23ra izango da Bilbon
