Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Anje Duhaldek ibilbide luzea du egina musikan eta bere sormenak ez du etenik; horren adibide da argitaratu berri duen Muga bat beti hor abestia. Xabier Amurizaren hitzekin sortu du musika Arrangoitzeko kantariak berak, eta puntako hainbat musikari bidelagun dituela aurkeztu du abestiaren bideoklipa. Txomin Duhalde bateria, perkusio eta ahotsetan, Iñigo Telletxea baxuan, Remy Gachy gitarra, pedal Steel eta ahotsetan, eta Anje […]

Read More… from Anje Duhaldek ‘Muga bat beti hor’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

2023rako ehun kultura jarduera baino gehiago antolatu dituzte Bizkaiko museo eta aretoetan

Bizkaiko museo eta aretoetako kultura jardueren urteko katalogoa aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurten Bizkaiko museo eta aretoetan eskainiko den programa anitza eta zabala dela dio Bizkaiko Foru Aldundiak, publiko guztientzat diseinatutako egitaraua da eta hamabi leku hauetan garatuko da: Arkeologi Museoa (Bilbao), Santimamiñe (Kortezubi), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Europako Herrien Parkea […]

Read More… from 2023rako ehun kultura jarduera baino gehiago antolatu dituzte Bizkaiko museo eta aretoetan

Artxibo Historikoak Cristobal Balenciagaren 8.000 marrazki eta dokumentu baino gehiago eskuratu ditu

Balenciaga enpresako zuzendari artistiko gisa lan egin zuen Lorenzo Riva diseinatzaile italiarraren bilduma pribatu bat da. Balenciagak eta bere taldeak 1940 eta 60ko hamarkaden artean sortutako dokumentuak eta marrazkiak jaso ditu Euskadiko Artxibo Historikoak. Aurkezpenean Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak eta Getariako Balenciaga Museoko zuzendari Miren Vivesek hartu dute […]

Read More… from Artxibo Historikoak Cristobal Balenciagaren 8.000 marrazki eta dokumentu baino gehiago eskuratu ditu

Bilboko Lautan hiru antzerki-jaialdiak dramaturgia jorratuko du

Jaialdiaren bosgarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 2an, 9an, 16an eta 23an), eta guztira bederatzi ekitaldi eskainiko  dira: sei antzezpen, solasaldi taularatu bat, irakurraldi dramatizatu bat eta Ganbila bildumaren aurkezpena. Aurten, gogoberrituta eta nobedadez jantzita dator Bilboko Lautan hiru antzerki-jaialdia. Antzerkigintza ardatz hartuta, hainbat emankizun eskainiko dira: Lautan hiruk ekoitzitako saio esperimental bat (solasaldi […]

Read More… from Bilboko Lautan hiru antzerki-jaialdiak dramaturgia jorratuko du

Euskalgintzaren Kontseiluak euskaratik urrun sentitzen direnekin hizkuntzaren auzia landuko du

Kohesioa eta justizia soziala izango dira helburuak. Euskalgintzaren Kontseiluak 2022. urteko irakurketa eta ondorioak izenburuko txostena aurkeztu du gaur, Bilbon. Honetan, iazko urteak euskararen normalizazioan eta hizkuntza-politiken arloan emandakoa aztertu eta 2023ko erronkak eta bideorria aurkeztu dituzte Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusi berriak eta Paul Bilbao aurreko idazkari nagusiak. Urte berrirako bideorria Aurkezpenean, Idurre Eskisabelek 2022ak […]

Read More… from Euskalgintzaren Kontseiluak euskaratik urrun sentitzen direnekin hizkuntzaren auzia landuko du

Bermeoko Arrantzaleen Museoak txistulariak, ilustrazio animatuak eta istorio errezitatuak bilduko ditu ikuskizun batean

Emanaldia urtarrilaren 28an izango da, 13:00etan eta 18:00etan. Bermeoko Arrantzaleen Museoak MusEkintza arte eszenikoen jaialdiaren bosgarren ikuskizuna hartuko du datorren larunbatean, urtarrilak 28. Memoria de un Pez Bueno izeneko ikuskizunean Bilboko Udal Txistulari Bandak arreta handiz aukeratutako doinuekin lagunduko ditu Elisabeth Perez egilearen irudiak eta ahoz azaldutako testuak eta Tracken studiok animazio arinen bidez osatuko […]

Read More… from Bermeoko Arrantzaleen Museoak txistulariak, ilustrazio animatuak eta istorio errezitatuak bilduko ditu ikuskizun batean

Asteazkenean abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Zinema aretoko jarduerez gain, beste hainbat ekintza ere izango dira aurtengoan, besteak beste, ElektroPottotti elektrotxarangaren eta DJ Julenen emanaldia Aretxabaletako kaleetan zehar, eta ardo dastaketa. Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 16. edizioari esker, zinemaz eta ekitaldi anitzez osatutako hiru egun izango dira asteazkenetik hasita ostiralera bitartean. Egitarauan, zinema aretoko jarduerez harago, beste hainbat ekintza ere […]

Read More… from Asteazkenean abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa abiatu dute

Lanak otsailaren 28ra arte bidali ahal izango dira. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guztien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du. Lehiaketa honek gazteen eta helduen sailak barne hartuko ditu. Hala, gazteen saila hamasei urte artekoa izango da, helduen […]

Read More… from Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa abiatu dute

Gasteizko Artium Museoak Rafael Lafuenteren ‘Konposaketak’ erakusketa zabaldu du

Erakusketak espresionismotik hasi eta abstrakzio geometrikora arteko ikerketa-prozesu zorrotza arakatzen du. Artelan asko, batzuk argitaratu gabeak, margolariaren estudiotik datoz, bere familiak berreskuratu eta kontserbatutako dokumentu- eta obra-funtsetik. Artium Museoak Rafael Lafuente. Konposaketak izeneko erakusketa ireki du eta 60ko hamarkadako lehen kutsu surrealistako obra figuratiboetatik 2005ean hil baino pixka bat lehenago sortutako azken piezetara arteko ibilbidea […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak Rafael Lafuenteren ‘Konposaketak’ erakusketa zabaldu du

Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Komedia madarikatua’ antzezlana estreinatuko du ostiralean

Urteko lehen estreinaldia izango da. Tomas Afan egile sarituaren Triptico infernal testuaren egokitzapena da obra eta gidoiaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Ordutik hona, aktore ugari igaro dira bertatik, eta denetara zazpi lan taularatu dituzte. Oraingoan zortzigarren […]

Read More… from Bilboko Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak ‘Komedia madarikatua’ antzezlana estreinatuko du ostiralean