Tafallan dena prest dute igandean Nafarroa Oinez jairako

Aurten, berrikuntza gisa, asteburu osoan zehar luzatuko dira jarduerak, nahiz eta egun nagusiak igandean izaten jarraituko duen. Garces de los Fayos Ikastola datorren igandean, urriak 16, Nafarroako ikastolen aldeko jaia hartzeko prest da jada. Nafarroa Oinez antolatzeak dakarren erronkaz jabetuta, urduritasunez eta ilusioz itxaroten du hitzordua, eta herritarrak animatzen ditu antolatutako ekitaldietan parte hartzera. Aurten, […]

Read More… from Tafallan dena prest dute igandean Nafarroa Oinez jairako

Abesbatzen astea izango da urriaren 25tik azaroaren 4ra Donostian

Bost emanaldi eskainiko dira Altza, Loiola, Gros, Ibaet eta Amara auzoetan. Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearekin elkarlanean, Abesbatzen astea 2022 antolatu du beste urte batez, Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean. Hala, urriaren 25tik azaroaren 4ra bitartean, bost emanaldi eskainiko dira, doan, Donostiako Altza, Loiola, Gros, Ibaeta eta Amara auzoetan. Ekimenak donostiarren arten musika korala […]

Read More… from Abesbatzen astea izango da urriaren 25tik azaroaren 4ra Donostian

[BIDEOA] Josu Zabaletak Lidia Txukovskaiak eta Lidia Zhukovak idatzitako ‘Haurrek hitza’ euskaratu du

Duela 80 urteko Ukrainako haurren hitzak jaso zituzten bi idazle hauek. Zabaletak gaur aurkeztu du liburua Katakrak argitaletxearen eskutik. Lidia Txukovskaia (San Petersburgo 1907 – Mosku 1996) poesia, memoriak, literatura kritika eta narratiba idatzi zituen. 1928an Samuil Yakovlevitx Marxakek zuzentzen zuen Detistataren Leningradeko sekzioan lan egiten hasi zen. Beste askorentzat bezala, “Marxaken erredakzioan” lan egitea […]

Read More… from [BIDEOA] Josu Zabaletak Lidia Txukovskaiak eta Lidia Zhukovak idatzitako ‘Haurrek hitza’ euskaratu du

Esti Markez abeslariak ‘Hitzekin jolasean’ bakarkako lehen diskoa kaleratu du

Pop-rock musika eta kantariaren estilo pertsonala uztartzen dira lehen lan honetan. Aurkezpen kontzertua azaroaren 19an izango da bere jaioterrian, Aian. Hitzekin jolasean du izena Esti Markez abeslariak aurkeztu berri duen diskoa. Lan honekin Aiako abeslari gazteak bere bakarkako ibilbideari ekin dio, 2020ko udazkenean Mikel Markez aitarekin batera Azal berritzen izeneko lana kaleratu ondoren. Disko berrian […]

Read More… from Esti Markez abeslariak ‘Hitzekin jolasean’ bakarkako lehen diskoa kaleratu du

Kontadoresek eta San Telmo Museoak gazteei zuzendutako argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu dute, Donostian

Galderak izango dira lantegiaren abiapuntua, “galderak elkar komunikatzeko eta sortzeko ezinbesteko tresna gisa”. Elkarrekin ariketa ezberdinak egingo dituzte, besteak beste 24 orduko argazki liburura edo Irudien batzarra izenekoak. Izena emateko epea irekita dago jada www.kontadores.eus webgunean. Gazteentzako Kontadores zentroak eta San Telmo Museoak elkarlanean 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu […]

Read More… from Kontadoresek eta San Telmo Museoak gazteei zuzendutako argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu dute, Donostian

Aitor Bizkarra sailkatu da finalaurrekoetarako, Lizarran

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azken saioa jokatu zen atzo Lizarran. Bertan, zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak erabakita geratu zen. Los Llanos aretoan elkartu ziren atzo bertsozaleak lehen faseko azken saioa ikusteko. 500 bertsozaletik gora aurrean, aretoa beteta zegoela kantatu zuten sei bertsolariek Amaiur Lujanbio Agirre gai-emaileak gidatutako saioan. Bertsolariak: Imanol Uria Albizuri, Asier Azpiroz […]

Read More… from Aitor Bizkarra sailkatu da finalaurrekoetarako, Lizarran

Nomofobikak konpainiaren ‘Kris eta Krash ileapaindegia’ obrak irabazi du Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren saria

Ion Martinez Esnaola, Txiki-ren Diskoberri Txanel: euskaldunon jatorria proiektua ere finalista izan da. Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2022/23ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza programak badu dagoeneko irabazlea. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak Nomofobikak konpainiaren Kris eta Krash ile-apaindegia antzezlana aukeratu du. Finalista izan den beste obra Txiki komikoaren proiektu berria da, Diskoberri Txanel: euskaldunon […]

Read More… from Nomofobikak konpainiaren ‘Kris eta Krash ileapaindegia’ obrak irabazi du Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren saria

Jone Uria izan zen nagusi larunbateko saioan, Donostian

Getxoztarrak 706 puntu bildu zituen. Enbeitak 688, Etxebarriazarragak 682,5, Arzallusek 678, Martikorenak 674,5 eta Iguaranek 659. Victoria Eugenia antzokian jokatu zen larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko bosgarren saioa eta Bertsozaleren arabera, Donostiako antzokia “goraino bete zen”, izan ere, 888 bertsozale izan ziren bertan.  Leire Garatxena Larrabe gai-emailea izan zen oholtzara iristen lehena eta, haren atzetik, […]

Read More… from Jone Uria izan zen nagusi larunbateko saioan, Donostian

[BIDEOA] Aingeru Epaltzak Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du ‘Erretzaile damutuen konpainia’ eleberrirako

Iruñean kokatu du istorioa egileak eta protagonista hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketan murgilduko da. Aingeru Epaltza idazleak (Iruñea, 1960) duela 20 urte idatzitako Rock’n’Roll nobelako Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du, Donostian aurkeztu duen Erretzaile damutuen konpainia (Elkar) eleberrirako. Idazleak azaldu duenez, pertsonaia berreskuratu du urte hauetan irakurle batek baino gehiagok Edu berpiztea iradoki […]

Read More… from [BIDEOA] Aingeru Epaltzak Edu Saragueta pertsonaia berreskuratu du ‘Erretzaile damutuen konpainia’ eleberrirako

Gasteizko Beñat Etxepare Antzokiak ikasleentzako 10 ikuskizun eskainiko ditu 2022-2023 ikasturtean

Etorkizuneko ikusleak arte eszenikoetara erakartzea du helburu egitasmoak. Gasteizko Iparralde gizarte-etxean kokatuta dagoen Beñat Etxepare Antzokiak 2022-2023 ikasturterako programazioa aurkeztu du eta hiriko hezkuntza-ziklo ugariei zuzendutako 10 proposamen eszeniko biltzen ditu.“Beñat Etxepare proiektuak, ‘Ikuslea izatearen artea’ ekimenaren bidez, haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleentzako hamaika jarduera eszeniko proposatzen ditu, arte eszenikoetarako etorkizuneko entzuleak sortzeko […]

Read More… from Gasteizko Beñat Etxepare Antzokiak ikasleentzako 10 ikuskizun eskainiko ditu 2022-2023 ikasturtean