Skala proiektuaren seigarren obra hau sortzeko artistak Xabier Erkizia izan du lagun soinuaren nahasketa eta lokalizazioari dagokionean, eta Oier Etxeberria izan da komisarioa. Tabakalerako eskailera nagusian izango da ikusgai eta entzungai urtarrilaren 8ra arte, eraikinaren irekiera ordutegian. Donostiako Tabakalera zentroak Ragnhild Mayk diseinatutako Kritika instituzionala haurtzaindegirako instalazioa aurkeztu du. Lanak kanal anitzeko soinu-instalazioak ordenagailuz kontrolatutako […]
Kategoria: Portadan
Olatz Salvadorrek ‘Eraman nazazu’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Aho uhal diskoarekin abiatutako birari ere amaiera emango dio musikariak bere hirian, Donostiako Victoria Eugenia antzokian martxoaren 4an. Aurretik Japonen ere izango da kantaria. Bi urte beteko dira Olatz Salvadorren Aho uhal (2021, Airaka) bakarkako lanak argia ikusi zuenetik. Garai zailetan hasiagatik ere, oparoa izan da egindako bidea eta, bere hitzetan, “oparia” leku guzti hauetara […]
Read More… from Olatz Salvadorrek ‘Eraman nazazu’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Imanol Larzabalen omenezko disko-liburua aurkeztu dute
40 lanen antologia bat da, Angel Valdesek egina, Imanolen musika-ekoizpenaren alderdirik esanguratsuenak jasotzen dituena. Elixabete Garmendiak, Karlos Gimenezek, Felipe Juaristik eta Angel Valdesek berak hartu dute parte liburuan. Imanol Larzabal (1947-2004) euskal abesti garaikidearen ikurrik handienetako bat dela aipatu dute Donostian egin duten aurkezpenean. Abeslariak hogei disko baino gehiago grabatu zituen, eta dozenaka gai zabaldu […]
Read More… from Imanol Larzabalen omenezko disko-liburua aurkeztu dute
XV. Inmersiones topaketak testua, gorputza eta ahotsa izango ditu ardatz abenduaren 17an, Gasteizen
Artista hasiberrien topaketa honetan Haria kolektiboko kideak arituko dira komisario lanetan. Inmersiones artista hasiberrien biltzarrak hautatu ditu jada hamabosgarren edizioan aurkeztuko diren proposamen artistikoak. Topaketa abenduaren 17an egingo da Gasteizko Zas Kultur Espazioan. Iker Fidalgok, Laura Diezek eta Irati Irulegik osatzen duten Haria kolektiboak egin du hautaketa. Kolektiboa bera ari da komisario lanetan eta Testua, […]
Joxan Goikoetxeak ‘Hesia urraturik’ ikuskizuna estreinatuko du ganbera formatuan, Xabier Lete gogoratzeko
Ikuskizuna Bilboko Arriaga Antzokiko foyerrean izango da datorren astelehenean, azaroak 14, eta Goikoetxeak berak hartuko du parte, Landarbaso Abesbatzak, Beñat Egiarte tenorrak eta Klara Mendizabal sopranoak lagunduta. Literatura eta Musika Euskaraz zikloak beste hitzordu bat eskainiko du Bilboko Arriaga antzokiko foyerrean datorren astelehenean, azaroaren 14an, 19:30etik aurrera. Aurreratu dutenez, emanaldia “oso berezia” izango da da, […]
Euskaraldiaren izen-ematea azken txanpan da jada
Euskaraldia hasteko hamar egun falta direnean, herritarrek ariketa sozialean parte hartu eta izena emateko deia egin dute hainbat eragilek Donostian. Euskaraldia hasteko hamar egun falta direnean, ariketan parte hartzeko deia egin dute gaur antolatzaileek eta gizarteko arlo ezberdinetako lagunek Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. Izen-ematea erritmo onean doala aipatu dute ekimenaren koordinazio mahaiko kideek […]
Read More… from Euskaraldiaren izen-ematea azken txanpan da jada
Ostiralean abiatuko da Pantailaldia
Ekimenak bi helburu nagusi ditu: euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea eta euskarak pantailen munduan dituen gabeziak agerian uztea, erakundeek pausoak eman ditzaten. Pantailak Euskaraz plataformak antolatutako Pantailaldia aktibazio sozialeko ariketa datorren ostiralean, hilak 11, abiatuko da eta astebete iraungo du. Euskaraldiaren testuinguruan eta bere sinergiak profitatuz, ekimenak helburu bikoitza izango du: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea […]
Aritz Ibarra ilustratzaileak ‘Gasteiz 1200, defentsa amaigabea’ eleberri grafikoa aurkeztuko du azaroaren 17an, Gasteizen
Komikian Gasteizko setioa eta bere testuingurua azaltzen dira. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak programak abiatutako Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdia irabazi zuen Gasteiz 1200, defentsa amaigabea eleberri grafikoaren proiektuak. Aritz Ibarra Agirrezabal ilustratzailea dago eleberri grafikoaren atzean. Gasteiztarrak urte eta erdia eman du bere lehenengo eleberri grafikoa dena marrazten. Ibarrak Fernando Sanchez Aranaz historialaria […]
‘Nor’, sexu identitateari buruz gogoeta pizteko eleberria sortzeko diru bilketa abian
Eleberria Irati Goikoetxeak idatzi eta Irrimarrak ilustratuko du, eta Aingeru Mayor sexologo eta Naizen elkarteko kidea arduratuko da epilogoaz. Proiektuaren izenak dioen bezala, eleberri ilustratu honek nortasunaz, identitateaz hitz egingo duela diote sustatzaileek; “sexu-identitateaz eta transexualitateaz, bereziki eta, liburu batek, eta are gutxiago horrelako gai batek, adinik ez badu ere, bigarren hezkuntzako nerabeak izango ditugu […]
Henrike Knörren 67 idazlan hautatu bildu ditu Euskaltzaindiak liburu batean
Idazlan “ez hain ezagunak” jaso dira Henrike Knörr (1948-2008) Idazlan hautatuak. Textos escogidos liburuan. Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain osoak paratu du argitalpena, Garikoitz Knörren laguntzaz. Henrike Knörr euskaltzain gasteiztarra jaio zeneko 75. urteurrenean, Euskaltzaindiak eta Arabako Foru Aldundiak euskaltzain osoari gorazarre egin nahi izan diote Akademiaren Gasteizko ordezkaritzan. Omenaldiak denetarik izan du. Batetik, euskaltzain […]
Read More… from Henrike Knörren 67 idazlan hautatu bildu ditu Euskaltzaindiak liburu batean
