Erakusketak artearen eta espazio arkitektonikoaren arteko bizikidetzatik sortzen diren hausnarketak jaso nahi ditu, eta, horren emaitza gisa, praktika artistiko garaikidetik abiatuta bizitzeari buruzko askotariko iruditeria sortzen da. Bosteko erakusketaren hogeita bosgarren edizioa, Bizi izenekoa, Getxora heldu da, Izaskun Alonso, Mikel Garate eta Jorge Rubio artisten lanekin. Erakusketa ibiltaria azaroaren 17ra arte egongo da bertan. Bosteko […]
Kategoria: Portadan
Gotzon Plazaren ‘Insomnioa’ lanak jaso du ‘Iruña Hiria’ XVI. Poesia Saria euskarazko modalitatean
Epaimahaiaren esanetan, “Insomnioa lanak idazleak teknika bikain menperatzen duela, eta horrek olerki-bildumari dotorezia maila nabarmena ematen diola erakusten du”. Gotzon Plazak eta Manuel Jose de Larak Iruña Hiria Nazioarteko XVI. Poesia Saria jaso dituzte. Insomnioa eta Retrato apócrifo eta olerki-bildumak izan dira irabazleak euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan, hurrenez hurren. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako […]
‘Elikaduraren maleta ibiltaria’ Iruñeko ikasgeletan egiteko hezkuntza-proiektua dagoeneko eskuragarri dago
Elikadura jasangarriari eta osasungarriari buruzko hezkuntza-proiektu hori Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei doan uzten zaizkien bi maletaz osatuta dago. Elikaduraren maleta ibiltaria ikasgelan egiteko hezkuntza-proiektua dagoeneko eskuragarri dago Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzako. Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute baliabide horren erabilera sustatzeko. Hala, Nafarroako […]
[BIDEOA] Danele Sarriugartek Assata Shakurren ‘Autobiografia bat’ liburua euskaratu du
Katakrak argitaletxearen eskutik ekarri du euskarara Pantera Beltzak eta Beltzen Askapenerako mugimenduko kidea ohiaren liburua. Danele Sarriugartek Assata Shakurren Autobiografia bat liburua euskaratu du Katakrak argitaletxearen eskutik. Ameriketako Estatu Batuetan nagusi zen arrazismoaren aurka beste asko bezala altxatu zen emakumea da Shakur. Pantera Beltzak eta Beltzen Askapenerako mugimenduko kidea izan zen. Liburua Assata Shakur atxilotzen […]
[BIDEOA] Sara Azurzak maitatzearen beharra aldarrikatu du bere disko berriaren aurrerapen kantan
Abeslari donostiarrak Uste ustelak singlea aurkeztu du gaur, Gartxot Unsainen kolaborazio bereziarekin. Andoni Clavok eta Paula Egusquizak zuzendu dute bideoklipa. Uste ustelak da Sara Azurzaren single berria eta datorren urtearen hasieran kaleratuko duen Hemen berriro diskoaren lehen aurrerapen kanta da. Abesti berri honetan, Gartxot Unsain euskal artistak ere kolaborazio berezia egin du, eta gaur egungo aurreiritzi, balio eta ohituren aurkako […]
Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloa antolatu dute azaroaren 4tik abenduaren 11ra, Nafarroan
Musika ikuskizunak, bakarrizketak, tailerrak, ipuin kontaketa antzeztuak, zirko ikuskizunak eta antzezlanak izango dira Nafarroako hainbat herritan. Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloa antolatu du Euskarabideak azaroaren 4tik abenduaren 11ra bitartean, Nafarroan. Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren hitzetan “ziklo honen bidez, euskarazko kultura eskaintza Nafarroako eskualde guztietara eraman nahi dugu, euskarak Nafarroako […]
Oihana Iguaranek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela
Amurrion kantatuko du azaroaren 19an. Larunbatean jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoa Donibane Garaziko Jai Alain eta 1350 bertsozaleren aurrean. Zihara Enbeita Gardoki aritu zen gai jartzaile gisa eta ondorengo bertsolariak igo ziren oholtzara larunbateko saioan: Asier Azpiroz Iztueta, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola, Haritz Mujika Lasa eta Amets Arzallus […]
Read More… from Oihana Iguaranek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela
Yaima Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da azaroan
Laster kalean izango den Ines Osinagaren azken diskorako grabaketan parte hartu du kantautore kubatarrak. Zuzeneko kontzertuak emango ditu Euskal Herrian: Bilboko Biran, Larrabetzuko Horibai Gaztetxean eta Oñatiko Beratu jaialdian. Yaima Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da azaroan. Momentuz, hiru kontzertu iragarri ditu: Bilboko Biran azaroaren 3an, Ines Osinaga eta Maria Riverorekin musikari eta abeslariekin […]
Read More… from Yaima Orozco abeslari kubatarra Euskal Herrian izango da azaroan
Itxaro Borda idazlea eta Andres Alberdi hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagai
Itxaro Borda idazle lapurtarra Xarles Videgainen hutsartea betetzeko hautagaia da, eta Andres Alberdi hizkuntzalari gipuzkoarra Andoni Sagarnaren hutsartea betetzeko aurkeztua izan da. Azaroko Osoko bilkuran jakingo da euskaltzain emerituen lekuak zeintzuk hartuko dituzten. Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan egin den Osoko bilkuran, Itxaro Borda idazlearen eta Andres Alberdi hizkuntzalariaren izenak aurkeztu dira euskaltzain oso izateko hautagai. Akademiak […]
Mikel Alvarezek ‘Euskalia’ kaleratu du, bere lehen nobela
Zientzia-fikziozko lan bat da, nobela beltzaren ukitua ere baduena, umorez gainezka egiten duena eta keinu ugari egiten dituena: politikari, zinemari edota komikiari. Mikel Alvarez Sarriegik irabazi zuen iaz Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 20 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara eta Alvarezek aurkeztutako proiektua saritzea erabaki zuen orduan, […]
Read More… from Mikel Alvarezek ‘Euskalia’ kaleratu du, bere lehen nobela
