Egonaldia euskal antzerkigile profesional zein amateurrentzat antolatu dute. Debagoienean euskarazko antzerki sorkuntza sustatu eta euskal sortzaileen lana ezagutzera emateko asmoz, Debagoieneko Antzerki Plataformak bere lan lerroarekin bat datorren Sormen egonaldiak antolatu ditu aurten. DAPeko kideek azaldu dutenez, euskal antzerki sortzaile profesional zein amaterurrek eman ahal izango dute izena egonaldietan, eta aurkezten direnetatik lau proiektu aukeratuko dituzte: […]
Kategoria: Portadan
Otsailaren 10etik 12ra izango da aurtengo neguko bertso barnetegia, Muxikan
Urtarrilaren 30era arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Otsailaren 10etik 12ra bitartean izango da barnetegia, ostiraletik igandera. Ostiralean 17:30ean hasiko da egonaldia, eta igandean, 12:00etan amaituko da. Muxikako Gorozikako aterpetxean batuko dira aurten DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Bizkaiko Bertsozale Elkartea arduratu da ekimena antolatzeaz eta adierazi duenez, “aurten ere helburu […]
Read More… from Otsailaren 10etik 12ra izango da aurtengo neguko bertso barnetegia, Muxikan
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu
Hil honen amaieran hasi eta maiatza/ekaina bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izango da, Nafarroako hainbat tokitan. Izen-ematea urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik. Nafarroako Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari talde gehiago erantsi dizkio. Urtarrilaren amaieran hasi eta maiatza bukaerara arte, astean behineko maiztasunaz elkartuko direla zehaztu dute. […]
Lutxo Egiak eta Iñigo Cobok irabazi dituzte XX. Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko sariak
Denetara 18 gidoi jaso dituzte edizio honetan. Hauetatik zortzi euskaraz izan dira. Antolatzaileen arabera, aukeraketa zaila izan da aurkeztutako gidoien kalitate onagatik. Lutxo Egiak Hamalau lanagatik irabazi du euskarazko saria eta Iñigo Cobok Canciones tristes para gente alegre gaztelaniazko lanagatik. Ez da lehen aldia aurtengo irabazle bi hauek saria eskuratzen dutela. Egiak 2016an irabazi zuen […]
Bilboko BBK aretoak 2023ko musika-programazioari ekingo dio emakume musikarien akustikoen zikloarekin, besteak beste
Otsailaren 18an BBK Gertutik zikloaren hirugarren edizioa abiatuko da, formatu intimo eta txikiko kontzertu sortarekin. Honetan parte hartuko dute, besteak beste, Esti Markezek, Anne Etchegoyenek eta Marenek. Gabonetako etenaldiaren ostean, zuzeneko musika itzuliko da otsailean, Bilboko BBK aretora. Lehenengo bi hitzorduak hileko lehen asteburuan izango dira. Otsailaren 4an, larunbata, Iñaki Urangak A buenas horas… ikuskizuna […]
Ines Garcia artistaren erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan
Aretoan instalazio handi bat jarri dute, erakusleihoaren espaziorako propio eginda, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin. Barriek programaren barruan, Ines Garcia artistaren (Bilbo, 1983) Slides, (Isiluneen arteko mugimendua) izeneko erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan, martxoaren 26ra arte. Aretoan instalazio handi bat jarri dute, erakusleihoaren espaziorako propio eginda, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin. Erakusketa […]
Read More… from Ines Garcia artistaren erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan
Ikastoletako ikasleek Txikipedia: ‘300 baietz!’ erronkaren hirugarren ekitaldiari ekin diote
Aurtengo edizioan, klima aldaketa, buru osasuna, emakume kirolariak eta Euskal Herria lantzea proposatu zaie ikasleei, eta gai horiek hartuta denen artean hirurehun sarrera berri publikatzea Txikipedian. Euskarazko edukiak sarera gehitzeko asmoz, Euskal Wikilariak Kultur Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak 300 baietz erronkaren hirugarren ekitaldiari ekin diote. Hala, ikastoletako DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduriko egitasmo […]
Zabalik da 2deo serieak eta Noka ikus-entzunezko deialdietan izena emateko epea
Bi deialdietan parte hartzeko izen-ematea otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. Urtero bezala, Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Elias Querejeta Zine Eskolak, Zineuskadik eta Tabakalera zentroak sorkuntzara bideratutako laguntza-eskaintza zabala prestatu dute sektore horretako talentu hasiberriei: proiektuak garatzeko laguntza-programak, masterclass eta tailerretan oinarrituriko programazio publikoa, eta sortzaileentzako hainbat baliabide. Halaber, sortzaile hasiberriez gain, Tabakalerako ikus-entzunezko ekosistemak […]
Read More… from Zabalik da 2deo serieak eta Noka ikus-entzunezko deialdietan izena emateko epea
Haurrentzako albumak sortzeko 2023ko Etxepare saria martxan da
Maiatzaren 5a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 29an jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2023ko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 5a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 29an jakinaraziko du erabakia. […]
Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2023ko Etxepare saria martxan da
‘Egungo Euskal Literatura eta Futbola II’ liburua kalean da
Argitalpen berri honek futbolari buruzko ipuingintza, saiakera, haur eta gazte literatura eta komikia ditu hizpide. 2020an LAIDA Ikerketa Taldeko partaideek Euskal Literatura eta Futbola liburua aurkeztu zuten, oraingoan, berriz, Egungo Euskal Literatura eta Futbola II argitalpenarekin dator lantaldea. Lehenengo liburuaren moduan hiru atal nagusitan banatu dute lana: Ikerketa, Irakurketa eta Sorkuntza. Argitalpen berri honek futbolari […]
Read More… from ‘Egungo Euskal Literatura eta Futbola II’ liburua kalean da
