Gertatu ez diren errealitate posibleei buruzko hitzaldia eskainiko dute Ula Iuretagoienak eta Beñat Saratxagak Bilbon

Erronda kaleko Bira Kulturgunean izango da hitzaldia asteazkenean, doako sarrerarekin, arratsaldeko 19:00etan. “Eta hamar urtez konfinatuta egon izan bagina, nola aldatuko ziren gure hiriak? Eta gure bizimodua?”, galdera horiei erantzuna ematen ahaleginduko dira Ula Iuretagoiena eta Beñat Saratxaga asteazkenean, otsailak 8, Bilboko Bira Kulturgunean, arratsaldeko 19:00etan, antolatu duten Errealitatearen agertokian izeneko hitzaldian. Maiatzean Euskal Herriko […]

Read More… from Gertatu ez diren errealitate posibleei buruzko hitzaldia eskainiko dute Ula Iuretagoienak eta Beñat Saratxagak Bilbon

Aranzadik eta San Telmok Irulegiko Eskua ardatz izango duten jardunaldi arkeologikoak aurkeztu dituzte

Jardunaldiak otsailaren 7tik 10era bitartean izango dira, guztiak Donostiako museoko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako San Telmo Museoak Irulegiko Eskua ardatz izango duten jardunaldi arkeologikoak aurkeztu dituzte. Pieza epigrafiko honen aurkikuntza 2022ko munduko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenen zerrendan sartu da. Beraz, San Telmok eta […]

Read More… from Aranzadik eta San Telmok Irulegiko Eskua ardatz izango duten jardunaldi arkeologikoak aurkeztu dituzte

‘Egiptorako espedizioen eta Euskal Herriko indusketen artean’ erakusketa paratu dute Bilboko Arkeologi Museoan

Erakusketan XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte Euskal Herritik Lurralde Santua eta Egipto ezagutzeko antolatu ziren espedizioak daude ikusgai. Egiptorako espedizioen eta Euskal Herriko indusketen artean erakusketa BIBAT Arabako Arkeologia Museoak antolatu du eta zati bat Bilboko Arkeologi Museoak berritu du. Erakusketan XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen erdialdera arte Euskal Herritik Lurralde Santua eta […]

Read More… from ‘Egiptorako espedizioen eta Euskal Herriko indusketen artean’ erakusketa paratu dute Bilboko Arkeologi Museoan

Ane Iriondok eta Odei Guiradok eskuratu dituzte Mintzolaren 2022ko ikerketa sariak

Saridun bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu, eta bai Iriondok bai Guiradok 2023ko ekainaren 15era bitarteko epea izango dute lanak aurkezteko. Mintzola egitasmoaren bidez, ikerketa sustatzeko bi deialdi egin zituen Euskaltzaindiak 2022ko urrian: bata, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko gradu amaierako bost lan saritzeko; eta bestea, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bost ikerketa-lan edota […]

Read More… from Ane Iriondok eta Odei Guiradok eskuratu dituzte Mintzolaren 2022ko ikerketa sariak

Frankismoaren osteko zentzura aztertu dute Joan Mari Torrealdairen lanari jarraipena emanez

Miren Ibarluzeak gidatutako Editeus izeneko online baliabidea ere aurkeztu dute, euskaraz ekoizten duten argitaletxe eta editoreen nondik norakoak ezagutzeko tresna bat da. Maria Jose Telleria Gipuzkoako kultura diputatu eta EHUko katedradunak eta Maria Jose Olaziregi MHLI taldeko zuzendariak Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983) izeneko liburua aurkeztu dute, Ana Gandara irakasleak editatua, Joan Mari Torrealdairen […]

Read More… from Frankismoaren osteko zentzura aztertu dute Joan Mari Torrealdairen lanari jarraipena emanez

Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarrak ‘Ez da horren sinplea’ diskoa kaleratu du

Zarauzko musikariak Mikel Lazkano eta Harkaitz Canorekin batera aurkeztuko du bere azken lana gaur arratsaldean Garoa liburu-dendan.  Jexuxmai Lopetegiren Ez da horren sinplea  diskoa hamabi kantuz osatuta dago eta hauetan rock klasikoaren legean egindakoak zein intimismo akustikorantz lerratutakoak aurkituko ditugu. Lopetegik bere gitarraz modu soil eta biluzian abestutako kantu barnerakoiak dira denak. Plazatik etxeko logelara eta […]

Read More… from Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarrak ‘Ez da horren sinplea’ diskoa kaleratu du

Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da apirilaren 5era arte

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa ere martxan da Sakanan. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du apirilaren 5era arte. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, gaia librea izango da, booktubeak izan […]

Read More… from Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da apirilaren 5era arte

[BIDEOA] Rosa Valverde artistari buruzko album ilustratua kaleratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek

Liburuaren helburua artistaren lana ezagutaraztea da, sormena pizten duen joko artistiko baten bitartez. Valverde pinturan ere ibili zen arren, album honek kutxen bitartez sortutako lanari eskaintzen dio arreta. Maialen Lujanbiok (Hernani, 1976) eta Arrate Rodriguezek (Orereta, 1984) Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu? album ilustratua aurkeztu dute gaur Donostian. Elkarlanetik sortutako proposamen hau Rosa […]

Read More… from [BIDEOA] Rosa Valverde artistari buruzko album ilustratua kaleratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek

Euskadiko Filmategiak ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua aurkeztu du

Euskal Herriko zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeei buruzko hainbat saiakera biltzen dituen lehen liburua da. Euskadiko Filmategiak Euskal emakume zinemagileak aurkeztu du, Euskal herriko zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeei buruzko hainbat saiakera biltzen dituen lehen liburua. Maria Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatu du lana, eta haren helburua euskal zinemaren berri ematea da, emakume zuzendariek […]

Read More… from Euskadiko Filmategiak ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua aurkeztu du

Beñat Garaio, Eneko Iradier, Iñigo Arrazola, Maitane Basasoro eta Manu Araolaza dira Koldo Mitxelena sarietako irabazleak

Azken bi urteotan (2020-22), 86 tesi egin izan dira euskaraz Euskal Herriko Unibertsitatean, eta horietatik 44 aurkeztu dira VIII. Koldo Mitxelena sarietara. Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatzen dituzte Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak. Aurtengo edizioa zortzigarrena da. Sari-emate ekitaldia gaur egin da, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, eta bertan […]

Read More… from Beñat Garaio, Eneko Iradier, Iñigo Arrazola, Maitane Basasoro eta Manu Araolaza dira Koldo Mitxelena sarietako irabazleak