Lau orduko emanaldia izango da Kabareta trúa, bazkaria edo afariarekin eta ikuskizuna bera osagai pikanteekin: “umorea, musika, erotismoa eta gaurkotasuneko gaiak tartekatuko dira eszenatokian”. Ondarroako Beikozinik Kabareta truá izeneko ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 4an eta 5ean. Ez da lehenengo aldia Ondarroako antzokiak kabaret ikuskizun bat ekoizten duela, aurretik Kabareta, eta Kabareta Txú obrak aurkeztu zituen eta […]
Kategoria: Portadan
Balmasedako La Encartada museoak Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren ‘Serenity Suite’ ikuskizuna hartuko du larunbatean
Obra ikusi nahi dutenek aldez aurretik erreserba egin beharko dute 946 800 778 zenbakira deituta. Balmasedako La Encartada fabrika-museoak MusEkintza arte eszenikoen jaialdiaren seigarren ikuskizuna hartuko du datorren larunbatean, otsailaren 25, arratsaldeko 19:00etan. Matxalen Bilbao eta Natalia Garciaren Serenity Suite du izena obrak eta “heldutasun artistiko handiko” pieza bat dela diote antolatzaileek, bai bere idazkera […]
Parentesi, podcasten festibala aurkeztu dute
Festibalak bere egitarauari hasiera emango dio Oier Aranzabalen Artxipelagoa eta Beatriz Serrano eta Guillermo Alonsoren Artsenico Caviar podcastekin. Martxoaren 2tik 4ra bitartean Parentesi festibalaren lehen edizioa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Azaldu duenez, ekimen honen ardatza podcastinga izango da eta ingurune digitalean kultura transmititzeko eduki, kanal, plataforma, formatu eta moduen lagin bat biltzea du helburu. […]
Read More… from Parentesi, podcasten festibala aurkeztu dute
‘Amable Arias banbalinetan’ erakusketa paratu dute Donostiako San Telmo Museoan
Erakusketa museoko Laborategian egongo da ikusgai maiatzaren 28ra arte, doako sarrerarekin. Donostiako San Telmo Museoak Amable Arias banbalinetan izeneko erakusketa zabaldu du. Mikel Lertxundi Galiana komisario duela, erakusketa honek artistak 1955 eta 1959 urteen artean egindako Antzoki Zaharra marrazki eta akuarela seriea erakusten du. Urte haietan, Ariasek bere ama laguntzen zuen Donostiako antzokiko arropazaindegian eta unibertso […]
Read More… from ‘Amable Arias banbalinetan’ erakusketa paratu dute Donostiako San Telmo Museoan
‘Egunero behar genuen’ liburua kaleratu du Imanol Muruak
Lana Berriak, Elkarrek eta Jakinek argitaratu dute, eta Egunero-ren kontaketa biltzen du, Muruaren bizipenetatik abiatuta, izan ere, egileak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero egunkaria eta Egunero-ren inguruabar guztiak. Euskal prentsaren historian lekutxo bat duen egunkari hura jaio eta hil zela hogei urte betetzen diren honetan ikusi du argia lan berriak. Imanol Muruak ondutako Egunero behar […]
Read More… from ‘Egunero behar genuen’ liburua kaleratu du Imanol Muruak
Gipuzkoako herri txikietan haurrak eta nerabeak dinamizatzeko proiektu pilotua aurkeztu dute
Gure Plaza Txo! 1.000 biztanletik beherako Gipuzkoako hamar udalerritan garatuko den proiektu esperimentala da. Aizarnazabal, Albiztur, Alkiza, Altzo, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Ikaztegieta, Larraul eta Lizartzan burutuko da. Gipuzkoan, 1.000 biztanle baino gutxiagoko 32 udalerri daude. Herri horiek, askotan, zailtasunak izaten dituzte haur eta nerabeekin aisia eta entretenimendua lantzeko beharrezko baliabideak eskaintzeko. Udalerri horiek Aldundiari eskatu […]
Donostiako Euskal Itsas Museoak ‘Moilak. Tradizioz Berritzaileak’ erakusketa aurkeztu du
Erakusketak azken mendeetan euskal portuek Euskal Herriaren bilakaera historikoan izan duten eginkizun garrantzitsua ezagutzera ematen du eta Museoaren funtsetako ehundaka piezez osaturik dago, Donostiako Euskal Itsas Museoak antolatutako Moilak. Tradizioz Berritzaileak erakusketa Museoaren funtsetan oinarritzen da eta hainbat objektuk euskal portuen bilakaera eta garapena erakusten dute. Portuetako eguneroko bizitzan parte hartu duten piezak daude ikusgai, […]
Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da
Lehenengo emanaldia bihar izango da, Juan Luis Zabala poetaren eskutik. Bertan izango dira ere Alexander Gurrutxaga eta June Agirre gitarrista. Hilaren 24an, berriz, Ardo izeneko errezital musikatua izango da. Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen dituen irakurketa poetikoak abiatuko ditu hil honetan. Jon Obesok, Jose Luis Padronenek eta Musikenek koordinatzen duten ekimen honek bi topaketa hartuko […]
Read More… from Poetika zikloa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera itzuliko da
Xabier Amurizak jasoko du 2023ko Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria
Euskal Herriari, bere kultura, hizkuntza, historia eta etorkizunari bizitza osoko lana eskaini dioten bergarar zein Bergaraz gaindiko herritarrak omentzea du helburu sari honek. Xabier Amurizak jasoko du 2023ko Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria. Halaxe jakinarazi dute Bergarako alkate Gorka Artola Alberdik eta Olaso Dorrea Fundazioko presidente Iratxe Esnaola Arribillagak egindako prentsaurrekoan. 2021. urtean Olaso Dorrea Fundazioak […]
Read More… from Xabier Amurizak jasoko du 2023ko Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria
[BIDEOA] Oroitzapenetan iltzatuta dauden tokiei buruzko poema liburua ondu du Castillo Suarezek
Idazle altsasuarrak Donostian aurkeztu du gaur Alaska poema liburua. Tokiei dolua egiteko beharretik sortu da Castillo Suarez idazleak (Altsasu, 1976) idatzi berri duen Alaska poema liburua. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. “Liburu honen abiapuntua Maddi Barberren esaldi bat izan zen, berak bere buruari galdetzen zion nola egiten zaien tokiei dolua. Hortik abiatuta […]
