Kaixomaitia atariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abiatu du

Abenduaren 31ra arte jasoko dira lanak eta 2023ko otsailaren 28an jakitera emango dituzte irabazleen izenak. Aurten hirugarreb aldiz, Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu dute kaixomaitia.eus atariko kideek, Elkar argitaletxearen babesean. Abenduaren 3ra arte jasoko dira lanak eta datorren urteko otsailean jakitera emango dituzte irabazleek izenak. Antolatzaileek iragarri dutenez, “sari ekonomiko garrantzitsuak” jasoko dituzte irabazleek. Hala, lehiaketan […]

Read More… from Kaixomaitia atariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abiatu du

Euskaraldiaren hirugarren edizioak gizartean finkatzen ari dela erakutsi du

161.099 lagunek izena eman edo berretsi dute aurtengo edizioan. Entitateei dagokienez, guztira 6.634k eman dute izena aurtengoan eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Euskaraldiaren hirugarren edizioa bukatzen den egunean bertan bildu dira ekimenaren koordinazio mahaia osatzen duten erakundeetako ordezkariak ariketaren inguruko balorazioa egiteko. Lehen ediziotik, 2018tik, hizkuntza ohituretan eragiteko helburua izan duen ariketa praktikoa izan […]

Read More… from Euskaraldiaren hirugarren edizioak gizartean finkatzen ari dela erakutsi du

Nazioarteko adituak Iruñeko Bertsolari Txapelketa Nagusian izango dira aurten ere

Abenduaren 18an izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, eta bertako zaleez gain, nazioarteko ikertzaileek eta inprobisatzaileek ere jarraituko dute finala bertatik bertara. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, urteetan eraiki duten harremanen ondorioz, nazioarteko adituak izango dira abenduaren 18an Iruñean, Nafarroa Arenan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. “Ahozko kantu inprobisatuaren alorrean ekitaldi garrantzitsua da Bertsolari Txapelketa […]

Read More… from Nazioarteko adituak Iruñeko Bertsolari Txapelketa Nagusian izango dira aurten ere

‘Xabier Lete Poema eta abesti guztiak’ obra aurkeztu dute

Azken 50 urteetako euskal kulturan funtsezko ahotsa izan denaren ondarea jaso eta transmisioa zaintzeko helburuz, bere lirika osoa obra bakar batean bildu dute. Xabier Leteren heriotzatik hamabi urte betetzera doazenean, haren lirika osoa (bai poesia, bai abestietako hitzak) obra bakar batean eskaini nahi izan diote irakurleari Elkar, Alberdania, Erein Txalaparta eta Pamiela argitaletxeek elkarlanean. Azaldu […]

Read More… from ‘Xabier Lete Poema eta abesti guztiak’ obra aurkeztu dute

Durangoko Azokak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu

EKE-k urtero Ipar Euskal Herriko egituren berritasunak biltzen dituen katalogoa aurkeztu du. Gerediaga Elkarte antolatzailearen eta Euskal Kultur Erakundearen artean 2006an abiatutako partaidetzari esker, argitaletxeek, diskoetxeek eta kultura elkarteek diru-laguntza bat eta laguntza tekniko bat izaten dute. Horrela, erakusmahaia merkeago alokatzen ahal dute eta errazago sartzen ahal dira azokaren programazioan: ikusgarriak, kontzertuak, liburu aurkezpenak, mintzaldiak, eztabaidak… Ondorioz, Ipar […]

Read More… from Durangoko Azokak Ipar Euskal Herriko nobedadeak aurkeztu ditu

Arrastoa uztera datorren Feministaldia antolatu dute abenduaren 3ra arte, Donostian

Aurten ere, askotariko jarduerak biltzen dituen egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta arteko diziplinek leku garrantzitsua izango dute: hitzaldiak, performanceak, mahai-inguruak, ibilaldiak, sung poetry emanaldiak, eta abar. Hamazazpigarren aldiz, kultura feministari lotutako ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izango da Feministaldia. Azken urteetako bideari jarraituz, Donostiako Tabakalera izango du etxe kultura feminista jaialdiak, azaroaren 30etik abenduaren 3ra. […]

Read More… from Arrastoa uztera datorren Feministaldia antolatu dute abenduaren 3ra arte, Donostian

Martxoan irekiko ditu ateak Durangoko Plateruena berriak

Modu ofizialean datorren urtetik aurrera zabalduko bada ere, herriko eragile eta elkartekin ‘Kultur Mahaia’ osatuko du Durangoko Udalak, Plateruenaren dinamika elikatzeko. “2020ko abenduan Plateruena kudeatzen zuen elkarteak berau desegin eta espazioaren kudeaketa uztea erabaki ostean, Durangoko eta Euskal Herriko sortzaile zein kulturzaleek hutsune handia nabaritu dute azken hilabeteetan”, halaxe adierazi du Durangoko Udalak egin duen […]

Read More… from Martxoan irekiko ditu ateak Durangoko Plateruena berriak

Bueltan da Mazoka ilustrazio azoka

Gasteizko Montehermoso Kulturunean izango da abenduareb 16an eta 17an. Pandemiaren ostean, bere betiko formatuarekin itzuliko da Mazoka ilustrazio azoka Gasteizera abenduaren 16an eta 17an. Antolatzaileek adierazi dutenez, “jaialdi grafiko hau, aurten ere, marrazkiaren, ilustrazioaren eta arte plastikoen balio berriak ezagutzeko tresna bat izango da, eta baita herritarrengana ilustrazio eta arte aplikatuen estilo ezberdinak eta askotarikoak […]

Read More… from Bueltan da Mazoka ilustrazio azoka

‘Gida Bira, Bizkaiko museoak bertsotan’ ekimena antolatu dute Bizkaian, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Bertsolariak gidari lanetan arituko dira museo eta aretoetako bisitetan, abenduaren 3an eta 4an. Euskaren Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskararen Etxearen gidaritzapean eta Bizkaiko museo eta aretoen parte-hartzearekin, Gida Bira, gure museoak bertsotan ekimena jarriko du martxan. Iaz Bizkaiko museo eta aretoetan Ondarea berbetan ekimena jarri zen martxan bereziki euskararen sustapenerako ekimen gisa eta […]

Read More… from ‘Gida Bira, Bizkaiko museoak bertsotan’ ekimena antolatu dute Bizkaian, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

[BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak

Pozaren erdia du izenburu lan berriak eta Susa argitaletxearen eskutik ikusi du argia. Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Pandemia garaiko kontua izan zela dio idazleak, “ziurgabetasun garai horretan errimak eta neurri zehatz bat izateak lagunduko zuelakoan edo auskalo zergatik, baina sonetoak idazten hasi nintzen eta zerbait adiktiboa dute. Sonetoek txokora eramaten zaituzte […]

Read More… from [BIDEOA] Sonetoz osatutako liburua ondu du Harkaitz Cano idazleak