Komiki Azoka egingo dute Getxon, urriaren 3tik 5era

Azokak merkataritza eta ekintza eskaintza zabala ekarriko du Santa Eugenia plaza, Ibaiondo kalera eta Romo Kultur Etxera Getxoko Komiki Azokak bederatzigarren artearen mundua hurbilduko dio publikoari urriaren 3tik 5era bitartean. Liburu-dendek, argitaletxeek, merchandising-dendek eta fanzineek osatuko dute azoka, besteak beste, jendeak azken nobedadeak eskuratzeko, bere serieak osatzeko eta komiki zaharrak eta bildumagile-aleak erosteko aukera izango […]

Read More… from Komiki Azoka egingo dute Getxon, urriaren 3tik 5era

Ikusmira Berriak programaren hamar urteko ibilbidea jasotzen duen liburua kaleratu dute

Lanak edizio bakoitzeko zinemagileei egindako hamar elkarrizketa biltzen ditu, eta baita material grafiko ugari ere. Donostiako Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak babestutako Ikusmira Berriak egonaldi-programaren barnean, ikus-entzunezko sorkuntzari eta talentu emergenteari laguntzeko hamarkada bateko lana biltzen duen liburua aurkeztu dute. Ikusmira Berriak 2015-2025 da lanaren izenburua, eta programaren hamar edizioetako gonbidatuen eta programa ahalbidetu […]

Read More… from Ikusmira Berriak programaren hamar urteko ibilbidea jasotzen duen liburua kaleratu dute

‘Itzulera, ‘52 Hertz’, ‘Mendia’ eta ‘Arizona’ antzezlanak taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan

Antzerki zikloa urriaren 8tik 29ra egingo da. Sarrerak salgai daude jada. Antzerki Aroaren 30. edizioari emango diote hasiera urriaren 8an, Iruñean. Orotara lau antzezlan taularatuko dira urriaren 29ra bitartean, asteazken bakoitzean bana, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE), arratsaldeko 19:00etan. Antzezpenetarako sarrerak salgai daude Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian (San Agustin kaleko 3. zenbakian) eta https://www.laescueladeteatro.com/eus/ webgunean. Zikloa, […]

Read More… from ‘Itzulera, ‘52 Hertz’, ‘Mendia’ eta ‘Arizona’ antzezlanak taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan

Nerea Balda idazle nafarrak ‘Ramiro Pinilla’ Eleberri Laburren Lehiaketa irabazi du ‘Zure arnasa zaintzeko’ eleberriarekin

Paula Hoyosek gaztelaniazko lan onenaren saria eskuratu du. Malen Onandia eta Ines Sanchezen testuak, bestalde, haurrentzako Txiki Baskardo kontakizun lehiaketan saritu dituzte. Getxo Kulturak eta Pinillesca kolektiboak Ramiro Pinilla Eleberri Laburren Lehiaketaren zortzigarren edizioaren irabazleak ezagutzera eman dituzte. Nerea Baldak euskarazko lan onenaren saria eskuratu du eta Paula Hoyosek gaztelaniazkoarena. Horretaz gain, Malen Onandia eta […]

Read More… from Nerea Balda idazle nafarrak ‘Ramiro Pinilla’ Eleberri Laburren Lehiaketa irabazi du ‘Zure arnasa zaintzeko’ eleberriarekin

Gasteizko Artium Museoak Esther Ferrer eta Gema Intxausti artisten artxiboak gehitu dizkio bere funts dokumentalari

Bilduman dauden edo museoaren programen parte diren artisten artxiboak katalogatzea eta zabaltzea da Artiumen jarduera-ildo estrategikoetako bat. Legatu dokumental hori funtsezko ondarea da azken hamarkadetako eztabaida eta praktika artistikoen kontserbazio, ikerketa eta zabalkunderako. Gasteizko Artium Museoaren helburuen artean bere bildumari eta museoaren programei loturiko artisten dokumentu-ondarea kontserbatzea dago. Artxibo eta funts dokumentalek osagai dituzte artistek […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak Esther Ferrer eta Gema Intxausti artisten artxiboak gehitu dizkio bere funts dokumentalari

Zaratamok eta Arrigorriagak Loraldia Plaza jaialdia hartuko dute urriaren 18tik 27ra

Diziplina anitzeko egitarau bizi batekin dator laugarren edizioa, musika, dantza, antzerkia eta esperientzia digitalak uztartuz. Marea Gora lelopean, Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriaga jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute 18tik 27ra bitartean, Bilboko Loraldia festibalaren esperientzia beste herri batzuetara hurbiltzeko asmoz. Gabriel Arestik amestutako “itsaso urdin eta zabal” horri keinu eginez, jaialdia Bizkaiko bi udalerri horietan errotutako ezinbesteko […]

Read More… from Zaratamok eta Arrigorriagak Loraldia Plaza jaialdia hartuko dute urriaren 18tik 27ra

Donostiako San Telmo Museoak Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduma eskuratu du

Bilduma 2017tik dago publikoaren eskura museoan, komodatu akordio bati esker. Gaur egun 3143 ale ditu. San Telmo Museoak Gabriela Cendoya Bergaretxeren (GCBC) argazki-liburu bilduma erosi du, 2017tik bere liburutegian kontsulta daitekeena bi aldeek sinatutako komodatuari esker. Funts berriak STM-GCBC argazki-liburu bilduma izena hartuko du eta une honetan 3425 liburuk osatzen dute; horietatik 3143 Cendoyaren bildumakoak […]

Read More… from Donostiako San Telmo Museoak Gabriela Cendoyaren argazki-liburu bilduma eskuratu du

Labar-artea biltzen duen historiaurreko aztarnategi berri bat aurkitu dute Gamiz-Fikan

Juan Carlos Lopez Quintanak eta Juan Carlos Izagirrek egin zuten aurkikuntza. Labar-artea biltzen duen historiaurreko aztarnategi berri bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Juan Carlos Lopez Quintanak eta Juan Carlos Izagirrek Gamiz-Fikan aurkitu zuten joan den ekainaren 26an, Atxispeko San Pedro ermitaren ingurunea berreskuratzeko interbentzio-programa baten esparruan. Erlapiku aztarnategia hipogeo deritzon koba artifiziala da, orain […]

Read More… from Labar-artea biltzen duen historiaurreko aztarnategi berri bat aurkitu dute Gamiz-Fikan

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 9. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2026ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bederatzigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da helburua”. […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 9. edizioan izena emateko epea zabalik da

Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da

Proiektuak abenduaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira euskara@deba.eus helbidera. Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XIX. Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 50 eta 70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko […]

Read More… from Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da